Luis Maria Mujika Urdangarin Sormen-lanak
Lizartza, 1939 - Donostia 2017ko apirilaren 2an. 1982an Euskal Idazleen Elkartearen sortzailetakoa. Teologia ikasketak burutu zituen Erroman, eta Filosofia eta Letretakoak Valentzian. Filologia doktoratu zen eta egun Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolan. Zeruko Argia, Euzko-Gogoa, Olerti, Yakin eta Arnas aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak. Honez gain, Egan literatur aldizkaria zuzentzen du, eta kritika eta azterketa literarioaren inguruan duen kezka agerian geratzen da aldizkari horren aleetan. Olerkigintzara etorrita, lan hauek aipatu behar dira: Bide-Giroak (1963), Urdin eta Burni (1965), Hitzak erabakitzean (1971), Zortziko hautsiak (1978), Herria eta Bidea (1978), Arnas Gaiztoa (1979), Barne ibilierak (2001) eta Mirakontxako solasak (2002). Beste alde batetik, Diccionario castellano-euskara, euskara-castellano, Hiztegi teknikoa (1977) egin ondoren, beste zenbait lan argitaratu zituen: Origen y desarrollo de la unificación euskérica (1978), Hitz konposatu eta eratorrien morfo-fonetika (1981), Latina eta erromanikoaren eragina euskeran (1982), Lizardiren lirika bideak (1983) eta Miranderen Poesiagintza saiakerak (1984). 1992an Azkue saria irabazi zuen Loitzu herrian uda-partean eleberriarekin. Sorkuntzaren genero gehientsuenak sakon lantzeaz gain, azterketa literario ugari ere egindakoa. Toponimia ere landu du, Euskal Toponimiazko Materialeak obra osatzen duten 18 tomoak argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Literatur sari gehien irabazitako euskal idazlea da. Esaterako, Hitzak ebakitzean lanarekin Kritika saria eskuratu zuen; Aire neurtuak lanak Lizardi poesia saria ekarri zion; Hiru egun Larburun Txomin Agirre eleberrigintzan; halaber, Nire soneto beroak eta Bidean ihes liburuek Irun Hiria lortu zuten. Euskaltzain urgazlea da.