Junes Casenave Harigile

Junes Casenave Harigile Atzera

2000
Xiberoan eüskaraz
Süazia
1997
Basabürüko ipuinak
Izpegi
1994
San Mixel Garikoitz
Auzmendi
1993
Tomaz Zumalakarregi, gudaliburua
Gero
1992
Agota
Euskaltzaindia-BBK
1983
Amikuze
Gordailu
1980
Zumalakarregi
Zumalakarregi elkartea
1978
Ibañeta
EFA
1976
Santa Grazi
EFA
11/2005
Harkaitz urdina
Mensajero, S.A.
07/1993
Tomás Zumalakarregi. Gudalburua
Mensajero, S.A.
07/1986
Egun oroetako irakurgeiak
Editorial Itxaropena, S.A.
06/1978
Ibañeta pastorala
Ediciones Franciscanas Arantzazu
05/1993
Agota pastorala
Bilbao Bizkaia Kutxa
04/1976
Santa Grazi : pastorala
Ediciones Franciscanas Arantzazu
03/2012
Xiberoko antzrtia edo pastorala
Euskaltzaindia
Laminen bi tippinak
(Xaxi, ama, Petiri, Maddi eta Jüje hiru haurrak sükaltean, arratsen. Petiri erraztatzen, Maddi untzi txükatzen, Jüje ttipiena traktürxko bat ebilarazten lürrean. Norbaitek bortan oihü bat egiten.)

Xaxi: Norbait mintzatü düzü kanpotik. Ea, Petiri, ikus nor dabilan.

(Petiri joaiten lasterka, borta zabaltzen. Sar lamina zonbait, Ekieder, Argia eta Goizizar lamineki, Ekieder eta Argia bedera tipiña esküetan. Petiri eta Maddi amaren kantüan egon, Jüje ez igit.)

Xaxi: Egün hon, adixkideak. Eta zer berri honak ekarten zütüe?

Ekieder: O! Agur ttipi baten egitera berbera.

Argia: Ez dizügü ez aski algar ikusten.

Xaxi: Bai, bai, halere, Laminaziloan bukata algarreki egiten dügünean.

Goizizar: Bai, bena, han, bakoitxa gure bukatari lotürik gütüzü eta ez dizügü arterik hartzen berrikatzeko.

Ekieder: Nahi günütükezü, arren, züeki amiñi bat egon.

Argia: Bai, arte goxo bat oroek igaran dezagün.

Xaxi: Ez zirae ez üsü jiten.

Goizizar: Zihaurk badakizü gure etxeetan akodiñek hanitx hartürik girela.

Xaxi: Hala düzü, bai.

Ekieder: Oi! Jüje, txostakan ari hiz. Zer tresna ederra düan hor. Zer dük hori?

Jüje: Ene traktürra, lanealako.

(Jüjek traktürxkoa ebilaraz)

Xaxi: Petiri, abil aitaren eta osabarengana, ikusliarrak badütügüla.

(Petiri joan)

Goizeder: Zertan zirae züen lanetan?

Xaxi: Hats amiñi bat hartzen, orai. Bedakak ürrentürik.

(Sar Borttol, Osaba Laurentx eta Petiri)

Ekieder: Parka. Züen lanetik elkitzen zütüegü.

Borttol: Ez, otoi, arrenküra! Lana gero ere hor dükezü, gure haidürü. Züek, aldiz, bekan baizik ez zirae jiten eta botzik gütüzü züeki arte goxo baten hartzez.

Xaxi: Jar gitean eta amiñi bat elesta.

(Oro jar. Laminek tipiñak mahainean ezar)

Argia: Soizüe bi tipiña horieki jin gütüzü. Nahi geneikezüe plazerxkot bat egin.

Goizizar: Züek, guretako egiaz aüzo honak zirae. Hainbeste hunki egiten deigüzüe!

Ekieder: Ordüan, ari zirae zer debrü diren tipiña horik.

Xaxi: Eta bai, bai.

Goizizar: Tipiña horietarik bata züentako düzü; züek düzüe behar haütatü.

Argia: Soizüe! Hau, diharüz, euroz beterik düzüe; beste hau, aldiz, urinez. Züek haüta.

Borttol: O! Gaixoa, gure haütüa zale eginik düzü: euroz betea hartüko dizügü.

Xaxi: Bai, bai. Hainbeste gastü badüzü laborari etxe batetan! Haurren eraikitzeko ere orai hanitx behar dizü.

Borttol: Ai! Bena! Amaini ez dizügü heben. Behar dizügü bai haren aholküa entzün, ea zer dion. Eta, xüxen den bezala, gure xaharraren nahia eginen dizügü.

Xaxi: Maddi, zoaza amainiren deitzera, haren beharra badügüla.

(Xaxi joan eta amainireki jin)

Amaini: Oi eta zer ohorea dügün, egün laminak gure ikustera jinik!

Borttol: Bai eta ikustate eder bateki.

Ekieder: Hain zirae beti hon guretako. Gure gaintitik nahi deitzüegü ahal bezala eskerrak eman.

Xaxi: Ordüan, ama, haütü bat egin behar dizügü hortxeko bi tipiña horien artean.

Argia: Bata düzü euroz beterik, bestea urinez.

Xaxi: Gük, prefosta, lehena dizügü haütatü. Ama, zük zer diozü?

Amaini: Badakit sosa beharrezkoa dela eta haren eskazetik aski sofritü dizügü. Bena jan behar badügü, urina gaüza baliosena düzü. Egünoroz baliatzen dizügü. Ordüan, enetako ez düzü düdarik: urin tipiña nahiago dit.

Borttol: Hola diozünaz gainen, urin tipiña hartüko dizügü.

Xaxi: Zük, amatto, badakizü bai, zure adinean, zer den hobena etxen.

Amaini: Nahi düzüena egin ezazüe. Bena nik dakidana düzü urina urte osoaren lüzean behar beharrezkoa dügüla. Hortakoz, nik ja, urin tipiña nahiago dit.

Borttol: Ordüan, züre nahiaren arabera eginen dizügü.

Xaxi: O! Eta ez deizüegü deüs eskentü. Zerbait hartüko düzüe.

Ekieder: Ez, ez! Ez ziteala eskernia! Gü, züen aüzo laminen oroen izenean jin gütüzü. Har ezazüe züen tipiña eta izan zitee.

(Laminak joaiten, Borttolek tipiña goititzen eta oro joaiten.)

Mintzazalea: Laminak joan ondoan, bakoitxak bere eginbideetan erauntsi züan. Amaini haboroenetan sükaltean ari zen. Arraheinki jatekoari sogiten zeion eta, prefosta, urina egünoroz baliatzen züan. Behin batez, erabaki züan laminen urinaren hastea.

(Mintzazalea elk. Amaini sar, eta tipiña zabal; zurezko kuilerareki urina karakatzen dü. Bena urinik ez da lahiña meheini bat baizik. Bera hüilan alditxartzen bezala da. Bizkarrez abantxü erorten. Tipiña delakoa oro ürre pezü eta argiz bete betea da.

Amaini: Ai! Bena zer ikusten düt! Ala ametsez ari niz.

(oihüz) ( ürrea eskean erabilten)

Xaxi, Borttol! Tziauzte, otoi, zale, tziauzte.

(Biak sar eta hiru haurrak)

Borttol: Emaztea zer agitzen zaizü? Koloreak ere galdü zaitzü

Amaini: Zühauek ikus ezazüe: sogin hor!

(Borttol aitzina. Ahürreta bat ürre har eta erakuts harritürik)

Borttol: Aieia! Hau aberastarzüna! Azkenekoz lan tresnak eros ditzakegü lanaren aisatzeko, bai eta behi eta arres zonbait.

Xaxi: Errexago dikezügü lana eta muzkin haborok bizitzen lagüntüko gitizü.

Borttol: Züen hazteko ere, haurrak, baliatüko ditizügü oro. Bena züek ere, gük bezala, ez ahatz bürüa hotz begiratzen eta lanari beti lotü behar dügüla.

Amaini: Uste dit hori düela nahi gure lamina hunkigileek; Ni ere baztariatzen nüzü, ene xahartarzünean. Orok algarreki ahaide alagera bat eman dezagün.

Kanta


Laminer deitzegü eskerrak.
Boztaria gazte zaharrak.
Ütz ditzagün bide okerrak,
Ez eta ere har zeiharrak.

Aita amari gük bihotzak.
Amaini ez beza jo hotzak!
Züer oroer gure botzak.
Entzün gure zinka karkazak.