Juan Garmendia Larranaga Sormen-lanak
Tolosa, (1926-2015)
Historilaria, hizkuntza, etnografia eta antropologia landu zituen ikerketa alorrean. Euskal lexiko etnografikoa, izenez egin zuen tesia Julio Caro Baroja zuzendari zuela.
Barandiaranen eskutik hasi zen ikerketa lanak argitaratzen eta bizi guztia eman zuen ikerketa lanak argitaratu eta hitzaldiak ematen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide izan zen. Tolosako seme kutun ere izendatu zuten. 2002an Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten.
Koldo Mitxelenako liburutegian ikus daiteke lan oparoa.