youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Jean Haritschelhar

Jean Haritschelhar Sormen-lanak

 

Baigorri,  (1923-2013) Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan egin zituen goi mailako ikasketak eta Bordeleko Unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle gisa jardun du. 1967an Etchahun eta Otxalde lana idatzi zuen eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun. Baigorriko alkatea eta Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izan da. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an. Euskaltzain osoa da 1962az geroztik, 1966an Euskaltzainburuorde eta 1988an euskaltzainburu egin zuten. Gure Herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari etaEstudios de Deusto aldizkarietan idatzi du, besteak beste. Diaz Plajaren Tesoro breve de las letras hispánicas (Madril, 1972/1973-198),liburuan kolaboratu zuen Antonio Labaienekin batera, etaLangue française (Larousse, Paris, 1975) delakoan,L'enseignement du basque idazlana ondu zuen.

Kolaboratu zuen ereEncyclopédie Larousse-ean (Paris) etaEnciclopedia general ilustrada del País Vasco delakoan (Auñamendi), bai etaLiteratura Terminoen Hiztegian (Euskaltzaindia). 2013an hil zen, 90 urte zituela.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila