Gurutz Ansola Larranaga Sormen-lanak
Azpeitia, 1924. Lehengo ikasketak jaioterrian egin ondoren, Gasteizko Seminarioan, Humanitate eta Filosofia karrerak ikasten aritu zen. Ondoren, Deustu, Valladolid eta Madrilgo Unibertsitateetan burutu zituen Ekonomia eta Zuzenbide lizentziaturak. Bi liburu ditu argitaratuak, Euskal Herriko Ekonomiaz (Etor-Gero, 1971) eta USA-ren Agintaritza eta dolarraren ahulezia, (Etor-Gero, 1972). Urteetan zehar artikuluak argitaratu ditu aldizkarietan. Esaterako, Jakin, Egan, Zeruko Argia eta abar. Baita zenbait egunkarietan ere. BEkonomia, gizartea eta politikaren inguruko gaiak jorratu izan ditu. Eta saiatu da, edozein alorretako gertakizunei filosofiaren ikuspegitik begiratzen. Urte askotan, Deustuko Unibertsitateko, Donostiako Kanpusean, Ekonomiako irakaslea izan da.