youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Bittor Kapanaga Elorza

Bittor Kapanaga Elorza Sormen-lanak

Otxandio, 1925-2011. Autodidakta zen. Euskal kontzientziaz hamairu urterekin jabetu zen. Eibarrera joan zen industria-maisu ikasketak egitera 1953an inguruan, Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste zenbait euskaltzalerekin batera. 1953an Euzko Gogoan ekin zion idazteari eta geroago etorriko ziren Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasuna aldizkarietarako idatzi zituen kolaborazioak. 1978an Euskera erro eta gara argitaratu zuen, euskararen jatorriaren gaineko ikerketa. Santi Onaindiaren hitzetan: "Bitxia da ikerlan au, egilleak berak dioskunez, «hesparru laiñotsua», gai jakingarri askoz edertua. Berau irakurriz edozeiñi ere irudimena arro-azten zaio igarri gabe, eta euskeraganako apeta sortu, erro ta gara funtsez ikasteko gogo bizia jalgi-eraziz. Zentzunez eta sakonki buruturiko lana, ezpairik gabe. Ba'liteke berton datozten zer bitxi batzuk egi-antxe besterik ez izatea, baiña or dugu lan eroapentsu ori". Euskal literatura VI (Etor, 1990). Olentzaro (berba hau berreskuratzeko borrokan aritu zen sutsu bere idazkietan) argitaletxean eman zituen argitara gainontzeko lan guztiak, hala nola, Badator olentzaro, Olentzaro: sua hilda, Olentzaroren aurpegiak, Olentzaroren lagunak eta 1995eko Oxinondoko gertaerak.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila