youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Gugan beude

Begoña Bilbao Alboniga

Begoña Bilbao Alboniga Sormen-lanak

Bermeo, 1932-2005. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua. 80. hamarkadan ekin zion literatura idazteari Begoña Bilbao euskaltzale sutsuak, hainbat urtetan Bermeoko euskara teknikari izandakoak eta lehenago euskararen irakaskuntzan ibilitakoak. AEKren hastapeneko urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen Begoñak. Irun Hiria, Lizardi, Idatz & Mintz sariaren akzesita edota Bilboko Udalaren "Emakumeak kontari" sariak irabazi zituen, besteak beste. Iaz argitaratu zuen bere lehen nobela: Palestina, zure mina (Elkar). Eleberrian Israel eta Palestinaren arteko gatazka jorratu zuen. Gazako eritetxe batean komatik atera den emakumea da protagonista. Aurretik, Bermeoko euskararen inguruko liburu bi zituen argitaratuak: Bermeoko Euskera Kresaltsua. Aditza eta Fonetika (Bermeoko Udala Argitalpena) eta Bermeoko berba eta Esamolde Kresaltsuak (Bermeoko Udala). Honez gain, Bermeo basatia nobela itzuli zuen frantsesetik 2001ean eta Txalapartaren eskutik argitaratu. Ana Lupe Fernandez Bilbao Lupe kantariaren ama zen, eta Lupek 70eko hamarkadan ospetsu egin zituen kantu batzuetako letrak Begoñak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh kanta famatua esaterako.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila