Elkartea > Poesia orduak

Poesia orduak

Poesia orduak

Urtero, irailean, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean Poesia Orduak antolatzen ditugu Victoria Eugenia Cluben. 2020an, Hain zara eder eta Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe emanaldien estreinaldia izan zen.

Hain zara eder Fito Rodriguez idazlearen liburua da. Errezital musikatuan idazleak berak eta beste hainbat lagunek hartu zuten parte: Andoni Tolosa "Morau", Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandez. Musikariak, Xalba Ramirez, Unai Pelaio "Pelax", Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi izan ziren.

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Miren Agur Meabe idazlearen poema liburu berria da. Ikus-entzunezko errezital horretan, Iban Urizar "Amorante" musikariak eta Aitor Gametxo zinemagileak ere hartu zuten parte, Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean.