Hasiera > Liburugintzaren aldeko ituna
Liburugintzaren aldeko ituna
EEE, EIZIE, Galtzagorri eta Editargirekin batera prentsaurrea eman zuen EIEko lehendakaria den Garbiñe Ubedak Uztailaren 16an.
Besteak beste, euskal kulturaren eta zehazki liburugintzaren aldeko itunaren beharra aldarrikatu zuten. Subentzioak baino inbertsioak behar direla zehaztu zen. Pandemiak lehendik itolarrian zegoen sektoreari gogor jo dio eta aurrera egiteko neurriak eskatu ziren. Egiten dena balioetsi eta adostasunak bilatuz aurrera egiteko plan sendo baten beharrra azpimarratu zen.