Xabier Etxeberria Garro Atzera
2018
1982
Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
2018
Berriro itzuliko balitz
Elkar
2015
Eman amore
Elkarlanean, S.L.
2015
Gizon gogorraren sekretua
Elkar
2012
Udazkeneko lorea
Elkar
2011
Zakurraren poema eta beste hezurrak
Elkar
2009
Arrain abisalak
Martin Etxeberriarekin batera, Elkar
2006
Ez dadila eguzkia sartu (anaiarekin batera)
Elkar
2004
Itxoidazu Cafe de Passy-n(anaiarekin batera)
Elkar
2004
Mila zortzirehun eta setentayoutxuan (anaiarekin batera)
Zarauzko Udala
2002
Anaiak ematen duzue(anaiarekin batera)
Elkar
2002
Bero hezeak
(ipuin batzuk) Txalaparta
2002
Pako fakirra(anaiarekin batera)
Elkar
2001
Bakarrizketak
narrazio bilduma (ipuin batzuk) Alberdania
2001
Egun denak ez dira berdin
Elkar
2000
Airean ere negu usaina nabari da(anaiarekin batera)
Erein
Kafetxo bat gaur gauean?
Testua irakurri
Hirurak pasata hasi da bazkaltzen. Ordu bi t'erdietan bukatzen da bere guardia berez, baina arratsaldekoak atzerapenez iristen dira beti. Lanaren aitzakian. Berak ere egitekoak ez balitu bezala. Ezer esatera ez da sekula ausartzen ordea, eta laurden gutxi arte edo beti han, zuloan. Goseak amorratzen heltzen da etxera. Eskerrak amak ordurako prestatua izaten dion bazkaria. Berotzea besterik ez. Gurasoekin bizitzearen abantailak.
Gaur bereziki gosetuta iritsi da eta jan baino gehiago irentsi egin du jarri diotena. Ezer berezirik ez nahiz eta bere urtebetetze eguna den. Pure berdura eta xerra patatekin. Postrerako platano bat. Larunbatean ospatuko dute bazkari oparo batez.
Ama sukaldean dago labadora jartzen eta platerean jarritakoa nola irentsi duen ikusiz, hamaiketako dezente bat zergatik ez duk eramaten, galdetu dio, horren gosetua ibili partez. Normalean hamaikak aldera jaten duen txokolatezko palmera nahikoa izaten duela erantzun dio Tasiok, baina egun txarra izan dutela gaur, eskaileretan gora eta behera jardun behar izan dutela. Amak, hara ba, bat bota du baina, jakin-minez geratu bada ere, ez du aurrera jo. Anbulantzian eginiko irteera guztiak eguneroko txiki batean idazten dituen arren, Tasiori ez baitzaio gero gertatutakoak aipatzea gustatzen.
Arnasa hartzeko arazoak zituen amona batengana joan behar izan dute gaur. Erdi itoan zegoela iritsi dira. Juxtu-juxtuan. Ez da txantxetakoa izan. Felixa eraman dugu Donostiara, esan du Tasiok. Felixa, galdetu du amak, zein Felixa, dendakoa. Ondoko kalean bizi den hirurogeita hamasei urteko alarguna gaixo dagoela jakiteak adina harritu du dudarik gabe bere semeak hortaz hitz egiteak.
Nola beraiek heldu direnean oso gaizki zegoen eta presaka jaitsi eta abia batean eraman behar izan duten kontatu dio jarraian. Oxigenoa jarrita. Anbulantzi barruan oso urduri joan omen da eta txorakeriez hitz egiten aritu zaio Tasio, eguraldiaz eta auzoko kontuez eta horrela, lasaitzen saiatzeko. Putzutik ateratako zapaburua ematen zuen, komentatu du, ahoa itxi eta ireki, itxi eta ireki, ezinean.
Baina hori esan orduko damutu egin da. Grazia egiten al dik, aurpegiratu dio bere buruari, haserre. Ez da grazia ordea. Ez, ez da hori, berretsi du. Ohitzen ari da sufrimendua ikustera. Ohitzen. Besterik ez. Baina ezerk baino gehiago tristatu du horrek. Tristea baita izatez. Aurki ez ziak inportako, izutu da. Eta isilik egin ditu bazkaltzen bukatu arteko minutuak, pentsamendu ilunetan kateatuta. Miserableak gaituk benetan.
Lauretarako txipa aldatu behar izan du hala ere. Ordu horretan jotzen dute bere atea izan ere matematikako klase partikularrak jasotzera etortzen diren ikastolako umeak. Hiru bostak bitartean eta beste hainbeste bostetatik seietara. Eta zazpietan UBIn dabilen neska bat baita, baina astearte eta ostegunetan soilik.
Ez da asko. Baina sos batzuk ateratzeko balio dio behinik behin. Asteburuetan parranda bat edo beste botatzeko lain gurasoei paga eskatu beharrik izan gabe.
Gogorregia izango litzateke hori izan ere beretzat, paga eskatzearena. Eta morala bestela ere nahiko baxu du. Duela ia bi urte bukatu zituen Enpresaritza ikasketak eta lan bila dabil orduz geroztik. Kurrikulumak batera eta bestera bidaliz. Nahiko etsia jada. Alde guztietan berak ez duen maila eskatzen baitute. Gutxienez urtebeteko esperientzia. Ingelesa. Frantsesa. Alemanera (baloratuko da). Igandero-igandero egunkarietako eskaintzak aztertzen jarraitzen du hala ere. Nahiz eta nahiago lukeen eskelak irakurri.
Baina horrelaxe da egoera denentzat. Zaila. Hori da bere amak behin eta berriz errepikatzen duena behintzat. Gauza zaila dago, zaila, kexatzen da ama bere semea eskuak poltsikoetara sartzen ikusiz, soldaduska txerri hori bukatu arte, Tasio, lana aurkitzea zaila dago.
Klase partikularrak ematen ditu horregatik bitartean. Inoiz ez zaio matematika gehiegi gustatu, baina zerbait egin beharra dago. Bere adinarekin eta langabezian egonik ezin du txorakerietan ibili.
Ez da hain txarra ere gainera. Tartean beti suertatzen den sasikume parea kenduta, orokorrean jende ona da. Motz samarrak izatea batzuk. Gehienek duten arazo bakarra arkatza jasotzeko ere alferregiak direla da hala ere. Ondoegi ohituak. Beren alferkeria argumentazio sasi-filosofikoen atzean gordetzen saiatu arren. Eta niri matematikak zertarako balioko dit ba bizitzan.
Kontuak kontu, seietara dezente nekatuta iristen da. Zenbat borroka ekuazio xinple bat ondo egin dezaten. Herodesen gurtzaile zintzoena bihurtua bukatzen du beti garai horretarako. Bizkarreko eder batzuek zenbait haurren hezkuntzan izugarrizko onura egingo luketela guztiz sinestuta.
Lasaitzeko ez du tarte gehiegirik dena den. Sei t'erdietan ingelesera joaten da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan. Gaur asteazkena da. Beraz, to be or not to be eta antzeko aditz irregular-existentzialak lantzen jardun du zazpi t'erdiak arte. Beti berdintsuak diren ariketak arretaz errepikatuz. If I had one thousand pounds ez nengoke hemen, the phone started ringing when dutxan kantari nintzenean eta horrelakoak. Very interesting.
Etxera itzuli denean ez du ezertarako gogorik. Baina koadrilako batekin palaz jokatzera joateko geratua dago. Kauenlaputa. Ze pala eta ze binagrea, ernegatu da, orain paletara joan baino nahiago plazako kioskoa mugitzen hasi.
Zortea izan du dena den. Bere lagun horrek, Anartzek, ez dela joango esanez deitu baitio telefonoz. Lantegian egun gogorra izan dutela, arratsalde guztia burdinazko kaxak pulitzen jarduteaz gerria kristo bat egina duela eta gainera leihotik begiratzean euri pittin bat hasi duela iruditu omen zaio. Eskerrak, Arantzazuko Ama Birjina.
- Hi! Baina kafetxo bat gaur gauean?
- Puff... gaur gauean? Ez zekiat, Anartz.
- Ez dakik = ez duk nahi.
- Bihar goiz jaiki behar diat, hi!
- Nik ere bai!
- ...
- Bea, Tasio, jode, hire urteak dituk-eta!
- Horregatik.
Eta ez du hortik atera. Ez baitu gauean irteteko gogorik. Zertarako. Elkarri penak kontatzen hasiko dira ezinbestean. Deprimentea izango da. 27 urte eta oraindik neska gabe, gogoraziko dio Anartzek, ezkor. Dena beltz ikusteko erraztasuna baitu bere lagunak. Bizitzatik betaurreko ilunak jantzita beti. Azkenaldi honetan gehiago hala ere. Lanaren erruz, pentsatzen du Tasiok, ordu estra gehiegi sarrarazten dizkiote lantegian eta itota irteten da handik, bizitza osorako tranpa batean erori dela sentituz. Eta Tasiok ez du horretan amildu nahi, ez, nahiz eta gero eta gehiago bereak sentitzen dituen lagunaren hitzak hau dena kaka bat duk esaten duenean. Eta gainera begira itzak ze entrada, Tasio, kalbo geratzen ari nauk.
Ez, ez, hobe etxean gelditu. Ostiralean irtengo da eta gonbidatuko ditu lagunak zerbaitera. Bere izenean edan, mozkortu eta ondo pasa duten ustean berriz etxera zoriontsu itzul daitezen. Gaur, baina, hobe errutinaren babesean ezkutatu eta bake-bakean etxe barrutik geratu. Bai. Beste edozein egun balitz bezala. Ingeleseko etxeko-lanak egin, goiz afaldu eta telebista apur bat ikusi. Eta bat-batean serio jarri da, gogoratzen saiatuz bezala. Gaur ez al dute Athleticen partidua botatzen ETBn?