youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Tere Irastortza Garmendia

Tere Irastortza Garmendia Sormen-lanak

Zaldibia, 1961

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak burutu zituen. Urteak eman ditu Bergarako UNED-en lanean. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2006). Egun, eta 2002an sortu zuenetik, Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria da eta Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik hamar poema liburu idatzi ditu. Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak.

Hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte eta aldizkari eta komunikabide ugarien kolaboratzaile izan da, besteak beste: Argia, Nabarra, Gara, Hegats...Literatura arloko honako webguneeen sortzaile da: www.idazten.com eta www.iztueta.com Itzultzaile gisa, gustoko autoreak itzuli ditu: Edmon Jabés, Marina Tsvetaieva, Marià Manent.

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila