youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Sabin Oregi Zarautz

Sabin Oregi Zarautz Sormen-lanak

1959, Zarautz. Kazetaria, argitaldaria eta ikerlaria. Informazio eta Komunikazio Zientzietan doktorea. Kazetaritzan eskarmentua du 1978eko irailaren 10etik aurrera, data horretan hasi baitzen parte hartzen La Voz de España egunkariko herri kronikan. Kazetaritza ikasketetan abiatu aurretik zenbait komunikabideetan parte hartu du; hala nola, Zeruko Argia, Anaitasuna, Deia, Egin, Habe, Euskaldunon Egunkaria. Halaber, lan eskarmentua du Euskadi Press prentsa agentzian eta La Voz de Euskadi-n. Aldaketa Hamasei aldizkariaren sorreran erredakzio taldeko kide izan zen, 2003ko irailetik 2004ko apirila bitartean. Abian jarri izan ditu Kanal On (Andoaingo Telebista) eta Zarautzko telebista. Komunikazio aholkularitzan jarduten du Kultura informazio ekinbideak eragiten, eta Egun Dakit argitaldariaren sortzaile eta arduraduna da. Halaber, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Unibertsitatean burutu zuen doktorego tesia eta GRESIC-eko kidea da. Honez gain, Eusko Ikaskuntzako kidea da: Komunikabide eta Hezkuntza saileko ikasle kidea izan zen 1979-1985 urteen artean, eta gero 1986 eta 1991 urte bitartean Komunikabideak Saileko lehendakaria izan zen.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila