youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Roman Garmendia Muruamendiaraz

Roman Garmendia Muruamendiaraz Sormen-lanak

Soraluze, 1957. Txiki txikitan oso kristaua izana baina 14 urterekin, gutxi gora-behera, Freud-en liburuak irakurtzen hasi eta fedea galdu eta psikoanalista izateko bokazioa piztu zitzaion. Nola Freud-ek horretarako medikuntza egitea beharrezkoa zekusan, medikuntza egin zuen eta, bitartean, autore marxista nagusiak irakurri, erabat janzteraino horrekin. Baina Nietscheren liburu bat irakurri eta honen eskutik, autore klasiko grekolatinoak ezagutzen hasi zen, Homeroren Iliadan fijatuz, batez ere. Filosofian ere, Nietscheren irakurketak ematen zion bibliografiarekin, modu autodidaktikoan sakontzen joan zen, Goethen geratuz nagusiki. Ohartu gabe, gerraren fenomenoa unibertsal bihurtzen hasi zitzaion bere espiritu gaixotuan. Baina san Inazioren ariketa espiritual batzuk egin ostean,eta logoterapiarenliburu nagusia irakurri ondoren," krisian" sartu zen, eta poliki poliki fede kristaura itzuli da. Horrekin batera, filosofiako karrera egitea erabaki zuen UNEDen, eta disziplina horri esker ikasi zuen unibertsal bihurtzea zer zen. Gerraren fenomenoa, partikularitate esistentziala den neurrian, ezinezkoa dela fenomeno unibertsal bihurtu ulertu zuen, eta hortik sortu zen haren lehen liburua. Gaur egun, UNEDen dihardu filosofiako karrera sosiguz egiten, eta horrekin batera, "bere filosofia" argitzen eta ontzen, ahal duen neurrian.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila