youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria Sormen-lanak

Donostia, 1944. Soziologoa da ikasketaz. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentruko zuzendari lanetan ibili zen. Liburu franko argitaratu ditu Gizarte Zerbitzuen esparru honetan. Berte alde batetik, bere ibilbide profesionalaren gorazarre gisa, Eusko Jaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen 1994an. XX. mendeko 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an Lur argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta geroago, 70eko hamarkadan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n Kapitaina ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Alta, nobelagile gisa erdietsi du oihartzun sakonagoa. Alor honi dagokionez, zerrenda luzea da: Egunero Hasten Delako, Ehun Metro, Ene Jesus Kritika Saria, Hamaika Pauso eta Bihotz bi, azken bi eleberriok Kritika Saria jaso zuten. Gorde nazazu lurpean (2000) liburuak Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001 irabaziz gain, Espainiako Sari Nazionaleko finalista izatea lortu zuen. 2013an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Martutene (Erein) lanari esker.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila