youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Ramon Olasagasti

Ramon Olasagasti Sormen-lanak

Berrobi, 1972.

Kazetaria eta, gaur egun, itzultzailea ogibidez. Euskaldunon Egunkarian ekin zion 1993an kazetaritza lanari. Mendia, bidaiak eta natura gogoko izanik, Egunkaria-n bertan hasieran eta Berria-n gero, mendi eta bidaiei buruzko informazioa jorratu zuen hainbat urtez. Hainbat liburu argitaratu ditu: Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998), Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999), Josune Bereziartu. Hatz puntak (Kutxa, 2004), Mendiminez (Tene Mujika Saria, Elkar, 2007), Manuel Iradier (Elkar, 2009). Haur Literaturako bi liburu ere idatzi ditu: Sugaar (Xabier Lizardi Saria, Elkar, 2014) eta Ipurtargien herrian (Elkar, 2014).

Sormen lanez gain, haur literaturako hainbat liburu euskaratu ditu: Mikel Valverderen Rita bildumako azkenak: Rita erraldoia, Rita eta zilarrezko txoria, Rita, estu eta larri, Rita eta alkimistaren ametsa eta Rita ez dago eztei eztitarako. Eta Baporea bildumarako beste hauek: María Menéndez-Ponteren Pupi eta dinosauroen elkartea, Pupi eta burua hutsik zuen gizona, Pupi eta mamuak, Pupi eta cowboyen abentura (Baporea bilduma, 2011). Bestelako lanen artean, Pasaia 1931-1939 Zanpatuen oroimena Xabier Portugalen liburuaren itzulpena, Koldo Izagirrerekin elkarlanean (Pasaiako Udala, 2007).

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila