Rafael Castellano Atzera
2007-07-15
Rafael Castellano euskaldun heterodoxoez
2006-12
Amarkord, laztaneko nostalgiak
Nabarra aldizkaria
2006
Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak
Gaiak
1998
Azken tortoa
Eguzkizaleak
1990
Loiolako Inazio
Lur
1988-2000
Gabai komikiak
Lur
Azken tortoa
Testua irakurri
Hiltzear zirudien, jada, hain luze eta itogarri iraganen zen arratsalde ekaiztsu hura. Ene goibeltasuna Juantxok estrokatu zuen, ia egunero bezala, ilunabarreko momentu zehatz horri arrantzale zaharrek garai batean txibixaren ordua esaten ziotela (arraina ezagutu omen zutenek bederen) komentatu zidanean. Ez da arratsaldea, ezta ilunsentia ere, are gitxiago iluntzea, behin arrantzale kojuak oso akademikoki Trintxerpen azaldu zigun bezala; baizik eta txibixaren ordua. Eskuak gizajoari pelatzen zitzaizkionez gero, kokotsa hodeiertzerantz luzaturik argien nahastura seinalatzen zigun. Orduan, dolar bat bota genion bere gezurra, ala tradizioa, auskalo, txo, saritzeko. Bakar eta kaxkar zeukan oineko behatzez patrikan txanpona gorde ondoren, behin ere ezin zitekeela txibixaren ordua koadro arrunt batean egokiro margo edo fotokopia gaineratu zuen arrantzale kojumantxuak. «Honaino nauzu txibixaren orduaren betiko istorio horrekin», esan nion Juantxori, ene fastidioa gorde gabe. «Bada», arrapostu zidan, apur bat kortaturik, «ez dut beste bat hobea ezagutzen». «Zoaz popatik hartzera!», zapart egin nuen. Nahiko urduri sentitzen ginen Juantxo eta biok. Ukatze sindromea, agian. «Bada», ironikoki jarraitu zuen berak, «teleinformatikaz pasatzea erabaki dugu zu zeu idazlea zarelako, ezta? Idazlea bazara, ipuin berrien asmakuntza zuri dagokizu, ezta?» Juantxo ni baino askoz zaharragoa izan arren, ez zuen sekula txibiarik jan, ezta ikusi ere. Frustratuta bizi zen, zalantzarik gabe.
Egia esateko, aspertu egiten ginen. Ibar kirastu hartan, ibai marroiaren aurrean, milaka kolore desberdinetako plastiko liluragarriz inguraturik, hamaika aldiz alferrik goraipatzen genion giroa elkarri; zeru gorrian nonahi marrazten ziren parabolikoen tentazio nabariak sakonki indartzen zuen gure agresibitatea. Han zegozen, estatiko eta pozik, gizelitarrak: lagunak, koadrilakoak, senideak, albokoak. Eta justu-justu ordu hartan bagenekien zelako dokumentalak programatzen zituzten! Natura, abereak, txoriak, sugeak, zuhaitzak, itsaspeko ikuspegiak, Cuadra Salcedo, Felix Rodriguez de la Fuente, Cousteau komandantea, Carmen Sarmiento eta azken tribu amazonikoak... Baina Juantxok eta biok tinko geniharduen paktatutako jomugan. Xedeari gogor eustean zetzan gure duintasuna. Inoiz ez, baina inoiz ere ez, ez geniola berriro pantaila idiotiko-katodikoen magnetismoari obedituko konplotatu genuen. Hain tamalgarri eta adiktiboa ohi zen zientzia fikzioak ez zituen gure neuronak jango. «Entzun», esan nion ene lagunari, «kristoren krisiaz blai nauzu, krisi kreatiboaz esan nahi dizut».
Orduan Torto agertu zen atzetik, eta bere marrumak itxaropenez bete gintuen.
«Jango zaituztedala zin dagit, bai horixe», hasi zen Torto, nabariko errutina aurkezpen gisan. Begi handi bakar ikaragarria zeukan gure lagun berriak, kopetako erdialde algebraiko, trigonometrikoan bertan. Begi dotorea, bizkorra, errauts kolorekoa, markina horiz zipriztindurik, grisa eta horia tartean, barrutik fosforitoz irisatua: more ilunenetik purisima urdineraino. Begi hartatik paradisu galduaren distira zerion gure Polifemori, katedraletako leiho polikromoei lez. Tortori hurbildu nintzaion Juantxok eszeptikoarena egiten zuen bitartean, eta munstroak nahiko zakar bota zuen: «Ongi ezagutzen zaitut, kontakatilu hori! Irakurri dizut batzuetan; ez dizut ezer ulertzen baina kontuz, aintzakotzat hartuta dago dena eta! Gezur mordo bat bota duzu gure kondairaz, Polifemoren ondorengoak garela eta halako zabor xenofoboa; baita Greziatik inmigranteak lez hona etortzen ginela ere, eta halako hainbeste kakazahar soziologiko. Antropofagoak omen garela, adibidez. Kanibalak gara, tontolapiko jakintsu hori! Ka-ni-ba-lak eta kitto. Jango zaituztet, zaudete ziur», ganorarik gabe jakinarazi zigun. Hauspo zahar baten arnasak bezala, bere berbaldia durrundatzen zuen bailara lainotsuan: «Hori baino lehenago, hemen nauzue egiazko kondaira ezagutarazteko. Ez! Uztak grabadora hori! Tortoen ahotsa ez da magnetofoian gordetzen, ezta gure irudia bideoan kabitzen ere, oihartzunaren oihartzuna eta itzalaren itzala baikara! Zuek biok bakarrik, hots, zure lagun despistatu eta momifikatu horrek», Juantxok esfingearena egin zuen, «eta zuk zeuk entzun diezaiokezue Tortori gaur; eta gero...» «Jango gaituk, bazekiat», eten egin nion. Eta Tortok tximistak jaurti zizkidan bere begi bakarretik: «Nirekin hika ez, mitoei hika ez!» «Ederto», lasaitu nuen. «Goazen bada arazora, baina zatika-zatika. Lehenengoz, xehetasun bat proposatuko dizut, lerroz lerro zutaz idatzi dudana uler dezazun. Nola dakizu, ba, gezurrak botatzen ditudala tortoen edestiari dagokionez? Bigarrenez, zure gogoetak telepatiaren bidez nahiko ozen eta adierraz kaptatzen dizkizut. Analfabetismoa munduan hedatzen ari denez gero, zertarako nobelak edo ipuinak asmatu, ia gizarte guztia egia birtualaren liturgia bakartzat hartzen dute eta? Ai, Torto, lagun hori! Ene teorian, berriz, hedakuntza analfabetikoaren aurka gero eta liburu gehiago asmatu, idatzi eta analfabetoen artean banatzea da armarik egokiena, alderantziz proportzionalak baitira arazo biak. Ez al zaude ados?» «Zuek idazle euskaldunok beti lewiscarrolen leloka!», betaginetik karkaixa berde bat bota zuen Tortok. «Exorzista topatu al duzu bidean?», protestatu zuen Juantxok. «Hirugarrenez», jarraitu nuen nik, «Polifemoren jatorrikoa zarela bistan dago, europar ogro hainbat bezain. Hala ere, antzinagokoa zara zu, arbasoek mitorik ergelenak zu bezalako kankailuak zirela uste baitzuten». Torto sutan jartzen ari zen eta aurpegi eskeletikoa gero eta gehiago zurbiltzen Juantxori.
Eskuak altxatu zituen Tortok, marrumaka. Gorrotoak milaka ilargi pizten zizkion begi erraldoian. «Bai, Torto jauna. Eta jakin nahi al duzu kankailuak zergatik diren beti tontoenak? Ez? Ba, asmatzen dituzten asmoek burutik eskuetaraino bide luzea egin behar dutenez gero, erreflexuak beti berandu ailegatzen zaizkielako ekintzara». «Kalamua eta ziri zikina!», pafatu zuen Tortok. «Liburuek diotena ez da egia hutsa, sasimaisu hori! Eta zu, funtsean, liburutegiko xagua besterik ez zara! Are gehiago, egia hutsa jakingo bazenute, errealitatea ez litzateke egiaren barruan egongo. Eta orain, zuek biok jan baino lehenago, zergatik eta nola gertatu zen guztia kontatuko dizuet». Lerdea zerion Tortori bere abentura kontatzen ari zitzaigun bitartean.
Lerde berdea, jakina.
«Gu itsu-itsuak ginen lehenengo garaietatik. Erabateko itsu-itsuak. Baina egun batean atzerritar omen zen azti miragarri batek begi txertaketa oso zientzia egunerokoa eta mingabea zela azaldu zigun. Baita beste herrietan sendaezinak ziruditen hainbat itsuk teknika haiei esker nahiko ongi ikusten ahal zutela ere. Begi bionikoa zuen izena ikusgailuak. Oztopo itzela zegoen, hala eta guztiz ere, txertoak lortzeko. Itsu-itsuak esan dizuet; baina are gehiago, begibakoak ginen eta, jakina, begi bionikoen stocka nahiko motza geratzen zen torto guztioi trasplantea egiteko. Irtenbidea asmatu genuen, nolabait. Laster megaerio, diplodoko eta trizeratopsen begi bilketari esker gure kirofanoak dexente hornitu ziren. Begi bana. Alabaina —oso pausa dramatikoa—, abere haien begiek zuri-beltzean bakarrik ikusten ahal zuten. Hala ere, daltonismoa itsumena baino akats hobea zela erabaki genuen denok. Zuribeltzean edo dena delakoan, mundua ikusi eta gozatu nahi baikenuen gizelian. Belarra grisa ikusten genuen arren, bagenekien berdea zela, ulertzen al didazue? Azti atzerritarrak tribu guztia txertatu zuen eta hor duzue tortoen sorterroa». Juantxok ez zuen jada estatuarena gehiago egiten. Kondairan zeharo ontziratua zirudien. «Urte bi pasatu eta gero, azti harrigarria berriro agertu zitzaigun eta, gure kristau-gisotea dastatu ondoren, ahots hipnotikoaz oso berri miresgarriak zekartzala esan zigun. «Japoniako irletatik ailegatu berria naiz», esan zuen aztiak, «Han bertan, ene lagunok, ez dakizue zelako inbentu ikusgarriak espiatu ditudan! Kodakrom-Fujitsu begi klonikoak, bizitza egiazko koloreetan antzemateko, begi panoramikoak, begi magnetoskopikoak iraganari berriro begiratzeko, lau dimentsioko begi klonikoak, internetera konektaturiko begiak...» Amaitzeko, gaur eguneko torto aberatsek begi kolorekoak, internetikoak, lisergikoak, psikodelikoak eta digitalak erabiltzen dituztela, torto behartsuok, berriz, bizitza zuri-beltza, beltz-beltza esango nuke nik, ikusten dugun bitartean. Eta orain lehenbailehen jango zaituztet ez baduzue eskatzen dizuedan baldintza berehala betetzen, hots, txiringito hartan ez badidazue afari-merienda ordaintzen...».
«Doktor Libinstone, I bet» telebistako programa amaitu omen zen, jendea etxetik irteten ari zen eta. Txibixaren orduak bere astinduak itzali zituen, ilargia gora zihoan eta oinetakoek nahiko karraska armonikoa ateratzen zieten plastikoei. Lokatz kimikoak haizea perfumatzen zuen. «Bihar jango zaituztet, ziur zaudete», indarrik gabe esan zigun Tortok, hirurok macdonalsean eseri ginenean. «Mustardarekin?» galdetu zion Juantxok, bere sarkasmo pozoituaz. «Mustardarekin», oihartzun egin zion kamareroak, Tortoren aurrean oso hotdog pornografikoa jarri eta gero. Izerdia zerion Tortori. «Bada, ni... ni...» «Bejetarianoa zara aspaldidanik, ezta?», esan nion. «Ba, galdeiozu kamareroari nolakoa den lukainkak egiteko erabiltzen dugun okela, galdeiozu jendeari zenbat ginen atzo gizelian eta zenbat bizi gara oraindik. Ez, Torto lagun hori, duela hogei urte gutxi gorabehera grisa ikusten duzun berdea, hots, belarraren grisa, egiazko grisa da. Ez dago azenariorik, piperrik, letxurik, azarik, tipularik jateko. Txibiak eta korrokoiak desagertu eta gero landareek ere klorofila galdu zuten. Antropofagoak gara gu orain; eta bai, telepatiak ez zaitu engainatzen, gure plater kuttunena torto erregosia da». Eta Juantxok: «Mustardarekin».
(To be continued..?)