Pedro Zuberogoitia Espilla

Pedro Zuberogoitia Espilla Atzera

2009
Fidel Castro
Elkar
2008
Bertan Bilbo
Bilboko Udala
2008
Bertan Bilbo

1922, Errekalde Zumardia: taxi berdeak ezin politagoak dira.

Tamaina ertaineko hiriekin sarritan gertatu izan den legez, Bilbon ere herri txikiaren kutsua eta metropoliarena elkarrekin agertu izan dira hainbat zertzeladatan. XX. mendearekin lehenengo autoak heldu zirenean, adibidez, oraindik hiruzpalau korta zeuden hirigunean eta gurdien joan-etorriak tranbiaren irudiarekin nahasten ziren. Odolean oinarritutako trakzio-indarrak, halere, jai zeukan: gizarte modernoak erosotasuna eta abiadura deiadarka eskatzen zituen eta berandu barik taxiari dei egiteko oihu eta keinuak ohiko bihurtu ziren Botxoan.
Europako hiri handien ereduari jarraituz, Bilbok 1922an estreinatu zituen bere lehenengo taxiak. Citroën markakoak ziren, berdeak, txukun-txukunak, eta Arturo konpainia zen guztien jabea. Egoitza eta garajea Abandon zituen, Errekalde zumardiak Colon Larreategirekin izkina egiten duen pabiloian hain zuzen ere. Bandera jaitsierak pezeta bat balio zuen eta gehigarri bereziak zeuden futbolera eta kartzelara joateko. Prezio horrekin ulertzekoa da bilbotar gehienek nahiago izatea abarketak higatzen jarraitzea. Bestalde, tranbia ere leporaino beteta zebilen goizez zein arratsaldez. Hala ere, batzuetan poltsikoa arindu beharra izaten zen. Irudika dezagun heuren horrelako kasu bat.
1924ko urtarrilaren 11n eguna argitu zuenik ere ezin da esan. Goizean goizetik elur-bustia eta txingorra erauntsika ari ziren astintzen hiriko kale-bazterrak; haizea ere ezin zakarrago zebilen eta, egoera ikusita, hamarrak aldera udal arduradunek tranbia zerbitzua tarte batez etetea erabaki zuten. Eman dezagun, ordea, Abaunza andereak hamaiketarako egon behar zuela Larrinagako espetxean ordu horretan zeukalako senarrarekin asteroko bisita; beraz, taxi berde baten bila abiatu zen Iñaki Eukeni semea eskutik kolpera. Egoitzan zegoen bakarra hartu zuten eta agindutako ordurako plantatu ziren kartzela atarian.
11/2011
Bertan Bilbo : la villa y el euskera : historia social del siglo XX
Ayuntamiento de Bilbao
04/2008
Bertan Bilbo : Bizkaiko hiriburua eta euskara : XX mendeko historia
Ayuntamiento de Bilbao