Patxi Juaristi Larrinaga

Patxi Juaristi Larrinaga Atzera

2010
Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba daukana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta.
Arabako Foru Aldundia
2008
La Guerra Civil en Markin-Xemein. Gerra Zibila, jendea de hila.
Markinako Udala
2006
Palabras y mundos. Informe sobre las lenguas del mundo. ( Felix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu)
Icaria
2006
Un monde de paroles, paroles du monde. Étude sur les langues du monde.( Felix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu)
L Harmattan
2005
Kontsumitzaileen eskubideak. Aurrerapusoak, arriskuak eta konponbideak.
Servicio Editorial de la Universidad de Deusto
2005
Salgai. Euskal kontsumo gizartea aztertzen
Alberdania
2005
Words and Worlds. World Languages Review (Egileak: Felix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu)
Multinlingual Matters
2003
Gizarte ikerketarako teknikak: teoria eta adibideak
EHUko argitalpen zerbitzua
2001
Euskal Herria Globalizazioaren aurrean
BBK-Euskaltzaindia
2001
Euskaldunak eta ondasunak
Pamiela
1997
Euskal Alfabetatzearen Historia Zenbait Sortzaileren ahotan 1960-1990
(Beste hiru idazlerekin batera) Labayru
12/2011
Markinako frontea (1931-1939) : markinako eta xemeingo egoera politikoa eta soziala bigarren errepublikan eta gerra zibilean
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
12/2005
Kontsumitzaileen eskubideak : aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak
Universidad de Deusto
11/2013
Aldagai bakarreko estatistika deskribatzailea eta inferentziala gizarte zientzietan : teoria eta adibideak
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
07/2010
Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
05/2008
Gerra zibila, jendea da hila
Ayuntamiento de Markina-Xemein = Markina-Xemeingo Udala
02/2010
Ondasunekiko harremank Justo Mokoroaren Repertorio de locuciones del habla popular vasca esaera bilduman
Udako Euskal Unibertsitatea
02/2005
Salgai : euskal kontsumo gizartea aztertzen
Alberdania
01/2014
Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean : Berriatua Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
Gizarte ikerketarako teknikak : teoria eta adibideak
Universidad del País Vasco. Servicio Editorial=Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitarapen Zerbitzua
Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkuntzei buruzko Txostena. (Felix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoi Barreña, Carme Junyent, Belen Uranga eta Estibaliz Amorrortu).
UPV-EHU
Produktu onargarrien beharra
Iraganeko kontsumo ereduak -denda txikiak, arriskurik gabeko produktuak, kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko hartu-eman zuzenak...- guztiz alboratu gabe, erosketak egiteko toki, modu, produktu eta une berriak ugaritu dira. Denbora gutxian, homo ekoizle izatetik homo erosle izatera pasatu gara, eta, ondorioz, dendarik denda pasatzen dugu gure bizitzaren parte garrantzitsuena. Eta ez oinarrizko beharrizanak asetzeko behar dugulako, baizik eta dendetara joatea denbora pasa bihurtu delako, eta karrotxoa hartuta azalera handiko merkataritza zentroetan produktuz betetako apalen eta erakusleihoen artean paseatzea gustatzen zaigulako. Masa kulturadun gizarte honetan, aisialdia eta kontsumoa gauza bera direla esan digute, eta guk sinistu egin dugu.

XXI. mendea euskal homo eroslea-ren mendea da. Iraganeko kontsumitzaile, ekoizle eta saltzaile independenteak desagertu egin dira, eta merkatuarekiko eta multinazionalekiko erabateko mendetasunera pasatu gara. Ekoizpen, landaketa eta salmenta prozesu ia guztiak enpresa handien eskuetan daude, eta goitik behera zehazten digute urteko aro bakoitzean zer jantzi, jan edo erosi behar dugun.

Maileguan zein epeka ordaintzeko aukeren bitartez, kontsumoaren mundu liluragarrira bultzatzen gaituzte. Zoriontasuna lortzeko edo gure bizitzako arlo desberdinetan dauzkagun hutsuneak asetzeko, amaigabe erosi behar dugula sinestarazten digute. Horrek, neurri barik erostera bultzatzeaz gain, gure etxeak amaigabeko produktuz, tresnaz eta gailuz bete digu: lagungarri direnak batzuk, ezertarako balio ez dutenak ez gutxi.

Are gehiago, ditugun eta ez ditugun euroak gastatuta, mauka berri eta hobeagoen bila aritzen gara, nahiz eta esku artean ditugun produktuak oraindik ere erabilgarriak izan. Erabili eta bota leloan oinarritutako gizartea eraiki dugu, eta horrek eragin zuzena izan du gure bizimoduan, sortzen ari garen gizarte motan eta baita ingurumenari egiten diogun kaltean. Asko dira esaten dutenak kontsumo maila jasangaitzetara heldu garela, eta, garapen eredu honekin jarraituz gero, hurrengo belaunaldiak bizitokirik gabe geldituko direla, gure neurriz gaineko kontsumo nahiak dauzkagun baliabide guztiak jango dituela argudiatuta.

Hori dela eta, garapen eta kontsumo eredu honi alternatibak aurkitzeko garaia heldu dela iruditzen zait. Kontrolik gabeko hazkunde eta kontsumo ereduak porrot egiten duenez, eredu kontrolatuetara pasatzeko garaia iritsi da.

Badakit gaitza dela errezeta magikoak ematea. Egia esan, beste mundu bat posible dela aldarrikatzerakoan, erantzun baino galdera gehiago agertzen zaizkit: zer da aldatu behar duguna? Zein da etorkizunean ere irauteko jarraitu behar genukeen bidea? Nola sortu arriskurik gabeko gizartea? Erantzun zaila duten galderak direla ezin ukatu.

Nolabaiteko proposamenak egitera ausartuta, lehenengo eta behin zalantzan jarri behar dena, nire ustez, ez dira horrenbeste kalitate txarreko elikagaiak, produktu transgenikoak edo kontsumoaren inguruko iruzurrak, baizik eta XIX. mendean hasita indartzen joan den kultura politiko, instituzional, zientifiko eta ekonomiko osoa. Beste hitz batzuekin esanda, benetan kritikatu beharrekoak tesi neoliberalak dira; ekimen pribatuari eta lehia askeari ateak irekitzearen aitzakiapean, monopolio eta oligopolioak indartzearen, segurtasuna askatasunaren gainetik jartzearen eta estatuaren esku hartzea guztiz mugatzearen aldeko tesiak.

Horrekin batera, ezinbestekoa da gure kontsumo maila eta moduei buruzko gogoeta orokorra bultzatzea. Kontsumoa bide bakarretik ulertzeko eta konponbideak aurkezteko konplexuegia dela onartuta ere, beharrezkoa da erabili eta bota leloan oinarriturik dagoen gizarte filosofiari buruzko eztabaida publikoa bultzatzea; hau da, nahi dugun kontsumoari eta garapen ereduari buruzko eztabaida egin behar da gure ondorengoak ere bizi daitezen.

Proposamen zehatzagoak eginez, estrategia eraginkorra izan daiteke produktu eta zerbitzu onargarrien ekoizpena sustatzea; hau da, arriskurik sortzen ez duten produktu eta zerbitzuena. Ulrick Beck-ek (1998) bezala, nik ere zera pentsatzen dut: etorkizunean ere biziko bagara, ezinbestekoak direla gizakion bizi kalitatea eta gizateriaren etorkizuna arriskuan jartzen ez dituzten produktu eta zerbitzuak.

Balizko produktu onargarri perfektuak honako berezitasun hauek izango lituzke, nire ustez: ez da transgenikoa, bere ekoizpen, eraldaketa eta paketatze prozesuek ez dute kutsadurarik sortzen, umeen edo langileen esplotaziorik gabe egina dago, pestizida, sulfato edo osasunarentzako kaltegarriak izan daitezkeen antzerako produkturik ez dauka, sortzen den herrialdean finkatzen da bere prezioa, aise birziklatzen da eta produktuaren osagaiei eta erabilpen egokiari buruzko informazio gardena ematen du.

Era honetako produktuen ekoizpena eta erabilpena hedatzeko, interesgarria izango litzateke mundu osoan eragina izango lukeen ikur edo marka bat sortzea. Ikur edo marka hori arriskurik sortzen ez duten produktuei emango litzaieke; edo berdin dena, onargarriak direnei. Nazioartean onartu beharko litzatekeen marka horrek balio erantsia emango lieke produktuei eta errazago salduko lirateke. Markak salmentak handitzeko eta neurrigabeko kontsumoa sustatzeko oso eraginkorrak direla kontuan hartuta, zergatik ez erabili gaitasun hau garapen eredu hobeago bat lortzeko?

Nire irudiko, horrelako ikur batek arrakasta izango luke; hain justu ere, esanahidun sinboloak kontsumitzea gustatzen zaigulako. Hau da, ikur hori izango luketen produktuek izan nahi duguna edo izan nahiko genukeena -modernoak, ekologistak eta herritar onak- adierazteko oso erabilgarriak izan daitezke, balio eta esanahi positiboz beterik daudelako. Ikur honek arrakasta izanez gero, ekoizleek arriskurik gabeko produktuak sortzea beste aukerarik ez lukete izango.

Hitz gutxitan esateko, beste mundu mota bat lortzeko gehiegizko kontsumoaren atzetik dauden gizarte filosofia eta portaerak aldatu behar ditugu. Hori, edo homo eroslearenak egin du.