Pako Sudupe Elortza Sormen-lanak
Azkoitia, 1959. Magisteritzan diplomaduna eta doktorea euskal filologian. 2010ean aurkeztu zuen Joxe Azurmendik eta Jon Kortazarrek zuzendutako Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan (euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua) tesia. Irakaskuntzan lan egin du 1979 urtetik: Orioko Ikastolan, Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta 1994 urtetik Pasaiako Udal Euskaltegiko irakasle da. 2001etik aurrera Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalitzatzeko teknikari lanetan. Horretaz gain, IVAP/HAEEko hizkuntz eskakizunetako azterketetan aztertzaile da. 1989tik 1992ra Herri Irratiko, Baserria saioaren hariaren euskaratzean aritu zen. Egunkari´-aldizkarietako arikulugile eta kolaboratzaile , 1990eko harkadatik gaurdaino 100 artikulutik gora argitaratu ditu, besteak beste: Egan ("Olerki erotikoak", "Euskaltzaleen saminak, salaketak eta kultur lanak 1950eko hamarkadan", "Literatur euskarari buruzko gogoetak bere testuinguruan"), Jakin ("Aitzol errenazentista", "Pentsamendu katalanista krisian", "Andima Ibanagabeitia (1906-1967)", "Laffiteren kazetari-lan hautatuak" ), Hegats ("Euskal kultura gerraondo minean"). Kolaborazioak egin ditu HABE aldizkarian eta iritzi artikuluak Diario Vascoko Zabaliken, Euskaldunon Egunkarian. Berria eta Argian kolaboratzen du gaur egun.