youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Pablo Barrio Ramirez

Pablo Barrio Ramirez Sormen-lanak

Agurain, 1958. Arabar lautadan dagoen baserri bakarrenetako batean jaioa, Alaizamadura baserrian hain zuzen, txikitatik bizi da Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Ikasketaz Enpresa Zientzietan lizentziaduna, irakasle moduan ibilia da urte askotan akademia batean. Irakurle zintxo txikitatik, idaztearen tentazioa beti sentitu du, modu lausoan sentitu baina. Berrogei urte baino dezente gehiago behar izan ditu tentazioari, modu serioan, kasu egiteko. Antzerkia idazteari emana gehienbat, hainbat sari jaso ditu: - Ama, hor al zaude?, Euskaltzaindia-BBKren Toribio Altzaga saria, 2003an. - Abere hatsak eta beste animalia batzuk, Nafarroako Antzerki Eskola eta Iruñeko Udalaren Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketan euskarazko saria, 2006an. - Herio azeri hori, Nafarroako Antzerki Eskola eta Iruñeko Udalaren Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketan euskarazko saria, 2007an. - Kontrako bidean, Euskaltzaindia-BBKren Toribio Altzaga saria, 2007an. - Armiarmategian (isil-mihisilka), IX. Serantes antzerki saria, 2008an.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila