Olatz Dañobeitia Ceballos Sormen-lanak
Markina-Xemein, 1976. Ikasketa Feministetan Doktorea da (2024). 2017-2021 urte bitartean EHUk euskraz egiten diren doktore tesiak laguntzeko beka jaso zuen, eta 2019an Universidad de Buenos Airesen eta CONICET- eko egoitzan lau hilbeteko egonaldia egin zuen.
Orain arteko argitalpenak, bere ikerketa eta partaidetza soziopolitikoari lotuta daude, eta gehientsuenak egitasmo eta argitaratze kolektiboak izan dira. Joan den urteetan, euskal gatazka politiko-armatuaren irakurketa feministak osatzen ari da, batez ere, espetxe eta tortura politikoari lotuta, baina baita emakumeen* partaidetzari dagokionez ere.
Bere azken ekarpena Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa liburua izan da.