Oier Guillan Bermudez Atzera
2016
Airearen isla
Elkar
2016
Mr. Señora
Txalaparta
2013
Elkartasun basatia
Susa
2012
Hura ez da lekua
Txalaparta
2010
Arra. Arraroa
Artezblai
2010
Herio heroi
Artezblai
2009
Eskuen sustraiak
Susa
2009
Munduko jakintsurik tontoena
batBada
2008
Ate hautsiak
Arabako Foru Aldundia
2007
Bakarrizketa poetikoak
Bermingham
2005
Erloju lehorrak
Bermingham
2004
KilimAmuak
2002
Bixotz Tam!padak - Riiru Xol
Mikelazulo K.E.
2001
Beste bat apalerako
Mikelazulo K.E.
1999
Gabeziak
Bermingham
1998
Begi bien sujauzia
Mikelazulo K.E.
11/2010
Herio heroi ; Arra, arraroa
Artezblai, Socidad Limitada
09/1996
Trignomometría : (o el fin de las ciencias exactas)
Picazo Rodríguez, Óscar
03/2018
Zauri bolodia
Txalaparta, S.L.
02/1998
Begi bien sujauzia : lagun arteko mugak desagertzen direlako
Mikelazulo Kultur Elkartea
01/2019
Aire ikusezina
Algaida Editores
Beste bal apalerako
Mikelazulo Kultur Elkartea
Bixotz tamipada'c
Mikelazulo Kultur Elkartea
Erloju lehorrak
Testua irakurri
(Erloju Lehorrak bildumatik hartutako testuak)
Txintxilinpausak baleki zer den
oroitzea
agian ez luke edertasunez beste
egingo
Beldurgarria da ospitaleen itxura
Leiho guztiak dira berdinak Leiho bakoitzean
aurpegi bat ageri da
Hotzak daude suziriak
oinutsik zuritu zaizkio
egur malutak denborari
AMUA:
Alde zaharreko emakumeek
ogi apurrak botatzen dituzte lurrera
euria erakartzeko
Badago itzala itzaltzerik?
itzala hitzetan iltzatzerik?
hitzetan hiltzerik?
Nola iritsi ninteke
oroitzapen batera
lehen aldia balitz bezala?
Itzal hautsi baten gisan mintzo zait iragana
itzalen zatiak oroitzapenetan barreiatuz
beltz eta zehazgabeko
etorkizuneko oroimenari zeharbideak atontzen
eman dut bizitza
oraina ahazturik sarri
Argazkiek diote oraina ez dela beti izan
kolorezkoa
Aitonaren gelan sartu eta
bere argazki bilduma topatzean
munduaren ahanzturaz
maitemintzen naiz aldiro
zein txukun
-argazki bakoitzaren data eta guzti-
zein zuzen
-lekuaren zehaztapenari ordua gehitzea besterik ez zaio falta-
zein garden
atontzen duen heriotzak
iragana
Errazagoa omen da
haur bati
nora doan baino
nondik datorren
esatea
Ba ote haur baten gorputzean harrapaturik
gelditu den
helduarena baino
zama astunagorik?
noiz uzten dio haur batek heldua
izateari?
Ilargirik gabeko gau batez erraustuko zaituzte eta
zure ordez
uneek higaturiko zigarrokinak
agertuko dira
MAITALE BERANTIARRA
Urteetan zehar bizitako istorio
galduak
ahantziak
ekarri ditu gogora
fereka bakar batez bete du
memoria
AUTO ISTRIPUA
Ahantzia zara ni bezala
hemendik mundu puska batera
Nire oroitzapenak diren
lekukoa
naiz
Urteen poderioz
memoriaz beste egiten du
gorputzak
Gizakiaren gorputza gizaki izateaz nekatzen da
denbora oraina izateaz nekatzen den bezala
iragana den guztia usteltzen da
eta iristen da une bat zeinean gorputza
iragana den oraina baino gehiago
haragi pilatua hezurretan
maitasunezko hazkazalak begi mortuen hatzetatik
haztamuka
Betikotasuna
hareazko gaztelu bat da
hozkailuan
ZAHARREN EGOITZAN KOMUNEKO ATEKO ESKUIZKRIBUA:
Oroitzeko idatzi? oroitua izateko? oroimenak ahazteko?
KOLAX
Bizitza
sentimenduen iritzien beldurren orbainen segunduen
gabezien ametsen utopien zalantzen arropa bustien
kolax bat da
Inork ez daki zuhaitzek
haizearen eraginpean
nori esaten dioten
agur
Kafe kikaren baitako aztarnek diote
badirela
artean ezezagunak zaizkigun paisaiak
ABAGUNEAK
Norbait zigarroa pizteko unea luzatuz bezala
pentsakor
zuhaitzetako adarrak arnasarekin astintzeko
kemena
erbesteratuz
Hizkuntza
ahanzturaren memoria da
Ments dut neure burua
segunduetan burugabe amiltzeko gaitasuna zueneko garaian
baina are gehiago dut ments
adin honetan izan behar nuen horren arnasotsa
Mapak galtzean
hasten da bidea
Bizitzeko grina piztu zuten ideiekiko
edo garaiekiko edo pertsonekiko malenkoniaren
azpian
etsipenak guztiz jota ez
dagoen
pertsona bat ezkutatzen da
Beldurra galdu diot gauari
mamuak egunez eta dutxan datoz
ARTALDE BELTZA
Artalde beltzak
eromena du artzai
artalde beltzak
eromena definitzen duen arte
BALIZKO BALA:
Bidaia oro
itzulera bat da
Senegaleko "Le Joola" untzian itotakoei
Heriotza izan zitekeen demokraziarik utopikoena
baina hori ere ez da egia:
heriotza ez da denontzat berdina
Munduko aingura galduak dira
itsasoaren sustraiak
OIHARTZUNA
Iraken egondako euskal brigadistei
Harritzeko aukera galtzean soilik galtzen da dena
Hautsa da
liburutegi abandonatuen
apaltasuna
Hiriak ez ditu bere biztanleen bizitzak kontatzen
ez liburu batek irakurleena
ez kanposantu batek hildakoena
alderantziz baizik
Oraina
zenbaitetan
etortzear den
momentu bat da
INDEPENDENTZIA
Independentzia nahi oro
menpekotasun biren arteko bidea da:
jaiotzarekin hasi
eta heriotzarekin amaitzen den ametsa
Isiltasunaren heldulekuari zor zaion
naufragoa da idazlea
Burkoan zehar begi itxiek
azala pizten dute
MAITEMATIKAK:
Irabazi diren borrokak baino
aintzat hartu ditut orain
galdu ez direnak
Etorkizuna
memoriaren itzalean zabaltzen den
eremu mikatza da
itxaropenaren babeslekua
orainaren kontrako norabidean
POEMA BATERAKO GAIA:
Gaua da ezpainetan
kale kantoietan eta
eskuek soilik ikusten dituzten
gorputzaren bihurgunetan
Zenbatu litezke pertsona baten begiradak
edo beti da begirada bera?
Zoriontasunaren antzekoa da
konpromezua
askatasunaren antzekoa da
bakardadea
edertasunaren antzekoa da
gaztaroa
baina funtsean
denak dira plagio hutsak
Ahanzturak barkamenaren antza
hartzen du zenbaitetan
ORBAINAK
Azalean lekua egiten dutenekin batera
badira egun orbainak
pertsona
une
fereka orbainak
ametsen modukoak dira bigarren aukerak
udako gauetan
Kristalezkoa den itxaropena
ez da beti gardena
MAITASUNA:
Munduko gorputz guztiak
fereka bakar batean laburbiltzeko saioa
(bide guztiek orainera eramango balute bezala)
Koadroak kolorez janzten dituenean sortzen da
bera biluzten ikusteko
modurik ederrena
Arkatzak boligrafoak eta pintzelak
arropa legez zintzilikatzen zituen
loturik
eguzkipean
Beti izan ditut gogoko
gertakizun handien ondorengo egunak
orduak
une izoztuak
parentesien modukoak baitira
oroitzapenen uharetan
zirrarak barneratzeko
zirrikitu eztiak
SEXU HOTSAK
Itsas lami erretiratuen hotsa biniloan grabatua
gramofonoaren eztena azalean melodiak tatuatuz
erle hordiak diska zaharren gainean
Eskuak eraldatzen duen
begi astuna bezala
gauaren miresle diren ezpainetatik
zintzilik
azalaren oroimena ulertu nahi lukeenaren
zuhurtziaz
erantzi duzu arnasa errota
bilakatzeraino
LOST IN TRANSLATION
Bizitzera derrigortuak bagina bezala
heldu izan gara ohera
sumendi itzalien parean bizi denaren
mesfidantzaz
akuiluak zenbatuz behatz hoztuen pare
segunduak galdu eta
orduak kontatzen hasteko
beldurrez
Udazkeneko zuhaitzen adarretatik zintzilikatu
izerdiak bere egindako arropa bustiak
une isilen oihartzunak bailiran
grinaren bandera mutuak
Txintxilinpausak baleki zer den
oroitzea
agian ez luke edertasunez beste
egingo
Beldurgarria da ospitaleen itxura
Leiho guztiak dira berdinak Leiho bakoitzean
aurpegi bat ageri da
Hotzak daude suziriak
oinutsik zuritu zaizkio
egur malutak denborari
AMUA:
Alde zaharreko emakumeek
ogi apurrak botatzen dituzte lurrera
euria erakartzeko
Badago itzala itzaltzerik?
itzala hitzetan iltzatzerik?
hitzetan hiltzerik?
Nola iritsi ninteke
oroitzapen batera
lehen aldia balitz bezala?
Itzal hautsi baten gisan mintzo zait iragana
itzalen zatiak oroitzapenetan barreiatuz
beltz eta zehazgabeko
etorkizuneko oroimenari zeharbideak atontzen
eman dut bizitza
oraina ahazturik sarri
Argazkiek diote oraina ez dela beti izan
kolorezkoa
Aitonaren gelan sartu eta
bere argazki bilduma topatzean
munduaren ahanzturaz
maitemintzen naiz aldiro
zein txukun
-argazki bakoitzaren data eta guzti-
zein zuzen
-lekuaren zehaztapenari ordua gehitzea besterik ez zaio falta-
zein garden
atontzen duen heriotzak
iragana
Errazagoa omen da
haur bati
nora doan baino
nondik datorren
esatea
Ba ote haur baten gorputzean harrapaturik
gelditu den
helduarena baino
zama astunagorik?
noiz uzten dio haur batek heldua
izateari?
Ilargirik gabeko gau batez erraustuko zaituzte eta
zure ordez
uneek higaturiko zigarrokinak
agertuko dira
MAITALE BERANTIARRA
Urteetan zehar bizitako istorio
galduak
ahantziak
ekarri ditu gogora
fereka bakar batez bete du
memoria
AUTO ISTRIPUA
Ahantzia zara ni bezala
hemendik mundu puska batera
Nire oroitzapenak diren
lekukoa
naiz
Urteen poderioz
memoriaz beste egiten du
gorputzak
Gizakiaren gorputza gizaki izateaz nekatzen da
denbora oraina izateaz nekatzen den bezala
iragana den guztia usteltzen da
eta iristen da une bat zeinean gorputza
iragana den oraina baino gehiago
haragi pilatua hezurretan
maitasunezko hazkazalak begi mortuen hatzetatik
haztamuka
Betikotasuna
hareazko gaztelu bat da
hozkailuan
ZAHARREN EGOITZAN KOMUNEKO ATEKO ESKUIZKRIBUA:
Oroitzeko idatzi? oroitua izateko? oroimenak ahazteko?
KOLAX
Bizitza
sentimenduen iritzien beldurren orbainen segunduen
gabezien ametsen utopien zalantzen arropa bustien
kolax bat da
Inork ez daki zuhaitzek
haizearen eraginpean
nori esaten dioten
agur
Kafe kikaren baitako aztarnek diote
badirela
artean ezezagunak zaizkigun paisaiak
ABAGUNEAK
Norbait zigarroa pizteko unea luzatuz bezala
pentsakor
zuhaitzetako adarrak arnasarekin astintzeko
kemena
erbesteratuz
Hizkuntza
ahanzturaren memoria da
Ments dut neure burua
segunduetan burugabe amiltzeko gaitasuna zueneko garaian
baina are gehiago dut ments
adin honetan izan behar nuen horren arnasotsa
Mapak galtzean
hasten da bidea
Bizitzeko grina piztu zuten ideiekiko
edo garaiekiko edo pertsonekiko malenkoniaren
azpian
etsipenak guztiz jota ez
dagoen
pertsona bat ezkutatzen da
Beldurra galdu diot gauari
mamuak egunez eta dutxan datoz
ARTALDE BELTZA
Artalde beltzak
eromena du artzai
artalde beltzak
eromena definitzen duen arte
BALIZKO BALA:
Bidaia oro
itzulera bat da
Senegaleko "Le Joola" untzian itotakoei
Heriotza izan zitekeen demokraziarik utopikoena
baina hori ere ez da egia:
heriotza ez da denontzat berdina
Munduko aingura galduak dira
itsasoaren sustraiak
OIHARTZUNA
Iraken egondako euskal brigadistei
Harritzeko aukera galtzean soilik galtzen da dena
Hautsa da
liburutegi abandonatuen
apaltasuna
Hiriak ez ditu bere biztanleen bizitzak kontatzen
ez liburu batek irakurleena
ez kanposantu batek hildakoena
alderantziz baizik
Oraina
zenbaitetan
etortzear den
momentu bat da
INDEPENDENTZIA
Independentzia nahi oro
menpekotasun biren arteko bidea da:
jaiotzarekin hasi
eta heriotzarekin amaitzen den ametsa
Isiltasunaren heldulekuari zor zaion
naufragoa da idazlea
Burkoan zehar begi itxiek
azala pizten dute
MAITEMATIKAK:
Irabazi diren borrokak baino
aintzat hartu ditut orain
galdu ez direnak
Etorkizuna
memoriaren itzalean zabaltzen den
eremu mikatza da
itxaropenaren babeslekua
orainaren kontrako norabidean
POEMA BATERAKO GAIA:
Gaua da ezpainetan
kale kantoietan eta
eskuek soilik ikusten dituzten
gorputzaren bihurgunetan
Zenbatu litezke pertsona baten begiradak
edo beti da begirada bera?
Zoriontasunaren antzekoa da
konpromezua
askatasunaren antzekoa da
bakardadea
edertasunaren antzekoa da
gaztaroa
baina funtsean
denak dira plagio hutsak
Ahanzturak barkamenaren antza
hartzen du zenbaitetan
ORBAINAK
Azalean lekua egiten dutenekin batera
badira egun orbainak
pertsona
une
fereka orbainak
ametsen modukoak dira bigarren aukerak
udako gauetan
Kristalezkoa den itxaropena
ez da beti gardena
MAITASUNA:
Munduko gorputz guztiak
fereka bakar batean laburbiltzeko saioa
(bide guztiek orainera eramango balute bezala)
Koadroak kolorez janzten dituenean sortzen da
bera biluzten ikusteko
modurik ederrena
Arkatzak boligrafoak eta pintzelak
arropa legez zintzilikatzen zituen
loturik
eguzkipean
Beti izan ditut gogoko
gertakizun handien ondorengo egunak
orduak
une izoztuak
parentesien modukoak baitira
oroitzapenen uharetan
zirrarak barneratzeko
zirrikitu eztiak
SEXU HOTSAK
Itsas lami erretiratuen hotsa biniloan grabatua
gramofonoaren eztena azalean melodiak tatuatuz
erle hordiak diska zaharren gainean
Eskuak eraldatzen duen
begi astuna bezala
gauaren miresle diren ezpainetatik
zintzilik
azalaren oroimena ulertu nahi lukeenaren
zuhurtziaz
erantzi duzu arnasa errota
bilakatzeraino
LOST IN TRANSLATION
Bizitzera derrigortuak bagina bezala
heldu izan gara ohera
sumendi itzalien parean bizi denaren
mesfidantzaz
akuiluak zenbatuz behatz hoztuen pare
segunduak galdu eta
orduak kontatzen hasteko
beldurrez
Udazkeneko zuhaitzen adarretatik zintzilikatu
izerdiak bere egindako arropa bustiak
une isilen oihartzunak bailiran
grinaren bandera mutuak