Nora Arbelbide Sormen-lanak
Uharte Garazi, 1980.
Kazetaria lanbidez. Baionan Euskal ikasketak eta Parisen kazetaritza ikasirik, Euskaldunon Egunkarian hasi zen kolaboratzaile bezala 2.000 urtean Baionan. Egunkarian, Berrian eta Euskal Irratiko Arratsalekoan kolaboratzaile lanetan aritu da kazetari lanetan eta liburuzain Miarritzeko mediatekan.
2006ean Goizeko zazpiak (Elkar) eleberria argitaratu zen, Gazteluma bekari esker. Elkar argitletxeak idazle gazteak laguntzeko sortu zuen Literatur Sorkuntzarako Beka da Gazteluma.