Nahikari Ayo Acebo

Nahikari Ayo Acebo Sormen-lanak

Bilbon jaio zen 1982ko martxoaren 11an. Txikitatik irakurzale amorratua izan da eta Euskal  Filologia ikasketak hastean are gehiago zaletu zen. 2003tik Bertsolaritza eta Kantagintza irakaslea da Getxoko ikastetxe eta ikastoletan Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Betidanik idatzi izan du, baina pandemia garaian, Leioako “Ni gaztea nintzenean” lehiaketan bigarren saria lortu zuen. Leioako  Maitasun Gutunen Lehiaketan bigarren saria lortu zuen eta Barakaldokoa irabazi zuen.

2023an Getxoko Kultur Etxean Sortzaileentzako Dirulaguntza bat lortu eta horri esker, “Herrimina. Areetatik Oleronera” liburua argitaratu zuen (Erroteta, 2025). 2025ean Sortzaileentzako beste beka bat jaso du eta “Itzulera” izeneko liburua idazten dago.