Nahia Intxausti Intxausti Sormen-lanak
Lasarte-Oria, 1980. Lanbidez irakaslea eta ikerlaria EHUn, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Bere ibilbidean hezkuntza-hobekuntzaren inguruan ikertu du, bereziki hizkuntza eta generoarekin harremanean. Ondorioz, hainbat lan akademiko argitaratu ditu. Literaturari dagokionean, Ernestina de Champourcin XXXV. Poesia Lehiaketako Euskarazko Saria eskuratu zuen 2025. urtean, Arabako Diputazioak sostengaturikoa, eta Zainetatik zilarra poema liburua argitaratu zuen Pamiela argitaletxearekin 2026. urtean.
Instagram: @nahiaintxausti