Mikel Zubeldia Etxeberria

Mikel Zubeldia Etxeberria Atzera

2012
Marlboro gizona eta beste bi ipuin
Alberdania
2007-06-05
Bere buruari loreak
Bada Lübeck-eko Marionetten Museumen idazkari bat Renata-Marie izenekoa, urtebetetze egunean bere buruari loreak bidaltzen dizkiona. Maiatzaren hogeitabiro, goizeko zortziak aldera Blumenhause etxeko mutil dotorea lantokira etorri, eta lore sorta ederra eskaintzen dio Renata-Marieri, lankideon begirada errezeloz betearen pean. Lore-sorta jasotzeko, margo eder eta biziez, lurrin garestiz, eta bolantedun minigona arrosaz janzten da idazkari mutxurdina. Eta loreen artean lardaskan ibili ohi da begi gorrituta, harik eta txarteltxo bat topatu eta jasotzen duen arte. Gero, komunean ezkutatzen da. Urtero errepikatzen da erritual bera. Horrexegatik, Blumenhauseko mutilak lore sorta eskaintzen dion aldiko, ankerki trufatzen zaizkio lantokiko zenbaitzuk, irribarre hitsaz begiratzen dute bestetzuk, eta niri, -zer esango dizuet ba- tristuraren tximeletak ezpata-dantzan hasten zaizkit eztarrian. Guztiok bai baitakigu, lore horien atzean ez dela hark iradokitako maitale italiarrik ezkutatzen, ez eta senar ehiztari harraparirik ere. Ez. Ez da inor ere ez. Renata-Marie beraren bakardadea edo tristura ez badira.

Gaur, maiatzarren 22a, Blumenhauseko mutila etorri da betiko legez. Baina Renata-Marie ez zegoen bere lekuan. Baja hartuta, bi aste darama gaixorik. Inork ez daki ziur zer gertatzen zaion. Erretzaile porrokatua dela badakigu. Baina berriz diot, inork ez dakiela zer arraio gertatzen ote zaion idazkari mutxurdinari. Zazpi orkidea beltz ekarri dizkio Blumenhauseko mutilaren bitartez, haren balizko maitaleak. Urrutiko maitaleak. Hausterrearen maitaleak. Neronek hartu dizkiot loreak. Txarteltxo bat dakarte. Neure buruari gogor egin diot txarteltxoa lankideei ez erakusteko. Izan ere, Marionetten Museuman hain gara onberak gaixorik den idazkariarekin, non trufak eta apustuak ere eginak dituzten, txarteltxoan jarriko duenaren inguruan. Lortu dut, kostata, inork txarteltxoa ez irakurtzea. Nahi duzue jakin, lagunak, zer zioen gure idazkariaren txarteltxoak?

“Lankide maiteok, bere buruari loreak oparitzen dizkion idazkaria nauzue. Dakizuen bezala aste parea daramat bajan. Eta ez gaixorik nagoelako, baizik eta etxean goxo-goxo geratzeko apeta nuelako. Zertarako? Bada, atzeratutako liburu maitatuak irakurtzeko, filma gogoangarriak berrikusteko... Hitz bitan esanda: arnas berritzeko. Oraintxe, Hamburger Abendblatt egunkarian gure lankide den Florian Haas etnologoaren Blumen für sie ipuina leitzen ari naiz. Ez dago batere gaizki. Dena den, Florianen ipuinak oro har tristeak direla ez al duzue uste? Jende oso grisa ageri dutela. Eta ni, oso bestelakoa naiz. Ni alaia naiz. Bizitza bera ere, ederra baita. Edo hala behar luke izan. Nork bere buruari loreak oparitzen badizkio batez ere. Musu handi bana."
2006
Udal zoologikoa
Zumaiako Udala
2005
Enarak bezain fite
Arabako Foru Aldundia
2004
Bizkarretik, hain zuzen ere
Durangoko Udala.
2004
Manikien galeria
Euskaltzaindia-BBK
2004
Trafiko isuna
Elkar-Debako udala
2002
Manikien hilerria
Ereintza K.E.
2001
Zokaloak margotzeko eskailerak
Elkar-Debako udala
10/2005
Sala 12 ; Enarak bezain fite
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
09/2009
Ekilibristaren polka
Bilbao Bizkaia Kutxa
05/2012
Malboro gizona
Alberdania