youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Mikel Hernandez Abaitua

Mikel Hernandez Abaitua Sormen-lanak

Gasteiz, 1959. 1982an Euskal Filologian lizentziatu zen. Urte bat beranduago, Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedra bat lortu zuen. 1979an Susa aldizkariaren sorreran parte hartu zuen Josu Landa eta Iñaki Uriarekin batera. Donostia Hiria saria 1981an irabazi ondoren eman zion hasiera bere literatur ibilbideari. 1983. urtean Panpinen erreinua ipuin bilduma karrikaratu zuen. Era berean, alegiazko literaturan kokatu daitekeen Ispiluak liburua argitaratu zuen 1985ean. Bere literatur formei dagokienean, esperimentaltzat jo dezakegun bidea jorratu izan du, bere argitalpenetan. Literatur kritika jorratu izan du: Susa, Oh! Euzkadi, Jakin, Zeruko Argia, Egin, El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Hegats eta Egan izan dira bere iruzkinen testigu zuzenak. Bere lehen nobelak, Etorriko haiz nirekin? izenburuarekin, ETA erakunde armatuarekin loturak dituzten pertsonaia biren historia kontatzen du. Geroago, Euskal Herriko egoera politikoarekin zerikusi handia duen beste eleberri bat kaleratu zuen Ohe bat ozeanoaren erdian. Honetan, James Joyce idazle irlandarraren ildoari jarraiki, Ulises nobela ospetsuaren bakarrizketetan oinarrituta, antzeko formak lantzen ditu.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila