
Matxalen Bezos Sormen-lanak
Barañainen jaio zen arren, Bermeotzat du bere burua. Ikasketei dagokionez, haur hezitzailea da. Hala eta guztiz ere, Barañaingo euskaltegian irakasle ari da 2022tik aitzina, eta oso gustora dago, bertan.
Literatura eta bereziki poesia txiki-txikitatik du gustuko; eta, Iruñeko Inverso, Hitzune, La Mesa poética poesia taldeetan ibili da eta euskarazko Joxemiel Bidador Poesia taldeko kidea da. Halaber, Iruñeko Micrófono abierto/encuentro de poetas, Miércoles sospechosos, Arrosadiako artisten auzoa eta euskararen aldeko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu izan du.
2020tik Hatsaren Poesia Liburuan idazten du eta momentu honetan, bi proiektu berri ditu eskuartean. Mundaka Ezagutu Elkartea, eta fanzineen argitalpena gauzatzen duen proiektu bat Leolo edición izenekoa; proiektu honen barruan, Matxalenek, euskarazkoa fanzineen edizioaren esparruan lan egiten du.