youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Martin Etxeberria Garro

Martin Etxeberria Garro Sormen-lanak

Zarautz, 1974. Enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. Amerikarren eskolakotzat jotzen du bere burua, lanbidez. Enpresa berrien sorkuntzarako beka batekin Arrasateko Saiolan erakundean jardun zuen lanean, Eroskiren Artea hiperrean bertako jakien saileko arduradun, COPE irrati kateko komertzial, Donostiako publizitate enpresa batean produktu-buru, eta azkenik, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako idazkaritzan. Ikastolan eta Jorge Oteiza Lizeoan ari da administrazio eta zuzendaritzan. Kolaborazio ugari egin izan ditu: Euskaldunon Egunkariako Barkatu ama gehigarrian, Euskadi Irratiko Goizean behin saioan -anaiarekin batera-, eta Euskalerria Irratian Metropoli urbanoa saioan. ETBko Goenkale telesaileko elkarrizketak idazten ere jardun du anaiarekin batera. Zarauzko bertso eskolako partaide eta Txaparro herri aldizkariaren sortzaile. T.S. Ellioten The Waste Land, Baudelaire-n prosazko poemak, Pessoaren Livro do desasossego, Atxagaren Etiopia, Aristiren Castletown... obrak goraipatzen ditu.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila