Martin Anso Blanco Atzera
2009ko maiatzaren 23an
Berridazketa ariketa
Testua irakurri
Badirudi Martin Anso idazlea elezaharren liluran harrapatuta geratu dela, gaur komentatzen ari naizen narrazio liburu honetan ('Ele zahar, ele berri' du izena) 2004an argitaratu zuen 'Elezaharren bidetik' liburuan abian jarri zuen planteamenduan sakondu egin baitu. Funtsean, hauxe da idazleak 2008an argitaratutako liburu honetan egiten duena: Nonbait irakurritako elezaharra hartu eta, era bateko edo besteko aldaketak eginda, ipuin berri moduan aurkeztu. Liburuaren izenburuak adierazten du ondo zein izan den prozesua. Jantzi berria hartu ondoren, hitz zaharrak hitz berrien itxurapean agertzen zaizkigu liburuan. Hainbat jatorritako elezaharrei erreparatu die idazleak bere gaurkotze lan hau egiteko. Batzuetan, elezahar hauek ipuin tradizionalekin zerikusia duten istorioak dira; hau da, ahozko transmisioaren bidez garai modernoetara heldu diren ipuin zaharrak bilatu ditu idazleak han-hemenka bere lana oinarritzeko. Besteetan, elezahar erromantikoak dira ipuin berriak egiteko erabili direnak. Hauek askotan Erdi Aroko kontuekin erlazionatutako istoriotxoak kontatzen dituzte, eta gure tradizio asmatuaren lehengaiak dira. Ez dira falta hiri-legenden esparruaren barruan sartu daitezkeen istorioak ere. Azken hauek itxuraz modernoagoak badira ere, betiko istorio batzuen aldakiak baino ez dira. Idazleak honelako materialak hartu ditu eta, irakurleari zintzotasuna zor zaionez, ez du inolako ahaleginik egin halako iturrietatik edan duela ezkutatzeko. Izan ere, liburuaren bukaeran ohar batzuk agertzen dira non aipatzen den ipuin bakoitza nondik hartu duen.
Martin Ansoren lana, dena dela, ez da transkripzio lana izan. Martin Anso idazlea da, eta beste leku batzuetan jasotakoa bere erara aurkezten du. Istorioek iturri desberdinak dituzten bezala, idazleak material hauei erantsi dizkien aldaketak ere desberdinak izan dira. Batzuetan, istorioak kontatzeko testuinguru moderno bat hautatu du, narrazio enmarkatuen teknika lagun. Aldaketaren bat ere egin du istorio zaharrek aurkezten dituzten argumentuetan, batez ere aldaketa horien bidez itxura modernoko ironia sartzeko.
Liburua literatur liburua baino gehiago, irakurgaien bilduma interesgarria iruditu zait, Reader's Digest moderno bat. Berridazketa ariketa da, eta alde horretatik ez da beste literatur liburu askotatik bereizten, baina berridazketa-ariketa guztion begi-bistan jarri du idazleak.

2009-02-08
Berridazleen generoa
Testua irakurri
Genero literario xumea dugu sinesmenak, legendak, historiazko edota istoriozko gertakariak berridatzi eta biltzen dituena. Etnologoek etxez etxe ehizaturiko ipuintxoak, herri abestiak, bertsoak, atsotitzak, sutondoetan txikitan edo tabernetan lagunartean entzun eta oroituriko pasadizoak, historia liburuetako kontakizunak, maila altuetako obra literario askoren inspirazioa eragin duten gertakariak edo asmazioak..., iturri anitzen bidez nola edo hala gizatalde baten oroitzapen kolektibo bihurtu diren hainbat eta hainbat istorioren bildumak, egile batek paperetara eramanik eta moldaturik, horiek izan ohi dira genero xume horren lehengaiak.
Eskola eta garai literario askotatik saiatu den generoa da: bere sasoiko erromantizismo edo berantiarretik, errealismotik, kostunbrismotik, historizismotik, surrealismotik, literatura sozialetik, etab., saiaturiko generoa, nahiz eta gehienetan erromantizismo berantiar eta kostunbrismo zein historizismoekin lotu ohi dugun. Eskola bakoitzak bere izpiritu, sentikortasun eta helburuak dituela erran gabe doa.
Gure artean ibilbide luzea duen genero honetakoa dugu Martin Ansoren Ele zahar, ele berri bilduma hau: XIX mendeko erromantizismo berantiarrak eta kostunbrismoak askotan ibilitakoa. Garai haietatik hona, bilduma horien atzetik badago jakinminik, herri baten gogoa antzeman daitekeelakoan, eta istorio horien multzoaren atzetik nolabaiteko ikasbideak (moralak edo politikoak edo kulturalak edo antropologikoak, edo askotarikoak batera) ikus ditzakegulakoan. Zentzu horretan, istorioen berridazketan berrirakurketa ere badago beti, idazleen garaikoa; hau da, ele zahar horiek guztiak ele berriak dira neurri horretan, nahiz eta berridazleen buruan, arruntean, edo istorio eternalak izan, edo denborak berarekin iraganera, ahanzturaren zakuetara, heriotzara, tamalez eramanen dituen (eramaten ari den) ondare izan. Martin Ansok ere ele berri gisa ikusi nahi ditu bere ele zaharrak, baina garai eszeptiko eta ironikoago hauetako ikuspuntutik: ipuin horien balioa kontakizunak eta kultura kolektiboaren ondarea, gizatiartasunaren (gizatalde edo herri zehatz batena izan ala ez) ispilua, izatean datzalakoan. Bilduman, izan ere, 38 narrazioetan, iturriei dagokienez, denetarikoak daude: Euskal Herriari, edo kultura klasikoei edo bertze herri eta kulturei esker ezagutzen ditugunak; baita hala industriaurreko mundu tradizionaletik nola moderniako mundu urbanotik datozkigunak ere. Eta narrazio guztiei, izan ere, ele berri gisako ikuspuntuari dagokionez, koda halako bat erantsi die, gaurkotik ikustarazi nahian kontaturikoa; gehienetan «Zer eginen diogu, ba!» tankerako izpiritu eszeptikoarekin, askotan ironia puntu batekin, eta batzuetan (beharrik, gutxitan!) esplizituegi ikasbide moral baten antzeko zerbaitekin.
Ez nauzue genero honen zaleegia, baina aitortu nahi dut pozteko ezustea jaso dudala Ele zahar, ele berri bilduma irakurtzean: generoaren xumean, euskara eta estilo fresko eta atseginean garaturiko ipuinak ditugu, irakurketa arinetan denborapasa goxoak egiteko aukerak ematen ditu. Eta, gehiagorik nahi dutenentzat ere, bertan lehengai politak ditugu zerbait propioagoa ateratzeko, dela hausnarketa filosofikoak, dela anekdotario bitxia lagunarteko berriketa edo hitzaldi edo eskola-ordu edo idazkietarako... Gainera, amaierako eranskinean, narrazioz narrazio, berri ematen dio irakurle interesatuari, zein bertsiotatik abiatu den, zein aldaera hobetsi duen, non aurki dezakegun zehaztapen gehiago: eskertzeko oparia eta zintzotasuna.

2009
Clara Campoamor emakumeen eskubideen defentsan
Ediciones el Rompecabezas
2009
Darwin bidaiaria
Ediciones el Rompecabezas
2009
Marco Polo abenturazalea
Ediciones el Rompecabezas
2008ko urriaren 29a
Martin Ansok antzinako istorioak berrikusi ditu <i>Ele zahar, eleberri</i> liburuan
Testua irakurri
Martin Anso kazetariak kondairak gustuko ditu eta berriro murgildu da mundu horretan. 2004an Elezaharren bidetik idatzi ondoren, Alberdania argitaletxeak Ele zahar, ele berri kaleratu berri du. "Istorio zaharren irakurketa berria egin dut", aurreratu zuen atzo idazleak.
Lanak Euskal Herriko 38 leienda biltzen ditu. Hala ere, Donostian egindako aurkezpenean, kontzeptu hauek "ozo zentzu zabalean" hartu behar direla azpimarratu zuen. Ildo horretan, kazetariak argitu zuen testu batzuk bat datozela XIX. mendean loratu zen legenda delako azpigenero literario horrekin, baina beste ba-tzuk, berriz, herri ipuinak eta an-tzeko istorioak direla azaldu zuen.
Gainera, batzuetan, jatorrizko kondairak gogoetatxoren bat egiteko aitzakiak baino ez direla onartu zuen. Istorio askori umore puntu bat ere gehitu die liburuaren helburu nagusia "ondo pasatzea" baita.
Gai askotariko testu laburrez osatuta dago Ele zahar, ele berri. Besteak beste, maitasuna, mendekua edo sexua agertzen dira. Islatzen dituen garai eta giroak ugari dira baita ere: Erdi Aroa, karlistaldiak, besteak beste. Hori dela eta, Martin Anso bera Erdi Aroko jantziekin mozorrotuta agertu zen prentsaurrekoan.
Protagonistei dagokienez ere lan aberatsa da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, zakur errepublikanoa, Donostiako herensugeak, Arabako komuneroak, San Sebastian, Kraken edo olagarro erraldoia. Gainera, gaurkotasunari begi-keinuak sartu ditu eta Krakenen uharan istorioan Arzak sukaldaria agertzen da.
Liburua hamalau-hamabost urte aurrerakoentzat zuzenduta dago eta bertan egilea bere lehen liburuan baino "sueltoago" ibili dela azaldu zuen. "Istoriak aukeratzean ere neure buruari askatasun gehiago eman diot", komentatu zuen kazetariak.
Liburu bukaeran testuak idazteko zein iturrietatik edan duen zehazten du Ansok. Folklorista klasikoen liburuetara (Barandiaran, Caro Baroja) eta egungo hainbat idazleengana (Ameztoi, Txillardegi) jo duela esan zuen, baita XIX. mendeko liburuetara ere (Campión, Trueba).

2008-11-03
«San Sebastian ez zuten geziz hil, makilazoka akabatu zuten»
Testua irakurri
Martin Ansok (Donostia, 1963) Ele zahar ele berri liburua plazaratu du, non aspaldiko leiendak berridatzi dituen, ukitu gaurkotua emanez, eta umorez zipriztinduz. Aurreko Elezaharren bidetik hartan baino askeago jokatu omen du. Kazetaria da eta Gara egunkarian egin du lan aurtengo urtera arte.
Aurreko liburuarekin konparatuta, ikuspegi ezberdin xamarra darabiltzu oraingoan.
Oso ikuspegi ezberdina ez dut uste denik, baina bai askeago ibili naizela, bai leiendak aukeratzean bai haiek tratatzean. Adibidez, bi hiri-leienda sartu ditut, leienda urbanoak esaten zaienak. Eta badira bi leienda sortuak direnak, asmo literarioaz.
Zeuk sortuak?
Bai, neuk.
Bi leienda urbano ere badaude liburuan. Leienda urbano horietako batzuek oso oinarri zaharra omen dute.
Askok daukate oinarri zaharra. Leienda horien jatorria sakon ikertu duen bat bada, Jan Harold Runvand, El fabuloso mundo de las leyendas urbanas liburua publikatu duena. Hark esaten duenez, leienda horiek zaharrak dira eta, garaian garaiko elementuak hartuz, egokitzen joaten dira.
Noiz ekin zenion leiendak biltzeari?
Nik beti-betitik izan ditut gustuko leiendak. Ezingo nuke zehaztu noiz hasi nintzen. Idazten, berriz, ustekabean hasi nintzen. Garako orduko zuzendariak, Mertxe Aizpuruak, esan zidan egunkariaren azken orrialderako ondo etorriko litzatekeela nire kolaborazioa. «Zuk leiendak idatzi, ondo dakizkizun horietakoak», esan zidan. 2002an izan zen, baina askoz lehenagotik nintzen zalea. Ezagutzen nituen gure leienda aspaldiko horiek, baina ez XIX. mendeko autore horiek idatzitakoak.
Bai, hor haustura gertatu zen. XIX. mendean horren sonatuak izandako Arakistain-eta ahazturaren zulora erori ziren XX.ean.
Gipuzkoan, Joan Benantzio Arakistainen kasua oso nabarmena izan zen. Horrek Leyendas vasco-cántabras idatzi zuen. Bere garaiko idazleengan sekulako eragina izan zuen, eta orain galdetzen duzu eta inozk ez daki existitu zenik ere. Beste kasu bat Truebarena. Haren kasua atomikoa da. Euskal Herrian ez ezik, Espainian ere best-seller ikaragarria izan zen, eta gero bide-bazterrean gelditu zen. Etena, nire ustez, Errepublika garaian gertatu zen.
Idazle leiendazale haiek, idazterakoan, zenbateraino hartu ote zituzten aintzat herri-tradizioak? Ala asmatu egiten zuten erabat?
Horiek literaturgileak ziren batik bat. Zenbaitetan hartuko zuten aintzat gauza historiko-leiendazkoak. Zeren orduan historia eta leienda ez baitzeuden oso berezita. Adibidez, Arakistainek hiru olatuen leiendaz idatzi zuen; hori tradizioko leienda da, baina berak egiten duen interpretazioa oso bestelakoa da. Beste bat: Ernioko gudua; historigrafian -Garibairenean-eta- agertzen da gudu hori, eta XIX. mendeko idazle leiendazale horiek beste interpretazio bat ematen diote gertaerari.
Sabino Aranaren lan bat ere sartu duzu liburuan.
Baina bera ez zen leiendista. Libe izeneko leienda horretaz idazteko, baliatu naiz Sabino Aranak idatzitako izenburu bereko liburuaz. 1902an publikatu zuen euskaraz, eta hurrengo urtean gaztelaniaz. Urte horretantxe hil zen. Pertsonaia interesgarria beste bat da, Gertrudis Gomez Avellaneda, euskaldun jatorrikoa, baina kubatarra. Eta Kuban norbait da, aski da Interneten errepara-tzea. Dena dela, ez dut lehengo idazle haiek adarrikatu nahi.
Liburuan Juan Mari Arzak ere agertzen da, Asturiasen harrapatutako txipiroi erraldoiak direla-eta.
Luarcako toki batean, han dauzkate sei edo zortzi txipiroi erraldoi, formola ematen duen likido batean kontserbatuta. Eta badirudi Arzakek bisita egin zuela eta esan zuela: «Honek ere izango du bere zaporea». Eta esan zioten: «Hau, horrelako sakoneran bizi delarik, amoniakoz beteta egongo da». Eta Arzakek: «Ez, horrek izango du bere zaporea».
Beste kontu bat: San Sebastian ez zuten, beraz, geziz hil.
Ez, makilazoka. Diokleziano enperadorea agindu zuen Sebastian geziz jostea. Eta Mauritaniako arkulariak han jardun zuten, geziak bota eta bota. Ez zuten guztiz hil. Han zegoen emakume batek, Irenek, hartu zuen, zaindu eta, gizona berriro bizkortu zenean, han joan zen Dioklezianorengana, esanez kristau bihurtu behar zela. Orduan, enperadoreak, sutan, bertan zeudenei esan zien gizon hori hartu eta bertan hiltzeko. Eta makilazoka akabatu zuten. Hor badago gauza bitxi bat: arkularien patroia omen da San Sebastian; nik ordea, ez dakit zer merezimendu egin ote zuten arkulari haiek. Hori paradoxa! Hau dena kontu jakinoa da; hagiografian azaltzen da.
Zer gai historikori buruz egingo zenuke gustura erreportajea?
Ez dakit... Aspaldi izan nuen ideia bat, eta gainera folio pila idatzi nuen, alegia, Donostian sokamuturra debekatu zutenekoaz. Baina ez naiz gauza izan hura aurrera ateratzeko. Sekulako matxinada gertatu zen eta jende asko eraman zuten kartzelara. XX. mende hasiera-hasieran izan zen. Hori bai dela noizbait gainetik nahiko nukeen gai bat. Gertaera haren azpian gauza asko zeuden. Donostiarrok ez gara canotier sonbreirua eramaten zuten haien ondorengoak. Hemen pobrezia handia zeuden, etxebizitza-arazo larria... Euskalduntasunaren arazoa ere islatzen da istilu hartan: momentu hiriko biztanle ia guztiak euskaldunak ziren, eta elebakarrak. Orduan bukatzen da Donostia, eta hasten da San Sebastián.

2008-10-29
Istorio zaharren irakurketa berria dakar Martin Ansok «Ele zahar, ele berri» liburuan
Testua irakurri
Historian atzera eta aurrera ibili da berriz Martin Anso kazetaria, eta «Ele zahar, ele berri» liburua plazaratu du, XIX. mendeko legendak eta kondaira modernoak uztartzen dituen istorio bilduma.
Elezaharren kobazuloan argi bila aritu da berriro Martin Anso kazetaria, eta 38 istoriotan bildutako liburu berria izan da «esplorazioaren» emaitza. Erdi Aroko zaldunen gisan jantzita aurkeztu zuen atzo Ansok «Ele zahar, ele berri» lana, elezaharrak beste ikuspuntu batetik kontatzen dituen bilduma, hain zuzen.
2004. urtean «Ele zaharren bidetik» liburua kaleratu zuen, aurtengo udan GARAk «Ele zaharren gordelekuak» izenarekin berriro editatu duena. Egunkari honetan idatzitako kondaira eta legendez osatutako bilduma da. Oraingoarekin, baina, «istorio zaharren irakurketa berria» egiten du. XIX. mendean loratu zen legenden azpigeneroarekin bat datoz testu batzuk baina besteak, ordea, herri ipuinak, pasadizo historiko apokrifoak eta antzeko istorioak dira. «Batzuetan, gainera, jatorrizko legendak aitzakiak baino ez dira gogoetatxo bat egi- teko», azaldu zuen Ansok, liburuaren helburu nagusia ondo pasatzea dela azpimarratu ostean.
Askotarikoa
Adinik ez duen liburu horretan, beste herrialdeetan errotutako kondairak Euskal Herrian girotzen dira. «Aretxa- bala koronelaren legenda, adibidez, izatez Nikaraguakoa da, nahiz eta protagonista euskalduna den aitzakian nik orri hauetara ekarri dudan. Halaber, Halloweengo legenda, jatorriz, irlandarra da, baina nik Jack O´Lanter eta Patxi Errementariaren arteko paralelismoa egin dut; tradizioan, paralelismo hori oso nabarmena da, gainera», esan zuen.
Bilduma hori, Ansoren esanetan, askotarikoa da gaietan -maitasuna, sexua, mendekua eta beste hainbat arlotan jarduten du-, baita islatutako garai eta giroetan ere, Erdi Aroa, Ameriketako konkista, Karlistadak, 36ko Gerra eta beste hainbat garaietara jotzen baitu. Eta askotarikoa da baita ere agertzen diren protagonistetan -zakur errepublikanoa, bikingoak, Juan Mari Arzak...-. Askotariko izaera hori da liburuak izan dezakeen bertuteetako bat, hainbat iturritatik edan baitu hura osatzeko. Istorio bila etnolo-go eta folklorista klasikoen liburuetara jo du (Barandiaran, Azkue, Cerquand, Caro Baroja), baina gaur egungo idazleengana ere bai (Koldo Ameztoi, Txillardegi, Gianni Rodari). Amaieran, «Altxorraren kobazuloan arakatzen» izenburuko atala gehitu du Martin Ansok, «testuak idazteko zein iturritatik edan dudan ahalik eta zehatzen emateko». Izan ere, «elezaharre- tan altxor bat dauka Euskal Herriak, altxor hori, neurri handi batean, kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere», esanez amaitu zuen.

Euskal kondairen koba argitzen
Testua irakurri
Duela lau urte argitaratu zuen Martin Ansok (Donostia 1963) bere lehen liburua: Elezaharren bidetik. Orduko hariari jarraituz, bigarren kondaira liburua argitaratu du: Ele zahar ele berri (Alberdania). Euskal Herriko 38 kondaira bildu ditu. «Testu laburrak dira, inguru-mingururik gabe», esan du Ansok. Egileak adierazi duenez, istorioak bere erara idatzi ditu, gehienetan orain eta hemen finkatutako begirada batetik. «Elezaharretan, altxor bat dauka Euskal Herriak, altxor hori neurri batean, kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere».
Egituraz, Ele zaharren bidetik liburuaren antzekoa da. Bigarren liburuak, ez du adinik, «bildu ditudan elezaharrak edonoren gustukoak izan daitezke», argitu du Ansok. Hala ere, istorio erakargarri asko inguru-mingururik gabe azaldu direla kontuan izanda, batez ere gazteei gustatuko zaielakoan dago egilea. Liburuan, politikoki behintzat umeentzat egokiak ez diren gaiak badirela onartu du Ansok: urkamenduak, bortxaketa saioak, saldukeria, lizunkeria... Horregatik, 15-16 urtetik gorakoentzat liburu egokia izan daiteke haren irudiko.
Elezaharrez gain, herri ipuinak, pasadizo historiko apokrifoak eta antzeko istorioak ere badira. Batzuetan, jatorrizko kondairak aitzakiatzat hartzen ditu gogoetatxoak egiteko. «Ez du esan nahi gogoetatxo horiek inuzente-inuzenteak direnik, baina beste munduko ezer ere ez dira».
Era askotariko protagonistak aurki daitezke Ansok bildutako 38 kondairetan: zakur errepublikanoa, euskal odoleko erregina guantxea, Donostiako herensugea, Altubeko lepazuria, Bilananeko Varona, Pirene, Santa Kruz apaiza, Libe eta baita Juan Mari Arzak sukaldari donostiar ezaguna ere.
Martin Ansok bibliografia erreferentzia ugari erabili ditu bere bigarren liburua egiteko orduan. Hala, horiek guztiak Altxorraren kobazuloa arakatzen kapituluan bildu ditu. Istorio bila, etnologo eta folklorista klasikoen liburuetara jo du, (Barandiaran, Azkue, Cerquand, Caro Baroja). Baina egungo hainbat idazleren lanak ere erabilgarri izan zaizkio Ansori (Koldo Ameztoi, Txillardegi, Gianni Ronari..). Hala ere, XIX. mendeko benetako kondairagileen liburuetara ere jo du (Campion, Trueba, Sabino Arana...). «Gizalegezko iruditu zait bibliografia erreferentziak aipatzea alde batetik, eta, bestetik, jatorrizko testuetara jo nahi duen balizko irakurleari bidea erraztu nahi izan diot», aitortu du Ansok.
Hala eta guztiz ere, atal hori irakurtzea ez dela beharrezkoa jakinarazi du egileak. Dena dela, jakin-mina duen irakurleak bitxikeria bat baino gehiago aurkituko duela ere argi utzi du idazle eta kazetari donostiarrak.

2008-07-11
Martin Anso: «Legenda kontuetan, altxor aberatsa dugu Euskal Herrian»
Testua irakurri
«Elezaharren gordelekuak» liburuan egunkari honetako Martin Anso kazetariak Euskal Herriko 53 kondaira eta ipuin tradizional bildu ditu. Testu laburrak, zuzenak eta askotarikoak dira: maitasuna, mendekua, abertzaletasuna eta saldukeria dira gaietako batzuk; Erromanizazioan, Erdi Aroan, Ameriketako Konkistan edota Karlistaldietan kokaturikoak dira. Gaurtik aurrera, GARArekin batera salgai dago, 9.95 euroren truke, udako irakurgai entretenigarri hau.
«Elezaharren bidetik» Euskal Herriko kondaira bilduma bat da. Testuak GARAn argitaratzeko idatzi zituen Martin Anso kazetariak. Beraz, testu laburrak dira, halabeharrez, estilo zoliaz idatziak. Baina ezaugarri nagusia barietatea da, Ansoren ustez. Barietatea generoetan, lehenik eta behin, legendaz gain, ipuin tradizionalak, gertaera historikoak, apokrifoak eta beste motatako kontakizunak ere bildu baititu.
Ugaritasuna nabarmena da gaiei dagokienez ere: maitasuna, mendekua, abertzaletasuna, saldukeria; bai eta islatutako garai edo giroetan ere: Erromanizazioa, Erdi Aroa, Ameriketako konkista, Karlistaldiak... Protagonisten artean, denetarik dago: emakume-oreina, adarbakarra, sorginak, gizotsoa, piratak, jauntxo ankerrak, emakume ausartak. Hainbat pertsonaia historiko ere liburuko protagonista dira, hala nola, Napoleon, Villalba koronela, Kolon, Antso Abarka eta Matalas.
Istorio bila, etnologo eta folkloristen liburuetara jo du Martin Ansok: «Irakurketak dira, ikerketak baino. Nire betiko gustuko egileengana jo dut. Asko Vinson, Barandiaran, Azkue, Satustregi edo Jimeno Jurioren liburuetatik atera ditut. Baina baita gaur egungo hainbat idazleenetatik, adibidez, Joseba Sarrionandia edo Augusto Monterrosoren liburuetatik. Eta, jakina, XIX. mendeko legendistak ere aintzat hartu ditut: Iturralde, Arakistain Bizente Arana, Campion, Trueba... Kontuan izan behar da idazle hauetako batzuk, egun ahaztu samar baditugu ere, duela ehun urte bene-benetako best-selleren egileak zirela».
Baina Anso ez du kondaira bilketa eta berridazketa soila egin. Umore puntu bat ere eman die. «Gaur egun legendak ezin dira kontatu gure arbasoek sutondoan kontatzen zituzten bezala. Eszeptizismo ukitu bat eman diet nik, gaur egungo irakurleari keinu bat eginez. Umorea dago begirada horretan; kontatzeko moduaren arabera istorioa izan daiteke drama bat edo zerbait dibertigarria».
Egilearen iritziz, dagoeneko izango dugun liburu hau gaztetxoei bereziki gustatuko zaie. Baina ez du umeentzat gomendatzen, izan ere, badira testu batzuk «politikoki zuzenak ez eta latz samarrak direnak».
Martin Ansok liburu honetakoez gain elezahar eta ipuin ugari ditu idatzita. «Legenda kontutan, izugarri aberatsa da Euskal Herria. Istorio zerrenda amaigabea dugu. Altxor bat dugu hor, ezbairik gabe. Baina hori unibertsala da. Leku bakoitzak berea dauka, basamortua izan edo itsaso zakarra eduki. Arakatze kontua da».

2008
Ele zahar, ele berri
Alberdania
2008
Elezaharren gordelekuak
Astero
2004
Elezaharren bidetik
Alberdania
08-11-03
Leienda zaharren idazketa berria egin du Martin Anso kazetariak
Testua irakurri
Ele zahar, ele berri liburuan Euskal Herriko 38 leienda bildu ditu. Elezaharren gordelekuak bildumaren jarraipena da. Oraingo eta hemengo begiradarekin idatzi ditu garai eta molde ezberdinetako istorioak.
Leiendetatik abiatuz, bere kontaketa eta gogoetak egin ditu Martin Ansok bere bigarren liburuan. Ele zahar gisa denetik jaso du gainera, idazleak: herri ipuin, pasadizo historiko, hiri kondaira...
Denetariko kontuak dira, gai, garai edota protagonistei dagokionez, besteak beste maitasuna, mendekua, sexu... Erdi-aroan, Amerikako konkistan, karlistaldietan edota gerra zibilean gertatuak, hainbat pertsonaiari: zakur errepublikarra, euskal odoleko erregina guantxea, Donostiako herensugeak, olagarro erraldoia, Santa Kruz apaiza, bikingoak, ilargiko gizona,... Euskal Herrian kokatutako istorioak dira, pare bat kasutan izan ezik. Kanpoko bi leienda jaso ditu Ansok, baina Euskal Herriarekin lotutakoak. Esaterako Aretxabala koronelari buruzkoa berez Nikaraguakoa da baina protagonistak euskal jatorria duenez, bilduman sartu du. Aretxabalari buruzko lehen berriak, Ger Velasquez aspaldi Lasartera ezkondutako nikaraguarrak eman zizkion idazleari.
Bere erara kontatu ditu Martin Ansok gaur egungo begirada batekin. Eta istorioei tonu litararioa eman badio ele zahar horiek janzteko izan da, hau da, kontakizuna edo literatura beti egon da istorioen zerbitzura, "istorioak dira garrantzia dutenak edo politak direnak" adierazi du.
Bere erara
Kazetaria da, Martin Anso: La Voz de Euskadin hasi zen lanean, Eginen aritu zen itxi zuten arte eta Garan gero duela gutxi arte. Egunkari honetan hasi zen leienda edo istorio hauek idazten eta orduan argitaratutakoekin osatu zuen liburu honen aurrekaria den Elezaharren gordelekuak bilduma. Orain "libreago" ibili dela sentitzen du autoreak, ez du egunkari eta bere irakurleen gogoetara makurtu beharrik izan eta nahi zuena egiteko aukera izan du, leiendak bere erara idaztekoa eta horien inguruan gogoetak proposatzekoa.
Autorearen ustez gazteen gustukoak izango dira istorioak "erakargarri, sarri umoretsu, labur eta inguru-mingururik gabe azalduak direla kontuan izanik". Haurrentzat egokiak ez diren gertaera batzuk badira liburuan, "urkamenduak, bortxaketa-saioak, saldukeria, lizunkeria... are antropofagia ere", baina bestela edonorentzat modukoak dira. Beraz, 14-15 urtetik gorakoentzat gomendagarria da liburua.
Argia kobazuloan
Bestalde liburuaren amaieran leienda bakoitza sortzeko erabili dituen iturriak bildu ditu autoreak istorio, pertsonai edo elezaharretan gehiago sakondu nahi dutenentzat. Banan banan azaldu ditu kontaketa bakoitzaren nondik norakoak. Martin Ansok berak aitortzen du "atal hau ere ez da derrigorrez irakurri behar, baina jakin-mina duenak bitxikeria bat baino gehiago aurkituko dituela uste dut".
Martin Ansoren iritziz, "elezaharretan, altxor bat dauka Euskal Herriak, altxor hori, neurri handi batean, kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere. Liburu honen bidez, kobazuloan sartu eta horko hainbat bitxi argiztatzen saiatu naiz, ondo pasatzea eta, ahal balitz, ondo pasaraztea helburu bakartzat hartuta. Kobazuloaren barrunbeetan arakatzen bere kabuz jarraitu nahi duenak beharbada liburu bukaerako atal hori erabil dezake lastargi moduan".•
“Aspalditik dut ele-zaharren inguruko zaletasuna”
Donostiarra da Martin Anso, Amara Berrikoa, baina aspaldi (duela 15 bat urte) etorri zen Lasarte-Oriara. “Gure semea da hemengoa; ni, nahiz eta urte pilo bat hemen pasa dudan, oraindik ez naiz ausartzen nire burua lasarteartzat jotzera”.
Nondik datorkizu aspaldiko istorio eta ele zaharren inguruko zaletasun hau.
Aspalditik datorkit, neuk ere ez dakit nondik. Idaztera pausoa Garan eman nuen: azken orrialdea birmoldatzen ari zirela, orduan zuzendari zen Mertxe Aizpuruak esan zidan "aizu eta zergatik ez dituzu idazten astean behin Euskal Herriko leiendak, baina ez denok ezagutzen ditugunak, baizik eta zuk dakizkizun horietakoak -tarteka kontatzen nuen bakarren bat eta ezagutzen zituen-. Ez nion ezetzik esan, mordoxka bat bildu genituen, eta gerora jarraitu dut. Euskadi Irratian ere beste leienda batzuek kontatu nituen hamabostean behin. Batzuk hor erabiliak dira. Bada beste bat Itsasoaren mendekuak izenekoa, bildumako azkena. Horrekin, Lasarte Oriako IX Literatur Lehiaketa irabazi nuen duela urte batzuek. Hori da literarioena. Beste batzuk udara honetan bertan idatziak dira. Denetik dago.
Istoriorik ba al da Lasarte-Orian bertan kokatzen denik?
Lasarte bertakoak ez, baina gertukoak badira, Santueneakoak. Bi leienda dira, bata Santa Kruz apaiza Lasartetik barrena Txikierditik Aia aldera zihoala, gaua pasatzera San Estebanen geratu zen, muinoan, eta Lutxana erregimendua paraleloan Oria bestaldetik zetorren. Santa Kruzek ez zuen izkillu eta su arma askorik, besteak aldiz ondo hornituak zetozen, baina zubia pasa behar. Zubia da leienda horren gakoa. Eta leienda honekin lotuta bada beste bat gerra zibil garaikoa, egi berdadero gisa kontatu zidatena. Faxistak gero eta gertuago zeuden eta euren abanzea eragozteko bolborazko kartutxoak jarri zituzten zubian, gehiegi hurbiltzen baziren lehertzeko prest. Gertatu zen, gauean karlisten alde zen baserritar batek bolbora kartutxo horiek busti egiten zituela, guztiak azken begikoak izan ezik, horiek zaindarien gertuegi zeuden eta gehiegi ez zuelako arriskatu nahi. Etorri zirenean lehertarazi zuten zubia baina bakar bakarrik begi hori erori zen, busti gabeko kartutxoak zituena eta oztopo txikia izan zen, berehala gainditu zutena. Horiek dira hemendik gertuen gertatu eta jasotakoak.

05-12-10
El 'arquipallium' peregrino
Testua irakurri
Reseña del libro Elezaharren bidetik de Martin Anso (Editorial Alberdania).
¡Qué antiquísimo es el humor negro! En clave de sutileza socarrona, hilarante y tremebunda a la par, Martin Anso nos transfiriere andanzas y malandanzas de la narrativa popular vasca mediante un tingladillo de sublimados títeres de cachiporra. De carne y hueso. En ocasiones, resurrectos. Nos retrotrae Anso durante el acto humano más intransferible, la lectura, sin culpa ni remedio, a nuestros primeros años. Se nos sumerge en un pretérito novedoso y en ávido periplo del intelecto. No acoge, su libro: sobrecoge. Leer es adicción dinámica, y por eso durante la formalización de lo intuido a través del “tono vital”, diría Zubiri, y de unas intrigas cuyo desenlace sorprende, se excitan los demonios del jardín, los esqueletos del armario crujen y la carcajada, a veces tétrica y herética, los desempolva. Ha respetado Anso escrupulosamente el mecanismo de exposición, nudo y golpe de teatro; y si extrae una moraleja, ésta resulta paródica. Pero la empatía con aparecidos granujas, hechiceras que prevarican, hidalgos indómitos y archiduquesas bobaliconas resulta inexorable.
En lo que atañe a la percepción, vigencia y eficacia lúdica de estas fabulaciones, (en euskara, Elezaharren Bidetik significa Por el camino de las leyendas) la psicología complica –y explica– el fenómeno situándolo en la zona cerebral que hoy se denomina ‘arquipallium’. Junto al ‘arquipallium’ perdura el paleocótex, y Kleist distingue esta doble corteza primaria como “cerebro interno”. El sistema neurovegetativo, hoy en día, no sólo sirve de ‘piloto automático’ para que el organismo funcione mientras la mente lee a Kant o juega al parchís. Ese “cerebro interno”, más allá de las impresiones sensoriales, capta desde el exterior algo fundamental: los recuerdos. De ahí el refrán de que aprender es recordar. Aunque, para consumar los conceptos de tono vital y formalización que exige el ya aludido Zubiri, se precisa de un neocórtex. Éste se lo proporciona a la criatura, a nivel subconsciente, la madre. Sartre se refiere a la primera relación con el mundo social como “mundo mágico”. En ello insiste Kretschmer, y asevera que en el cerebro interno, el ‘arquipallium’, se desarrolla una fase pre-lógica de pautas animistas idénticas a las de los pueblos primitivos en fase de civilización. Mundo social y mundo mágico, pues, quedan aquí íntimamente relacionados. Otro detalle es que la orfandad real u oficial, la de los segundones, movía a éstos al deambuleo y la odisea. Ulises representa el arquetipo del huérfano, y Penélope el de la madre inalcanzable.
A través de la simbiosis maternal el cerebro infantil es acuñado y, según el psiquiatra y mitólogo gallego Rof Carballo, “recibe algo de importancia ingente: el mundo de la tradición”. Para Jung, nos valemos de la polarización sexual (latente como eje en muchas de las leyendas de Anso) para vincularnos “con la tradición y con la historia”. Es la religación con la tribu. Insistamos con Zubiri: “La existencia humana no solamente está arrojada entre las cosas, sino religada por su raíz. La religación, ‘religatum esse’, es una dimensión formalmente constitutiva de la existencia (…) La religión no es algo que se tiene o no se tiene. El hombre no tiene religión, sino que, ‘velis nolis’, consiste en religión o religación”.
No es a humo de pajas. Muchos de los cuentos que Anso ha cosechado y que giran en torno a imágenes divinales (La estatua andante de Kanpezu o la Cruz estellesa del Castillo de Monjardín) consisten en religación pagana, con el subsiguiente sincretismo. El autor de Elezaharren bidetik ha recolectado de aquí, allá y acullá, en su lengua vasca, relatos de los miles de puntos cardinales de los siete ‘herrialdeak’ o provincias Euskal Herria, cuyas fronteras siempre fueron tan inconsútiles como movedizas. Incluye puntualmente trazos de Ultramar o de un folklore céltico, como la lamia normanda, que logró en sus días un puntazo en la endoculturación de unos clanes muy receptivos al respecto. En estilo asequible, coloquial y por lo mismo atractivo (escribe como si lo contara en tertulia, sin renunciar a una muy pulcra prosa euskérica) engancha al lector con hallazgos de biblioteca mayormente, confiesa. Al final resume con lealtad el origen de fuentes; pero se distancia con excesivo recato de los aunque breves decisivos conciliábulos con historiadores, comparación concienzuda de referencias y, de vez en vez, su aportación de sentido común en engarces de literatura oral filtrada por su tamiz escéptico, cáustico, puntualmente épico, antes de entregarla a la rotativa.
Nos consta que, en cierta ocasión, Anso intentó por todos los medios pasar la noche de San Bartolomé, 24 de agosto, en el palacete de Narros, de Zarautz, para verificar si, como hasta hoy se cuenta, en él y en esa fecha se aparece el fantasma de un hugonote que, huyendo en una nao de la matanza de 1572, naufragó y fue acogido, haciéndose pasar por católico, por Pedro de Zarautz, pariente mayor, coronel de 4.000 hombres y amo y señor del citado edificio. Una estocada en el pecho, recibida durante la histórica degollina, puso en trance de muerte al extranjero y, en la agonía, se confesó calvinista y falleció entre blasfemias y amenazas al Papa en el hoy conocido como Cuarto Azul. Alma en pena, cada 24 de agosto, siempre según la irrefutable fábula, provoca un a modo de furibundo ‘poltergeist’ en la antedicha estancia. La reiterada negativa de los actuales propietarios de la finca impidió a Anso pasar allí la noche de autos y referir más allá de la duda razonable si el espectro azulenco armaba el zipizape o no. Quizás sea mejor así, y que la incertidumbre se perpetúe.
En el retablo de Anso, heroicos ahorcados sacan la lengua al tirano Carlos “El Malo” y establecen una toponimia. Doncellas acosadas convierten en zombis a los obscenos gerifaltes. Lerdos que hablan a la deidad “Mari” de vos (“zukaz”) y no de tú (“hikaz”), olvidando que al Dios cristiano se le tutea, se llevan su escarmiento. Aldeanas zaheridas urden artimañas extrasensoriales de represalia, fiando en la hagiografía panteísta. No faltan la licantropía ni otras zoomorfosis tan gratas al vulgo. Ni el unicornio de la farmacopea. El bálsamo emocional es la ya definida contraofensiva de la religación. De ahí al folletín, y al novelón seriado que hoy mitiga el síndrome de Ulises, qué coincidencia, de una inmigración inerme.
En éste su primer libro, Martin Anso nos sumerge en vodeviles y proezas de un medioevo vasco que convivía con la ultratumba, las epidemias, las guerras más encarnizadas, y que desde la reconquista, los cabildeos palaciegos (o de hidalguía rural) y matanzas intestinas llega, apocalipsis sin tregua, hasta las inmisericordes carlistadas. Trasfondo que ejerció su influjo en los movimientos románticos. No concuerda, sin embargo, la obra de Anso con el romanticismo, aunque algunos pasajes coincidan con su auge. Se interpreta mejor a través del escueto y empero elocuente románico. Consideremos que el románico fue el arte que más perfeccionó, en el Camino Jacobeo, la transmisión del mensaje cabalístico a caminantes en su mayoría analfabetos. Jaime Cobreros Aguirre, errenterriarra, investigador profundo del peregrinaje a Compostela y uno de los fundadores de los “Amigos del Románico” en Navarra, opina que “la piedra y la leyenda son los únicos soportes capaces de permanecer incontaminados de las modas de los hombres”. Define: “Lo primero que resuelven los maestros constructores románicos es la bóveda, ya que era necesario un recinto cubierto enteramente por piedra viva, capaz de vibrar como un diafragma para devolver al hombre al claustro materno…” Dos y dos.
No son, por tanto, ‘góticos’ los relatos aquí referidos; sino más bien goéticos, esto es, relativos al símbolo, tan románico y tan encontrado con el materialismo cutre y desviado hoy en boga. Aquél incluye, faltaría más, deslumbrantes tesoros y arcas con soberanos de a ocho, que de ilusión también sobrevivían mariñeles y destripaterrones de antaño (y hogaño). Qué decir de los forajidos al acecho en el laberinto de veredas de la Vasconia selvática. Una gravitación cósmica electriza, en esta encrucijada pirenaica que el peregrino no podía eludir, el espinazo de las rutas hacia el Finisterre. Allí, el viejo dios Sol se eclipsa y se niega a resurgir si no se le impetra exhausto desde el borde del abismo.
Transita la lectura ensimismada de este volumen a lo largo de trapisondas sin artificio y peripecias del sector humilde, nunca humillado, de estratos sociales finiseculares que no alcanzaron la gesta, ni el drama renacentista, ni la juglaría platónica; aunque sí fueron motivo de “koblak”, versos sencillos y concretos. El autor, en trayectoria inversa, ha extraído de esta lírica explícita el argumento alto, claro y regocijante pese a su contenido macabro o quizás a causa de él. En sus páginas, sirva de ejemplo, se vislumbra el tálamo de “La viuda de un día”, que decide que el cadáver de su marido… No; no va este comentarista a reventarles el final de ninguno de los 59 cuentos populares contenidos en Elezahar bidetik, compendio siempre inacabado (penelópico). En algún tramo de sus relatos, Martin Anso, periodista, columnista, reportero y bibliómano, amén de antropólogo ‘freelance’ y miembro activo de grupos de debate y combate medioambiental, puntualiza que el mito procede de hechos auténticos y que la facultad retórica colectiva fue enriqueciéndolo de generación en generación con detalles afines al devenir sociológico. Tras solazarnos con los lances que este bardo de versátil repertorio nos oferta, conviene reflexionar, ante todo, que jamás sabremos cuál de las dos ramas, la Historia o la fábula, es más apócrifa.

“Bat-batean, trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean, hotzikara sortzeko moduko aiene luzea entzun da, gizakume baten eztarritik ateratakoa dirudiena. ‘Salkindaria’, esan du etxeko jaunak, eta, lagunen harridura ikusirik, beren jakin-mina asebetetzeko pronto agertu da...” (Nafarroa diru trukean; Elezaharren bidetik, 2004).
“Enperadoreak ez zekien xasur haiek euskaldun elebakarrak zirenik. Beraz, nekez har zezaketen min Harispek, Napoleoni ziria sartzeko Pernando Amezketarrak berak bere egingo zukeen amarru bat erabiliz, frantsesez botatako irainekin.
Morts pour la patrie/ eskuara baizik/ etzakiten haiek/ morts pour la patrie. Gorka Knörr-en kanta ez da batere metaforikoa, zeharo deskriptiboa baizik”. (Harispe mariskalaren xasurrak; Elezaharren bidetik, 2004).
“Bartolome Arrazola misiolaria Erdialdeko Amerikako oihanean galdu da eta eraso egiteko prest dauden indiarrek inguraturik aurkitu du bere burua. Esku artean ez du klarineterik, Jeremy Irons The Mision-en oihaneko seme-alabak liluratzeko erabili zuenaren antzekorik, ezta txistu kaxkar bat ere, euskalduna izan arren. Baina Aita Arrazola oso gizon jantzia da. Badu Aristolesen lanaren berri, eta aurki eklipsea izango dela ere badaki...
–Hiltzen baldin banauzue, eguzkia ilunduko dut –esan die indiarrei”. (Ilargia iluntzen; Elezaharren bidetik, 2004).
“Donibane gauean ba omen da une bat zeinean harri guztiak ogi eta ur guztiak ardo bihurtzen diren. Oso une iheskorra da, jakina. Harrapatzen duenak betiko zoriona lortuko du. Baina kontuz ibili behar da; izan ere, une horren zain propio egonda harrapatzen ez duena gizotso bihurtuko baita.
Beraz, aurtengo San Joan gauean ere, une batez, harriak ogi eta urak ardo bihurtuko dira. Eta, ondorioz, betiko zoriona lortzeko aukera izango da. Baina nik neuk –grrr... – horren zain –grrr... – ez egotea –grrr... – aholkatzen dizuet –grrr... –. Ez galdetu zergatik... Aooouuuuu!”. (Gizotsoak zelatan; Elezaharren bidetik, 2004).
“Autore guztiak ez datoz bat adarbakarraren itxura agertzean; bai, ordea, zer sinbolizatzen duen adieraztean. Adarbakarra garbitasunaren eta purutasunaren sinbolo da. Horregatik, berez basapiztia den arren, emakume birjin baten aurrean bildotsa bezain otzana da, eta horrela agertzen da askotan; emakume baten magalean, alegia. Hona, esaterako, Joan Perez Lazarragaren bertso bat:
Unikornio animal fortitz,
Animal oen artean,
Naturalezaz umilatzen da
Damarik dakusenean.
... Giomarrek iragarri bezala gertatu zen. Adarbakarrak printzesa iturri ondoan ikusi zuen eta berehala hurbildu zitzaion, baina, birjina ez zela igarri bezain laster, adarra Giomarren sabelean kopetaraino sartu zuen. Piztiak adarra askatzeko behar zuen denboraz baliatu ziren arkulariak geziak jaurtitzeko. Uste baino lehen, printzesa eta adarbakarrak, biak ala biak piztiaren adarrak uztarturik, iturri ondoan zeutzan”. (Giomar, adarbakarrak hil zuen printzesa; Elezaharren gordelekuak, 2008).
“Bi zakurrek kalean topo egiten dutenean, beste ezer baino lehen, uzkia usnatzen diote elkarri. Zergatik? Errege-bila ari omen direlako. Hala kontatu zigun behin Koldo Ameztoik...
Behin batean bazen herrialde bat non gizonek –beharbada emakumeek ere bai, baina istorioak ez du hori argitzen– errege hautatu zuten. Bai, badakit contradictio in terminis dela esaten ari naizen hori, erregeak errege baitira berez, inork hautatu behar izan gabe. Gianni Rodarik garbi esan zuen: ‘Erregeak errege dira, berek diotelako; baina jendeak, bere gogoz ala behartuta, uzten dieten artean bakarrik. Jendea jabetzen denean erregeak beste edonor bezalakoak direla, eta bere lekutik kentzeko bezainbat indar duenean, orduan errepublika ezartzen da’. Baina, tira, Ameztoik kontatu zigun istorioa ez da horrelako xehetasunetan sartzen.
Kontua da zakurrek errege haren hautatzea ikusi eta zera pentsatu zutela: ‘Gizakiek errege bat hautatu baldin badute, zakurrok ere errege bat hautatu beharko dugu’. Eta herrialde hartako zakur guztiak batzarrean bildu ziren, haietariko bat errege hautatzeko. Ez zen hautagairik falta izan...” (Zakurren erregea; Ele zahar, ele berri, 2008).
“Jauregitik mando baten gainean atera eta Egurraren Plazan eraikitako urkamendira eraman zuten. Bertan bildutako jendetzaren aurrean, kapitainari burua moztu behar ziotela iragarri zuen pregoilariak, zergatik eta traizioa egiteagatik. ‘Traizio’ hitza entzun eta Baraonak, duin, zera adierazi zuen, ozen:
-Gezurra da. Ez didate heriotza-zigorra ezarri traizioagatik, herriaren eskubideak defendatzeagatik baizik.
Gero, ondoan zuen fraideari absoluzioa eskatu, eta borreroari honela esan zion:
-Prest nago, jo gogor.
Makurtu, burua enbor baten gainean jarri eta aizkorakadaren zain geratu zen”. (Arabako komuneroak; Ele zahar, ele berri, 2008).
“Puntu honetan, historia aztertu duten aditu guztiak ez datoz bat. Batzuek diotenez, Aita Martin Erausok, gainerako naufragoak salbatu nahian, bere burua eskaini zuen indiarren jaki bihurtzeko. Beste batzuek, aldiz, indiarrek berek aukeratu zutela diote, fraidea gizena eta, oro har, itxura onekoa zelako. Nolanahi ere, garbi dago –honetan ados daude guztiak– Aita Martin Erauso azken une arte elizgizon bati zegokion bezala portatu zela, indiarrei hura bekatu larria zela ulertarazten saiatu zela, alegia. Alferrik, ordea, fraidea hil, laurdenkatu eta bere haragia jan baitzuten, festa handi baten erdian”. (Aita Martin Erausoren sakrifizioa; Ele zahar, ele berri, 2008).
“Txiki-txikitatik mendian bakarrik egoten ohituta zegoen arren, nerabezarora iritsita, bakardadea izugarri zama astun bihurtu zitzaion Mariri. Mutilak maitemintzeko adinean zegoen; are gehiago, bere lagun batzuk dagoeneko ezkontza prestatzen hasiak ziren. Bera, berriz, beti bakarrik zegoen, mendian. Eta Marik mutilak zituen amets. Sarri, Intzezelaiko pagopean eserita, bizkarra enborrean tinko, Etzandegiko morroia edo Amezketako Joxe gogoan, hankartea ferekatzen zuen, leun, hasieran, gero eta indartsuago eta bizkorrago, gero, atseden hartu arte”. (Pagomari; Ele zahar, ele berri, 2008).
“Itsasoak ez du iheslariaren hilotza onartzen, aspaldi agindu zion mendekuaren ondorioz. Inork ez daki zehatz-mehatz mugagabeko gorroto horren zergatia, nahiz eta Kontxan jolasean ibili ohi zen Monpaseko lamiarekin zerikusirik baduela denen ahotan egon. Batzuek, iheslariak lamia, itsasoaren alaba kuttuna, bortxatu egin zuela diote; beste batzuek, aldiz, neska itsasoaren mendekotasunetik askatzen saiatu zela uste dute.
Edonola ere, Mendiolako oilarrak kantatu baino lehen, Uliako maldetan lainoak eta lanbroak osaturiko murraila lurruntsua oraindik nagusi denean, zakurren zaunkak aditzen dira Trintxerpetik gora. Ordua da. Iheslariaren itzala Ingelesen Fuerteko hondakin tartetik atera eta, gizon armatuak segika dituela jakinik, enegarren aldiz abiatzen da, lasterketa zoro bezain etsipengarrian, itsasoan lehertzen den amildegirantz”. (Itsasoaren mendekua; Ele zahar, ele berri, 2008).

"Elezaharretan altxor bat dauka Euskal Herriak"
Testua irakurri
Martin Anso kazetari donostiarrak Ele zahar ele berri Euskal Herriko kondairen inguruan bigarren liburua argitaratu du. Euskal Herriak elezaharretan altxor handia duela uste du, altxor hori kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere. Liburu honen bidez kobazuloan sartu eta hainbat bitxi argiztatzen saiatu da. Helburua, betiere, irakurleek ondo pasatzea izan du une oro.
Istorio zaharren irakurketa berria egin duzula diozu.
Hala da bai, horra tituluaren zergatia: Ele zahar, ele berri. Askori umore puntu bat gehitu diet. Izan ere, nik ez ditut legendak bere horretan erreproduzitu, nire erara egin dut, jakina. Kasu gehienetan hemen finkatutako begirada batetik egin dudala esango nuke. Bestalde, zinez saiatu naiz kondaira oso ezagunak ez aukeratzen.
Nola kontatu dituzu istorio zahar hauek?
Orohar, testu laburrak dira, inguru-mingururik gabe idatzita daude eta erraz irakur daitezke, hala uste dut nik behintzat.
Zein motako kondairak bildu dituzu?
Euskal Herriko legendak biltzen ditu, baina kontzeptua oso zentzu zabalean ulertu behar da. Testu batzuk bat datoz XIX. mendean loratu zen legenda delako azpigenero literario horrekin, baina beste batzuk berriz, herri ipuinak, pasadizo historiko apokrifoak eta antzeko istorioak dira. Batzuetan, gainera, jatorrizko legendak aitzakiak baino ez dira gogoetatxoren bat egiteko. Ez dut esango gogoetatxo horiek inuxente-inuxenteak direnik, baina beste munduko ezer ere ez dira, liburuaren helburu nagusia ondo pasatzea baita, besterik ez.
Patxi Errementaria Halloweengo legendan girotu duzu.
Horregatik esan dut arestian Euskal Herria zentzu zabalean hartu behar dela. Esaterako, Aretxabala koronelaren legenda. Berez, Nikaraguakoa da. Protagonista euskalduna den aitzakiarekin nik nire orrietara ekarri dut. Halaber, Halloweengo legenda jatorriz irlandarra da, baina nik Jack O' Lanter eta gure Patxi Errementariaren arteko paralelismoa egin dut. Tradizioan, paralelismo hori gainera oso nabarmena da.
Zer motako protagonistak aurki daitezke 38 kondaira hauetan?
Askotarikoak. Zakur errepublikarra, euskal odoleko erregina guantxea, Donostiako herensugeak, Arabako komuneroak, Herkules, ganboatarrak eta oinaztarrak, Ubilla eta bere altxorra, Pagomari, Kraken, olagarro erraldoia, Ilargiko gizona, Pirene, Zumaiako jenizaroa, itzalik gabeko gizona... Juan Mari Arzak ere hemen agertzen da.
Zein garaietara bidaiatuko dute irakurleek?
Erdi Arora, Amerikako konkistaren garaira, Karlistadetara, Gerra Zibilera... Hainbat giro eta garai islatu ditut istorioetan. Gaiak ere askotarikoak dira, maitasuna, sexua edo mendekua, esaterako.
Donostiarekin zerikusia duten kondaira batzuk ere badira liburu honetan.
Bai, gutxienez dozena erdi batek lotura dute Donostiarekin. Esaterako San Sebastian bat ba (omen) da zeruan, gure patroi handiari buruzkoa. Jurassic Park da beste bat, Donostia dinosauroz beteta egon zen garaikoa. Legenda hori Irutxulo aldizkarian publikatu zenuten. Artikulu bat egiteko eskatu zidaten, ez zitzaidan ezer bururatu eta, erremedio moduan, hori bidali nuen.
Hainbat iturritara jo duzu istorio bila.
Istorio bila etnologo eta folklorista klasikoen liburuetara jo dut. Barandiaran, Azkue, Cerquand, Caro Baroja... baina baita egungo hainbat idazleenetara ere: Koldo Ameztoi, Txillardegi, Gianni Rodari, Miguel Sanchez-Ostiz... Eta jakina, batzuen eta besteen artean, XIX. mendeko benetako legendisten liburuetara ere jo dut: Campion, Trueba, Vicente eta Sabino Arana, Gertrudis Gomez de Avellaneda... Liburuaren bukaeran altxorraren kobazuloan arakatzen izeneko atala gehitu dut. Testuak idazteko zein iturritatik edan dudan ahalik eta modu zehatzenean azaltzen saiatu naiz. Jatorrizko testuetara jo nahi duen balizko irakurleari bidea erraztu nahi izan diot.