Mariasun Landa Etxebeste

Mariasun Landa Etxebeste Atzera

2018
Txikiaren handitasuna literaturan
Erein
2017
Mayi y Jakes: la última balada
Erein
2016-05-20
Azken balada (Erein) liburuaren ingurukoak azaldu dizkigu

Cristina Enea pareko zaintzaile zaharrak oreinaren balada kantatuko dio Maitaneri. Baina Maitane ez da asko aklaratuko. Gu ere ez. Beste baladek ez dakit, baina oreina eta neska gaztearen inguruko balada honek premiazkoa zuen zuk egin duzunaren moduko ahalegina, ezta?

Hizkuntza aldetik, akaso beste garai batekoan jasoa izan zelako. Eta bestetik, istorioa bera ez delako samurra ulertzen. Kontuan hartu behar da ahozko literaturako edozein “perla” errekarri bat dela, itzuli asko eman duela gugana heldu baino lehen. Hori antzeman daiteke, hain zuzen, baladen kasuetan. Poema narratiboak dira, hau da narrazioa eta elkarrizketa tartekatzen dira eta elipsiek ere garrantzi handia dute… Beraz, hasiera batean, bai, ez dira samurrak ulertzen. Baina arreta pixka bat jarri ezkero, bai. Sekuentzia narratiboak argitu eta gero, prosaz idazteko errazagoak dira. Kasu honetan, esate baterako, hauxe izan zen nire lehen lana.

Sekuentzi horiek zehaztea:

- Neska batek, sorgin-erritu baten bidez, orein bihurtzeko ahalmena lortzen du.

- Neskak amari sekretua aitortzen dio eta jakinarazten dio arriskuan dagoela nebaren txakurrak bere atzetik doazelako.

- Amak semeari txakurrak biltzeko erregutzen dio, euren ehizakia arreba baino ez delako.

- Ehiztariak ez dio amari sinesten eta txakurrak xaxatzen ditu. Orein-neskaren gainean jauzi egin eta haginkadez hiltzen dute. Ehiztariak berak zatitzen du afarirako, eta arreba etor dadila eskatzen du.

- Bere haragia lapikoan egosten ari dela, orein-neskak hitz egiten du. -

Amak, hura entzutean, bere buruaz beste egiten du. Nire iritziz, baladaren gai nagusiena itxuraldaketa da. Koldo Izagirreren Teilatuko lizarra (Susa, 2006) liburuaren hitzaurrean dator ondoko azalpena: “Musikak poemaren beste alderdi bat erakusten duen bezala, irakurketak kantuaren dimentsio berri bat erakusten digu musika erantzitakoan. Har dezagun balada bat, irakur dezagun astiro: narrazio luzearen mailakatze bera dauka, nobela luze bat da, elipsian emana”.

Oreina bilakatu neska izeneko baladari (Ura ixuririk bezala ere ezaguna) ezinhobeto egokitzen zaio azalpen hau, ezta?

Elipsiek zaildu egiten dutelako balada beraren ulermena. Zaildu bai, baina, era berean, trinkotasuna eta erritmo bizia ematen dizkiote narrazioari. Baladak ahoz hedatu eta iraunarazi dira. Transmisio bilakaera horretan, baladak aldatu eta eboluzionatu egin dira. Beraz, balada poema irekia da, aldagaietan bizi den eredu birtual bat, balada-errezitatzaileak edo kantariak bere urrats propioa uzten baitu bertan. Horrelako kasuan, elipsiarena ebitaezina da. Nire ustez, baladen adierazgarritasuna, primitibismo kutsua eta molde arinak oso interesgarriak dira edozein idazlerentzat. Zer ezkutatzen duten hori ahoz aho ibili delako da, berriro errekarriaren irudia datorkit burura. Balada, kantuen letragintza bezala, genero literario berezia dela esan daiteke. Bere legeak ditu.

Ez da erraza istorio oso bat letra batean laburbiltzea. Zure lana akaso alderantzizkoa izan da. Prosaren bitartez, baladari soineko narratibo bat egin nahi izan al diozu?

Bai, erabat asmatu duzu. Batetik, Oreina bilakatu neska baladari “soineko narratibo hutsa” jantzi eta bestetik, beste bertsio berri bat gehitu, gaur egungo gazte literaturako ezaugarri batzuk erabiliz: pertsonaia berria sartu, narratzaile ikuspuntua aldatu, bukaera ez hain tragikoa asmatu… Soineko narratibora itzuliz. Orein-neskaren tradiziozko gaiak, baladaren bidez zein hortik sortutako ipuin batetik, eragina izan zuen XVIII. eta XIX. mendeetako literatura kultuan ere. Gutxienez bi aipamen datozkit burura: Aulnoy kondesa famatuaren amandre ipuin batekoa, “La biche au bois”; eta, noski, Gustavo Adolfo Becquerren “La corza blanca” ezaguna.

2016
Azken balada
Erein
2015
Elsa eta paradisua
Giltza
2013
Inurrien hiztegia
Pamiela
2012
Maitagarria eta desioa
Elkar
2012
Marikanta eta inurriak
Erein
2010
Ipurtargiak paradisuan
Elkar
2008
Irakurri
Meettok
2007
Festa aldameneko gelan
Erein
2007
La fiesta en la habitación de al lado
Erein
2002
Krokodiloa ohe azpian
Alberdania. Ostirale Saila
2002
Krokodriloa ohe azpian
Krokodriloa ohe azpian

Biharamunean, J.J. oso urduri iritsi zen anbulatoriora. Inoiz ez zituen gogoko izan medikuak, beti moldatu izan zen haiekin traturik ez izateko, baina abagune hartan ez zuen beste irtenbiderik ikusten, bere Sekretu Handia belarri profesionalen bati adieraztea baino. Edozertara ohitutako norbait behar zuen, zaunka egiten duten ingeniariak nahiz krokodiloekin bizi diren enplegatu administratiboak. Lotsa eta beldurra sentitzen zituen, neurri gogorren bat hartzeko behar larria, eta aldi berean korrika hanka egiteko tentazio eutsiezina. Aldarte hartan, ez zion axola izan eman zioten txanda hogeita zazpigarrena izatea. Horrek esan nahi zuen bazuela denbora atzera egiteko, beste egunen batean etortzeko, 26 osasun arazo berearen aurretik, ez zen ezinezkoa goiz osoa hartzea. Bazitekeen Bizkorregi sendagilea neka-neka eginda geratzea eta biharamunerako ematea hitzordua. Mahaspasa bat bezala ximurtutako andre zahartxo bat eseri zitzaion aldamenean.

-Zer zenbaki duzu? -galdetu zion, berea, 33a, J.J.ri erakutsiz-, Hogeita zazpia? A, orduan berehala tokatuko zaizu! Sendagile honek izena ez du alferrik jarria!

Eta andre xahartxoak untxi batek bezala egin zuen barre, ordezko hortz zuri-zuriak erakutsiz.

Une hartan, irudi baldar batek alderik alde zeharkatu zuen egongela, eta jaka eranzten hasi zen kontsultako atea ireki bezain laster.

-Bizkorregi doktorea da! -jakinarazi zion andre xahartxoak adeitsu.

Eta, aurkezpenak egin orduko, han hasi ziren pasatzen medikuaren bulegotik gaixo guztiak bata bestearen atzetik. Sekulako abailan pasatu ere, eta horrek, susmoak pitzarazteaz gainera, paralisia eragin zion bat-batean J.J.ri.

-Zure txanda da! Zure zenbakia! -esan zion 33ak handik une batera.

J.J. automata bat bezala jaiki zen. Zer esan behar zion medikuari? Zer pentsatuko zuen medikuak beraz? Nola azaldu...?

-Zer gertatzen zaizu?

Bizkorregi doktoreak botoiak lotu gabeko mantal zuria zeraman, zutik zegoen mahaiaren atzealdean, atezuan, parean duen zezenari banderillak di-da jartzera doan banderilleroaren antzera. Bere baitan, J.J.k eskertu egin zuen abaila hura, hain lehorra eta zehatza izatera behartzen zuena:

-Krokodilo bat ikusten dut ohepean.

Medikuak ez zuen inolako zirkinik egin, ez oharrik hartzeko inolako keinurik ere:

-Zer neurritakoa da krokodiloa?

-Maleta handi baten tamainakoa.

-Zer kolore?

-Arrea.

-Mugitzen al da?

-Ez. Jan besterik ez du egiten.

-Zer jaten du?

-Zapatak.

Une hartan, isiltasuna egin zen bigarren aldiz, eta J.J.k arnasa hartu zuen, korrikaldi gogor eta zailaren ondoren helmugara iritsia balitz bezala.

-Beno, hauxe hartuko duzu: KROKODIFIL pilulak, bat goizean eta beste bat gauean; KROKODITALIDON supositorioak, egunean bat, eta KROKODITAMINA eferbeszentea jatorduetan. Bi astean. Hurrengoa!

J.J.k arrapaladan hartu zituen erizainak betetako errezeta guztiak, eta lasaituta irten zen kalera.

-Zer nahi zenuke, gazte?

Botikari hark betaurrekoen gainetik begiratzen zion, ezagutu bai baina izena gogoratuko ez balu bezala. J.J.k, itxura errukarria baitzuen bizitzan azkenaldian gertatu zitzaizkion gauzengatik, benetako interesa sumatu zuen esaldi ohiturazko hartan...

-Errezeta hauen bila etorri naiz...

J.J. isilik geratu zen errespetuz, bere aztoramena disimulatzeko, botikariak Bizkorregi doktorearen letra dezifratzeko lana hartzen zuen bitartean...

-Bai..., bai... Krokoditalidon, Krokodifil eta Krokoditamina!

Eta gai haiek izendatu ondoren, botikariak begiak jaso zituen errezetatik, J.J.k txalotu beharko balu bezala...

-Krokodilitis hauek oso dira gero gogaikarriak! -esan zuen, eta botikaren atzealdera joan zen sendagaien bila.

J.J.k leihotxo bat irekitzen sentitu zuen bihotzean. Botikariak, nonbait, ez zion garrantzirik ematen bere gaitzari. Ia arreta jarri gabe hitz egin zuen "krokodilitis" hartaz, gripe hutsa balitz bezala, eta gainera "gogaikarri" hitza gehitu zuen; kontu hura oso ezaguna zuela, alegia.

-Barkatu! -esan zion J.J.k botikaria berriro agertu zenean-. Atrebentzia ez bada, krokodilitis kasu asko ezagutzen al dituzu?

-Krokodilitis kasu asko? Bai horixe!

Botikariak betaurrekoak kendu eta begirada bere maisu hitzaldira etorriak liratekeen ustezko entzuleei zuzendu zien...

-Krokodilitisa gure garaiko gaitz bat da. Jendeak landatik alde egin zuenez geroztik, bizimodu naturala, biziaren eta heriotzaren indar eternalekiko harremanak eten zituenez geroztik, hirietan pilatu eta bere izerdiaren eta lanaren fruitua besteren esku utzi zuenez geroztik...

J.J.k eztultxoa egin zuen, eta erlojuari begiratu zion. Botikariak bere hitzaldia laburtzea komeni zela pentsatu zuen, eta zehatz-mehatz bere lanbideari lotu behar zuela...

-Ea krokodilitis kasurik ezagutzen dudan, diozu?... Gauza bat esango dizut, gazte: krokodilitisa ez da gerta daitezkeen gauzetan okerrena. Sinetsidazu! Badira armiarmitis kasuak, esate baterako, askoz larriagoak direnak... Badakizu...: armiarma, sarea, eulia, harrapatuta sentitzea, esetsia...

J.J.ri aurpegia zuri-zuri jartzen ari zitzaion, ospitale bateko izararen antzera...

-Izan ere, pentsatzen jarrita, gazte -jarraitu zuen botikariak begietara zuzen-zuzen so egiten ziola-, krokodiloa narrasti ederra da, patxadosoa, ia sakratua, esango nuke. Gogoan dut nola, Kuban bizi nintzenean, krokodilo haztegi bat ikusi nuen. Han kaiman deitzen diete... Ba al dakizu zer alde dagoen kaiman baten eta krokodilo baten artean?

J.J.k ez zekien, eta onartu behar izan zuen gorabehera triste haietan ibili arte oso gutxi zekiela krokodiloez eta beren senideez.

-Bada, kaimanak luzeagoak dira, krokodiloak txikiagoak. Kuban, lehen esan dizudanez, ikusi nuen lehen krokodilo haztegia. Batzuk urpean zeuden, eta begiak besterik ez zuten ageri. Beste batzuk elkarren kontra zeuden lozorroan, lokatzetan pilatuta... Zein ikusmira ederra! Niri krokodiloek ez didate beldurrik ematen. Eltxoek bai. Horiek bai direla gaiztoak! Besoak eta zangoak handituta utzi zizkidaten! Krokodilo bat ederra da, batez ere urpean doanean eta ahotzarra irekitzen duenean... Zer gertatzen zaizu, gazte?

Ezer ez, barruan itolarri halako hura haziz zihoakiola, besterik ez. Landare likatsu haragijale batek irentsia zion urdaila eta bihotzerantz eta errai guztietan zabaltzen ari zen.

-Bada, esaten ari nintzenez, krokodiloak ia ez du etsairik... Kontu egizu, askotan fusil baten balek ere ez diote ezer egiten! -botikariak irribarre beroa egin zion J.J.ri-. Amerikarren film txatxu horiek hondatu diote irudia. Badakizu zer esan nahi dudan, krokodiloa Gako kapitainaren atzetik eta abar... Hori lotsagabekeria! Adibidez, ba al zenekien Behe Egipton animalia sakratutzat zeukatela eta gurtu egiten zutela?

-Ez... -zezeldu zuen J.J.k, bere bizikidea gogoan, bota bat hortzen artean zuela...

-Ulertezina da gaur egun gai horretaz dagoen ezjakintasuna! Zuk ere ez duzu jakingo zure krokodiloa aligatorra ala kaimana den, edota paduretako krokodiloa den, crocodrylus palustris, edo Indomalasiako motakoa, crocodrylus porosus... Baina zer duzu, adiskide!

Botikariak eten egin zuen bere kalamatika, J.J. luze eroria baitzen lurrera.

-Baina Jainko maitea! Zerorrek galdetu didazu eta! Zein sentiberak zareten krokodilitikook!

Botikariak haizea ematen zion errezeta-paperez, eta J.J. bere onera etorri zen poliki-poliki...

-Une honetan Krokodifil besterik ez daukat. Has zaitez pilulak hartzen berehala, eta etorri berriro ere. Pozik hartuko zaitut, eta ordurako izango dut behar dituzun sendagai guztiak... Animo, gizona! Pentsa ezazu krokodilitisa ez dela gauzarik okerrena, eta gainera...

J.J.k ez zuen itxaron besteak esaldia amaitu arte. Hartu pilula kaxa, ordaindu, eta aterantz abiatu zen zabuka.

-Eskerrak denagatik! -bota zuen, geratzen zitzaion edukazio hondarrarekin.
2002
Marlene eta taxizapata
Madrid: SM. Bapore Saila
2001
Elefante txori-bihotza
Anaya. "Liburu zopa" Saila
2001
Galtzerdi suizida.
Elkarlanean.
2000
Amona, zure Iholdi
Erein. "Siberia Treneko..." Saila.
2000
Sorgina eta maisua
Elkarlanean. Kuku Saila.
1997
Ahatetxoa eta sahats negartia
Elkar
1997
Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean
Anaya, "Liburu zopa " Saila
1995
Nire eskua zurean
Erein, "Auskalo" Saila
1994
Julieta, Romeo eta saguak
SM, "Baporea" Saila
1992
Potx
Elkar, "Perkax" Saila
1990
Alex
Erein, "Siberia Treneko ipuin eta kantak" Saila
1990
Irma
Elkar, "Txalupa" Saila
1990
Kleta bizikleta
Elkar, "Perkax" Saila
1988
Aitonaren txalupan
Elkar, "Txalupa" Saila
1988
Errusika
Elkar, "Txanpa" Saila
1988
Iholdi
Erein, "Siberia Treneko ipuin eta kantak" Saila
1988
Maria eta aterkia
Elkar, "Perkax" Saila
1985
Izar berdea
Elkar, "Txalupa" Saila
1985
Josepi dendaria
Elkar, "Txalupa" Saila
1984
Partxela, Donostia
Elkar, "Perkax" Saila
1984
Txan Fantasma
Elkar, "Perkax" Saila
1983
Elixabete lehoi domatzailea
Elkar, "Perkax" Saila
1982
Amets uhinak
Elkar, "Sor" Saila
1982
Kaskarintxo
Elkar, "Perkax" Saila
12/1996
Cuadernos secretos
Editorial Edebé
12/1986
Elisabete, lehoi domatzailea
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/2016
Puertas y ventanas abiertas
Pamiela Argitaletxea
11/2004
Mi testadura bicicleta
Editorial Luis Vives (Edelvives)
11/2003
Berri ona
Baigorri Argitaletxea, S.A.
11/2000
Cuando os gatos se senten tan sós
Anaya Educación
11/2000
Joxepi dendaria
Elkarlanean, S.L.
11/2000
Quan els gats se senten tan sols
Anaya Educación
11/1999
Izeba txikia
Erein Argitaletxea, S.A.
11/1997
María y el paraguas
La Galera, SAU
11/1993
La botiga de la Pepa
La Galera, SAU
11/1993
La tienda de Pepa
La Galera, SAU
11/1988
Aititaren txalupan
La Galera, SAU
11/1988
Aititaren txalupan (euskara bizkaino)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Aitonaren txalupan (euskara batua)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
11/1988
Ena barca de pare
La Galera, SAU
11/1988
La barca de l'avi
La Galera, SAU
11/1988
O avó
La Galera, SAU
11/1987
Hau nire aita da
Aliorna, S.A. Editorial
11/1984
Chan, el fantasma
La Galera, SAU
11/1984
Txan, el fantasma
La Galera, SAU
10/2006
Julieta, Romeo i els ratolins
Edicions Bromera, S.L.
10/2006
Tres bichos raros
Fundación Santa María-Ediciones SM
10/2001
Elefant cor-d'ocell
Anaya Educación
10/1990
Irma (vizcaíno)
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
09/2014
Diccionario de hormigas
Pamiela Argitaletxea
09/2011
La barca de mi abuelo
A Fortiori Editorial
09/2005
El capitán Leotodo, 1 ESO
Fundación Santa María-Ediciones SM
09/2004
El patito y el sauce llorón
Algar libros S.L.U.
09/2003
Marina
Elkarlanean, S.L.
09/1991
L'estrella verda
La Galera, SAU
09/1991
La estrella verde
La Galera, SAU
08/2007
Los secretos de Iholdi
Fundación Santa María-Ediciones SM
08/2004
Elisabete lehoi domatzailea
Elkarlanean, S.L.
08/1997
Quaderns secrets
Editorial Edebé
07/2010
2 primaria
Macmillan
07/1993
Rusika
Fundación Santa María-Ediciones SM
06/2012
Luciérnagas en el paraíso
Editorial Edebé
06/2010
An original ant = Una formiga original
Edicions Bromera, S.L.
06/2010
An original ant = Una hormiga original
Algar libros S.L.U.
06/2010
An Original Ant/Una formiga original
Animallibres, S.L.
06/2004
L'ànec i el salze
Edicions Bromera, S.L.
06/2001
Jo, me'n vaig
Editorial Cruïlla, S.A
06/1992
Russica
Editorial Cruïlla, S.A
06/1989
A tenda da Pepa
Editorial Galaxia, S.A.
06/1987
Partxela
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria, S.A.
05/2017
Mayi y Jakes. La última balada
Erein Argitaletxea, S.A.
05/2005
Elefante corazón de pájaro
Anaya Educación
05/2001
Julieta, Romeo y los ratones
Fundación Santa María-Ediciones SM
05/1996
A miña man na túa
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
05/1995
Una bicicleta en huelga
Grijalbo Mondadori, S.A. - Junior
05/1995
Una bicicleta en vaga
Grijalbo Mondadori, S.A. - Junior
04/2008
El invierno de la cigarra Vanesa
Macmillan
04/2008
L'hinvern de la cigala Vanessa
Macmillan
04/2004
A miña bicicleta testalana
Editorial Luis Vives (Edelvives)
04/2004
Inurri bitxia
Erein Argitaletxea, S.A.
04/2004
Mi mano en la tuya
Alfaguara
04/2004
O carpín suicida
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
04/2004
Unha formiga orixinal
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
04/1990
La Maria i el paraigua
La Galera, SAU
04/1984
Txan fantasmaren etengabeko istorioa
Erein Argitaletxea, S.A.
03/2005
Quina bicicleta més tossuda!
Edicions Baula
03/2004
El calcetín suicida
Anaya Educación
03/2004
El mitjó suicida
Editorial Barcanova
03/2004
Un cocodrilo bajo la cama
Fundación Santa María-Ediciones SM
03/2004
Un crocodilo debaixo da cama
Editorial Galaxia, S.A.
03/2004
Una formiga original
Edicions Bromera, S.L.
03/2004
Una hormiga original
Algar libros S.L.U.
03/2003
Elefante corazón de paxaro
Edicións Xerais de Galicia, S.A.
03/2003
La pulga Rusika
Fundación Santa María-Ediciones SM
03/1998
Cuando los gatos se sienten tan solos
Anaya Educación
03/1998
Quan els gats se senten molt sols
Editorial Barcanova
03/1985
A estrela verde
Editorial Galaxia, S.A.
03/1985
Era estela verda, era
La Galera, SAU
02/2011
Lluernes al paradís
Editorial Cruïlla, S.A
02/2007
Chan, a pantasma
Editorial Galaxia, S.A.
02/2004
Un cocodril sota el llit
Editorial Cruïlla, S.A
01/2015
Elsa y el paraíso
Editorial Edebé
01/2006
Els secrets de la Iholdi
Editorial Cruïlla, S.A
01/2002
Galtzerdi suizida
Elkarlanean, S.L.
01/2002
Marlene y el taxizapato
Fundación Santa María-Ediciones SM
01/2001
La bruixa i el mestre
Editorial Barcanova
01/2001
La bruja y el maestro
Anaya Educación
01/2001
Un elefant amb cor d'ocell
Editorial Barcanova
----
Katalanez 1984, Txan el fantasma, Bartzelona: La Galera, "La Gavina" Saila Itzulpena: Francesc Boada. 1984, La botiga de Pepa, Bartzelona: La Galera, "La Xalupa" Saila Itzulpena: Angel Serra.
Itzulpena: Oriol Gil Sanchis. 1992, Russica, Bartzelona: Cruïlla, "El vaixell de vapor" Saila Itzulpena: Gemma Lienas. 1995, Una bicicleta en vaga, Bartzelona: Grijalbo-Mondadori Itzulpena:
Iholdi saila
Erein Argitaletxea, S.A.
Lletra màgica
Edicions del Pirata