Maddi Ane Txoperena Iribarren

Maddi Ane Txoperena Iribarren Sormen-lanak

Hendaia-Lesaka, 1994.

Euskal Ikasketak abiatu zituen Gasteizen, baina bi urtera utzi, eta Berria egunkarian hasi zen lanean, kazetari gisa. Gizarte Antropologia ikasi zuen ondotik, tartean hainbat komunikabidetan kolaboratuta. Egun Berria-ko kazetaria da, Euskal Herria sailean. Bertsolaria ere bada.

2020an argitaratu zuen Ene baitan bizi da (Elkar, 2020) lehen eleberria, Gazteluma bekaren bultzadaz.