youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Lourdes Unzueta Zamalloa

Lourdes Unzueta Zamalloa Sormen-lanak

Durango, 1956. Medikuntza ikasketak burutu ondoren Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea egin zuen. Lanbidez familia medikua da. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko (OEE) kide da; erakunde honek, 1991ean hasita, urtero antolatzen dituen jardunaldietan parte hartu izan du, batzuetan txostengile zein batzorde zientifikoko kide modura ere. Literatura arloan narrazio laburrak idatzi ditu. Idatz & Mintz aldizkariko kolaboratzailea da. Mendebalde Kultur Elkarteak, Bilbon 1999an Euskalkien lekua literaturan izenpean antolatutako jardunaldietan, Idaztearen prozesua edo helmuga jakin barik bidean abiatu zaneko idazlearena izeneko lana aurkeztu zuen. 1999 eta 2000 urteetan Emakume Idazleen Lantaldeko batzar eta ekimenetan parte hartu zuen. 2005ean Uharak zure begietan narrazio liburua argitaratu zuen, Labayruren eskutik.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila