Lierni Azkargorta Ruiz de Egino Sormen-lanak
Lazkao, 1979. Erizaintza ikasketak egin zituen Donostiako EHUn, eta ondoren Fisioterapia ikasketak Zaragozako Unibertsitatean. Erizaina da, Familia eta Komunitateko Erizaintzan espezializatua. Idazteari oso gazte zelarik ekin zion, eta geroztik, hainbat literatur lehiaketetan saritua izan zen, besteak beste, 1999ko Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketan. 2002 urteko Maria de Maeztu Literatur Lehiaketan sarituriko lana, “Argi-itzalak” izenburupeko ipuina, Emakume begiradak (Montejurra, 2002) izeneko liburuan argitaratua izan zen. Tarte luze baten ondoren, idazteari berriz ere ekin zion eta, beste hainbat sariren artean, 2021ean, Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketa irabazi zuen. Lehiaketa honi esker, urte horretan bertan, bere lehen liburua argitaratu zuen: Eripoemia (Denonartean, 2021). Lau urte beranduago, Anatomia bertikalak (Balea Zuria, 2025) poema liburua argitaratu zuen