Leire Vargas Nieto Sormen-lanak
Leire Vargas Nieto Durangon jaio zen 2002ko urtarrilaren 2an. Itzulpengintza eta Interpretazio graduko ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 2020az geroztik, Gasteizen. Itzulpen-lan solte batzuk argitaratu ditu horren baitan. Guraso irakurzaleak ditu eta, horri esker, etxean esku-eskura izan ditu askotariko literatur lanak. Ondorioz, ia betidanikoa da harekiko duen lotura, bai eta haren bidezko sorkuntzarekikoa ere. Poesia, fikziozko prosa, egunerokoak... idatzi izan ditu, eta zenbait narrazio labur eta poema eman ditu argitara lehiaketen eta aldizkarien bidez. Dena ametsa den irudipena du argitaratutako lehenengo poesia-liburu osoa, Elkar argitaletxearen eskutik emandakoa. Horrez gain, bertsolaritzarekin ere badu harremana.