Karmele Mitxelena

Karmele Mitxelena Sormen-lanak

Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen 1988ko urtarrilaren 13an. Haur Hezkuntzako eta Lehen

Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen, baita psikomotrizitatekoak ere, eta egun, ogibidez irakaslea

da.Txikitatik bertsolaritzari lotuta egon da, eta orain urte batzuk literaturara egin zuen jauzi. Hainbat sari

irabazitakoa da. 2019An, Peru Abarka lehiaketa eskuratu ostean, Erakusleihoan (Erein) album ilustratua

argitaratu zuen. 2022An, berriz, Mikel Zarate lehiaketa irabazi, eta Marrubizko uda (Elkar) izeneko

liburua kaleratu zuen.  Urte berean, Donostia Hiria Kutxa literatura sariaren garaile izan zen, eta

Haragizko mamuak (Elkar) narrazio bilduma argitaratu zuen.