Juan Karlos Lopez Mugartza

Juan Karlos Lopez Mugartza Atzera

2003
Oxtikenea edo Hatsaren poesia
Huarte de San Juan , NUP
2001
Sua
(Hemendik at!-en Etorkizuna diskan)
2000
EKIDAZU mingotsa, edo Mikel Zarateren alegien gaurkotasuna
Huarte de San Juan, NUP
1994
Garraren eta karroiaren margoak
Euskaltzaindia
1991?
Izabako leku izenak
Fontes Liguae Vasconum
1991?
Nafarroa eta Euskara
(ale didaktikoa) Elkarlanean. Nafarroako Gobernua
1987
Pamplona se dice Iruñea
(ale didaktikoa) Elkarlanean. Iruñeako Udala
12/2018
Piel, cabeza, tripas y corazón de un manuscrito = Eskuizkribu baten azala, burua, haltsarrak eta bihotza
Andueza Martínez de Espronceda, Agurtzane
12/2006
On Kixote Mantxakoa, 400 urte
Ayuntamiento de Pamplona
12/2004
Vascuence y romance : Ebro Garona, un espacio de comunicación
Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones
10/2017
Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
07/2005
Homenaje a Ángel Urrutia = Angel Urrutiari omenaldia : actas de la reunión poética en torno a Ángel Urrutia : (Pamplona-Iruñea, 27 de abril de 2004)
Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa
01/2009
Erronkari eta ansoko toponimiaz
Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones
Galdedegite hau

BELDURRA

Noiseless as fear in a wide wilderness

John Keats

BELDURRAREN INAUTERIA

Beldurraren inauteria ospitale ondotik pasa da
itzal mozorroan hontzaren hegalaldiarekin batera
eta haize boladak zulo txipienetatik sartzen diren bezala
gu ere zulatuak izan gara eta zuloetan sartuak

Pilatosen jauregitik Golgota mendiraino dauden
hamaika mila pasio luzeak bizi izan ditugu
akerraren adarrei soka motzez estekaturik

Itzultzerakoan, berriz, larrutuak
mugimendu leun eta mantsoz
amorruaren bihurdurak erakutsi digu
odolezko izerditan
Iruñeko kaleetatik zezenek garatzen duten abiadura
eta jakin dugu
oinazearen aurrean burdin goriaren ziztua benetan arina dela
bihotzaren erdira zuzenean doala
ankerkiro agian
baina beti ere
kontrako efektua duela
sorgintzen gaituela
indarra sortuz
gure gerrontzearen gareen erdian

BELDURRAREN BARKAZIOA

Galdegite honen zioak, amets gaiztoak
hiri eremuetako biztanle izutu bakarra ez denarentzat;
beldur da gizonaren seme iltzatuaren antzera
ez ote dioten haragian sartuko segaren kirtena

Inguruetan ezbehar neurrigabeak gertatzen ari dira
gure gorputzaren arrailaduretan
zintzarrotsen doinu kiribilkatua itzali da jada
gau eta egun banatzen dugu, orain, galtzaileen etsipena

Barkamena ez dute eskatu eta honek, jakina,
presioa areagotzen eta ez lurritzen
lagundu du neurri batean

Bitartean deabruaren begi gorriaren itzalak eta sirenak nahasten dira
tarteka, beste askoren argi txuriekin
haize hotzaren ilunpe gordinera zuzen-zuzen garamatzan unean

BELDUR AMORATUAREN HISIAZ

Gure itxialdia ez da betiko izan
basamortuetako legarrak begietan ditugula
itsaso sorginduaren haize kresaltsua
dastatu dugu eguzki berunaren azpitik

Hondasun guztien jabe ginelakoan
zaintzen zenidan emakuntzaren sekretuaz
zure erraien urkinez ase nintzen
eta nire urguiluak jazarria sentitu zinen orduan

Bete gabeko hitz ahaztuen seme-alabak gara
mina hedatu dugu maitasun bidean
zaren errautsa zarela errauts bilakatuko zaren hori

Errauts lardaskatua
lehenagoko oroitzapenak
garai hartan mamitu hondarrak etorri zaizkit gogora


BELDURRAREN ATZERRIRATZEA

Beroaren desioz
hiltzeko prest nengoen
Andre suge-zapaltzailearen oinaren azpian

Izurria bidali zenidan
arima ezpurua, zikina banintz bezala
ezin izan bainizun soleitu

Zerutik erori den aingeru maitaria nauzu
baretu nahi dut, bigundu
nire pena

Eta, gauean,
gurdiek utzitako hatzak zapaltzen ditudan ildoetatik noa
urretxindorren bat entzun dezaket noiz behinka sasien artean

BELDUR MAINATIA IXILARAZTEN

Argiz beterik nagokizu
eta argi gehiagoren beharra dut
gose bainaiz oraindik
ez baita asetu nire antsia

BELDURTI BATZUEN LEHENGO AUSARDI ZAKARRA

Debito Conyugala zela medio kolpez eta indarrez
zegokion saria hertsiki eskatu eta, finean,
emaztea bortxatu eta hil zuen gizonak
legearen babesa eskatu zuen
eta ni, pankartaren atzean, epaitegiaren aurrean izerditan nengoen
eguzkia jasanez

Haiztoaren ahoa eskeini eta
urkamendia agindu nion gaizkileari

Heriotz zigorra ezarri nionean
borrero sentitu nintzen
indartsu, hiltzaile ni ere, haren bizitzaren jabe
eta gizajoaren begietan islatzen zen beldur izpiaz
garbitu nahi izan zuen berak, berandu, bere hobena

Munstro anker horrek zerbait gizatiarra zuela zirudien

BELDURTIAREN DAMUA

Gogo ahulekoak hasi dira dantzan
suziria ipurdian daramatela
eta albisteak
urrea zenbatzen, loditzen, gizentzen, etekinak ateratzen
harrapatu ditu ustekabean

Zalaparta honen berria irriz jasotzen dut nik
alaitasunez betea

Malko antzeko batek dizdir egiten du
nire begietako ninian
emozioz bainago, farre egiteko zorian

Zakarrak baino zakarragoak dira
makurrak
gerta lekieke, luze gabe nori saltzea ere ez jakin
eta oihukatu behar izatea
-"Urriki zakizkidate niri"
-"Barkatu"
-"Ez nuen hura egin nahi"
-"Beti zuekin egon naizela"

Bafatzen ari delako giltzapeko gelan
bizkar koipetsuen gantzutasuna
bigun dezakeen adarraren zezena

BELDURRAREN ERLIJIOA

Umeki heste multzoak bizitzarik badu
eta nik odoletan den haragi puska bat besterik ez badut ikusten
nazkak hartuta, goragalezko zipristinez betea

Birjintasunaren begian sartu den hezur ezpaldua izanen naiz, akaso
argiaren saritik at geldituko naiz horregatik
eta piztiak ehortzien babesleku soroan harrera eginen dit orduan

Izatearen eta pentsatzearen arteko burrukaren ohiko arazoa da
gogoarena eta naturarena
harik eta nire burhezurretik izpirik jalgitzen den arte

BELDURTI BEHARTUEN APOLOGIA

Beldurrari ez esatea
eta aldi berean beldurrarekin bizitzen eta maitatzen ikastea
ez da bide txarra
beldurraren aurka jo nahi duen benetako ausart batentzat

Adoretsuak izanik ere, koldarrak izan gaitezke
burhezurrek ez baitute sobera eusten
eta bizkarrean eta barrabiletan
gure ausardiaren ondorio plastikoak jasan ondoren
askoz ere gutxiago

Gero,
beldurra eta ausardia orekatzen ikasi ondoren
zuen nagusigotasunaren gailurretik
zuen alturatik zigortu nahiko zaituztete
gara dezaketen krudelkeria guztiaz

Baina horrek ez du axola
koldarkeriarekin ez du zerikusirik
behin baino gehiagotan
uraren irudikeria ikusi baita
basamortuetako paradisu lehorrenetan

Giltzapetuen zaldi gaineko zelatik
inoiz baino maitakorrago
hain aske eta xamur begira nagokizue
non Carmina Burana baten indar osoarekin laztan baitzaitzaketet