Joxe Manuel Odriozola

Joxe Manuel Odriozola Atzera

2017
Nora goaz euskalduntasun honekin?
Elkar
2014
Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara
Txalaparta
2011
Estatu etnozidaren kontra
Elkar
2004
Euskalgintzaren lekukoak
Elkar
2002-09-14
Sakontzen hasteko gonbita
Sakontzen hasteko gonbita

Oier Gillan

"Euskal intelligentsiaren
ideologia zantzuak"
Joxe Manuel Odriozola
Pamiela, 2002

Saiakerak izugarri aberasten du literatura eta berau kokatzen deneko gizartea. Saiakeraren mugetan barrena murgilduz gero, harribitxiak, kalitate handiko tituluak eta sarritan sormenarekin dirudiena baino harreman estuagoa duten lanak topatzen ahal ditu irakurleak. Beharrezko duintasuna eta gogoetarako funtsa ematen diote saiakerek ezein literatura nahiz gizarteri.

Are beharrezkoagoa iruditzen zait saiakeraren papera Euskal Herrikoa bezalako gizarte txiki eta bizietan. Herri batek azpiegitura propio sendorik ez duenean, mapetan existitzen ez denean, egunez egun gauzatzen du bere izatea norbanako nahiz taldeen hitz, jokamolde eta ekintzen bidez. Herri horrek egoera hori gainditu nahi duenean, etorkizunari begira sortzen dira kontzeptuen dantza, edukien abstrakzioa, konnotazioak eta ñabardurak. Are gehiago egunerokotasunaren hariak gertakizunen abiadura eta intentsitateaz etengabe eskatzen duenean iritzia ematea.

Testuinguru zabal horretan aintzat hartzekoa da Juan Zelaia Saria lehiaketa, euskaraz idatzitako ezein gairi buruzko saiakera lanak zabaldu eta sustatzeko asmoa duen ekimena. Joxe Manuel Odriozolaren lan hau da aipatu ekimenaren ondorioz heldutako bigarren emaitza. Odriozola izen ugariz osatutako euskal kulturgintzaren "intelligentsia" delakoan murgiltzen da, eta aski ezaguna da interpretazio adar ugari dituzten zenbait kontzeptu direla-eta. Liburuko atalen zerrendak bere kabuz hitz egin dezake: Espainia, Estatu-nazioa, Nazionalismoa, Globalizazioa, Euskal Estatua, Identitatea eta Euskara. Gai horiek, ezein pentsalari nahiz iritzi-emailek ahotan har ditzakeen arren, mundu ikuskera arras ezberdinak isla ditzakete testuinguru eta pertsonaren arabera.

Zabala da oso gai horren eragin eremua eta konplexutasuna; zaila, aipatu euskal "intelligentsia" horren argazki orokorra ateratzea, urrutitik bada ere. Nire ustez, autoreak euskal "intelligentsia" horren erretratua makulutzat hartzen du neurri batean, dimentsio zabaleko gai horiekiko bere ideia propioak harilkatzen joateko. Irakurleak euskal kulturari estuki loturiko pentsalari askoren izenak eta aipuak topatzen ahal ditu, baina oso modu solte eta azkarrean. Aipuak zenbaitetan testuingurutik kanpo suerta daitezke, liburuaren hariari lagunduz baina pentsalariak aski ezagutzea bermatu gabe. Gaiek dute lehentasuna pentsalarien aipu nahiz mundu ikuskeraren gainetik, eta, ildo horretan, pentsatzera bideratutako planteamenduetan topatzen ahal dira liburuko pasarterik interesgarrienak. Liburu honek agian ez du eskaintzen gai horietan zehatz sakontzea ere, baina bai sakontzen hasteko aukera, eta hori, gaur egun, asko da. Gai hauekiko interesa edota kezkaren grina piztuz gero, irakurleak hemen topa litzake gogoetaren aurkibiderako atal batzuk.

Nola egin aurrera erronkaz beteriko herri txiki eta barne-zabal honetan, aipatu gaiak azaltzeko subjektu bakoitzak definizio eta mundu ikuskera arras ezberdinak baditu? Liburu hau amaitzean emaitza motz gelditzen ahal zait, baina, era berean, funtsezkoa suertatu irakurtzea. Sakontzeko edo sakontzen hasteko. Eztabaidatzeko. Gogoetak, euskal "intelligentsiaz" gain, ahalik eta jende gehienarengana iristeko formulak aurkitzea izan daiteke saiakeraren beste erronka handi bat.
2001
Euskal inteligentsiaren ideologia zantzuak
Pamiela
2000
Nazio-identitatea eta eskola
Euskaltzaindia-BBK
1998
Hizkuntza, kultura eta gizartea
Euskaltzaindia-BBK
1993
Soziolinguistikaren atarian
Euskaltzaindia-BBK
1992
Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza
UEU/EKB
12/2007
Euskal Herria ardatz : kultura, identitatea, boterea : ezagutza, sentimentua, ekimena
Udako Euskal Unibertsitatea
05/2013
Hizkuntzaren altzokoak gara
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
01/2016
Abertzaleak eta euskara : edo nazio euskaldunaren gainbehera
Elkarlanean, S.L.
Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak
Pamiela Argitaletxea