youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea Sormen-lanak

Donostia, 1949. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Filologia Erromanikoan). Itzultzailea lanbidez, gaur egun. Euskara-irakasle izana hainbat urtez. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere egina du zenbait lankidetza. Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean. Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat. Baita literatur itzulpengintza ere; azken alor honetan, Marguerite Yourcenar-en Hadrianoren oroitzapenak literatur itzulpengintzaren eredu bilakatu dira. Bere poemagintzaren nondik norakoak zehazterakoan, Koldo Izagirrek zera dio XX. mendeko poesia kaierak liburuan: "Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Tituluek adierazten duten bezala («neurtitz neurgabeak» / «bertso-paper printzatuak» / «graffitien ganbara»...)". Narratiban, Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979) eta Manu Militari (1987) eleberriak nabarmendu behar zaizkio.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila