Joseba Aurkenerena Barandiaran

Joseba Aurkenerena Barandiaran Atzera

2012
Gureak eta mundu zabalekoak
Hiria
2011
Ama-lurraren kantua
Hiria
2010
Ipar haizeak
Hiria
2010
Turruia kapitainaren altxorra
Jaizkibel bizirik
2009
Axularren itzala
Hiria
2008
Hendaiako tren geltokian
Hiria
2008
Jaizkibelazpi
Hiria
2007
Sorgin mainguak dabiltz
Maiatz
2007
Euskaldunon mundua hizpide
Gero-Mensajero
2006
Iparraldean Gaindi
Gero-Mensajero
2006
Iparraldean gaindi / Hitzaurrea
Adio irakurle, esku artean daukazun liburu hau 2003an atera nuen Iparraldeko kronikak liburuaren jarraipen kronologikoa da. Hamar bat urte badira dagoenekoz Gipuzkoatik euskaldunon iparraldera etorria naizena eta orduz geroztik edukitako bizipen zenbait dira liburu honen orrialdeetara ekarri ditudanak. Lehen liburua argitaratzean, kritikari batek, liburuaren funtsa kultur ekitaldietan eta jaietan gauzatzen zela ikusirik, folkloretik eta desagertzear dagoen gizartetik edaten nuela idatzi zuen.
Nire asmoa, bai lehen liburuarekin eta bai bigarren liburu honekin, arras bestelakoa da. Gaur egun, kanpoko gauza aunitz ezagutzen ditugun arren, etxeko beste aunitz arrunt ezezagunak ditugu; eta horixe da, nire ustez hegoaldetar askori gertatzen zaiena euskal iparraldeaz. Jakin, badakite; ezagutu; ezagutzen dute, baina topikoz josita daude. Nik kronika moduko irakurgai hauen bidez, Iparraldeko eguneroko bizimodua, eguneroko biziraupena azaldu nahi izan dut; benetako pertsonak, lekuak, ekitaldiak...gogora ekarriz. Salbuespen bakarra Urruñatik Bartzelonara izenekoa da, bertan Kataluniako hiriburura egindako bidaia kontatzen baitut, hori bai, euskaldunon ikuspegitik aztertuta.


Lehen aipaturiko kritikariak nik kronika hauetan islatutakoa folklorea dela zioen, eta nik, Iparraldean kantuarekin, dantzarekin, euskal nortasunarekin loturiko ekintza ugari globalizazio eta uniformizazioaren kontrako borroka kontzientearen edota inkontzientearen barruan sartu beharko genituzkeela pentsatzen dut, ostera. Frantses gobernuaren administraziopeko Euskal Herrian bada bertigo bat, beldur inkontziente bat, herrien eta kulturen mapatik desagertzeko. Hori dela eta, bertako herritarrek parte aktiboa, bero-beroa, sentipen handizkoa, hartzen dute era guztietako kultur ekitaldietan, euren beldurrak uxatzeko, euren nortasun zauritua asetzeko. Ez, ez da folklorea, inolaz ere, erresistentzia bide bat baizik, desagertu nahi ez duen herri baten matxinada kolektiboa, hiltzeari uko egiten dion gizartearen nahia.


Eta sentipen horrek bizirik dirau, bai Lapurdin, bai Nafarroa Beherean eta bai Zuberoan, bai euskara mantendu dutenen artean eta bai euskara galdu dutenen artean ere. Ez da mugimendu antolatua, eta ez dago sigla politikoekin loturik. Bistan da, abertzaleek erresistentzia kontzienteari ekin diotela geroa bermatzeko asmotan, baina egia da ere, abertzaleengandik at, esparru politiko zabalean sartzen diren herritarrek erresistentzia inkontziente bati eusten diotela. Izan ala ez izan, horixe da gaur benetako gakoa hemen euskaldunon iparraldean. Desagertzear dagoen gizartea islatzen dudala zioen kritikariak, baliteke! Nork jakin? Desagertu edo iraun, horixe da geroaren giltza. Eta Iparraldean euskaldunek irautearen aldeko nahia agertzen dute. Haatik, irauteko aldaketen beharra daukagu, pittaka-pittaka ematen diren aldaketen premia. Zainak galdu gabe ernaltzen diren kimuak arrunt beharrezkoak ditugu. Eta horri inork ez dio uko egiten. Aldaketari uko egitea folklorea egitea litzateke, sustraiak baztertu gabe eta aldaketak onartuz egindako bidea urratzea, berriz, kultur erresistentzia. Horixe da bien arteko aldea.


Hegoaldeko askorentzat horixe da Iparraldea, iragana, folklorea, exotismoa… Eta arrunt erraturik daudela azaldu nahi izan diet kronika hauen bidez. Iparraldean badira turismoa bereganatzeko eta lau sosa egiteko folklorea egiten dutenak, edo folkloreaz baliatzen direnak, hobeto esanda, baina bada herritarrengan ere biziki errotua dagoen gure kultura atxikitzeko grina, eta horixe bera izan da nik hogeita lau kronika hauetan modu xume batez azaldu nahi izan dudana. Lortu ala ez, zuk epaituko duzu irakurle.


Euskal Herriaren gero askeaz, hau da, Nabarra osoaren etorkizun oparoaz, zinez sinesten dudalakoz, idatzi dut liburu hau. Bihotzak bultzatuta, eta gure ondorengoei bidea urratzen laguntzeko asmoz egindako liburua da. Maite zaitut Euskal Herri, maite zaitut amak maite diren bezalaxe, samurtasunez, pasioz eta esker onez. Geroak egun handia ezagutzeko aukera eman diezagula!
2005
Hodei ororen azpian
Gero-Mensajero
2004
Harribeltzeta nire gogoan
Gero-Mensajero
2003
Iparraldeko kronikak
Gero-Mensajero
2002
Makurmendiren magalean
Gero-Mensajero
2001
Harribeltzetako ipuinak
Gero-Mensajero
1999
Euskal sinesmen zaharrak
Gero-Mensajero
1999
Haur hizkera
Gero-Mensajero
1999
Irainka. Euskal irainen bilduma
Gero-Mensajero
1997
Lezoko ipuin inoizkoak
Lezoko Unibertsitateko Udala
12/2008
Gaizkibelazpi
Hiria Liburuak, S.L.
09/2009
Eguzki lorea
Hiria Liburuak, S.L.
09/2007
Hendaiako tren geltokia
Hiria Liburuak, S.L.
06/2009
Iratzeder-en antzerki kaierak
Hiria Liburuak, S.L.
05/2005
Hodei ororen azpian : gaurko kontu berriak
Mensajero, S.A.
Irainka, euskal irainen bilduna
Mensajero, S.A.