Joseba Aingeru Santxo Uriarte Atzera
2018
Ditxosozko ditxolaria
Begiko
2018
Mikelen zalantzak
Begiko
2005
Hutsaren hurrengo
Testua irakurri
Hutsaren hurrengo (Lecturas en el Arenal (Bilboko Udala, 2005)
-Itzela, Silvia! Uuaaaaaa! Zelako pasadea!
-Gozatu dok, Jon?
-Gozatu dinon? Aspalditik nengonan holako gozaturik hartu barik. Eta onena postrearen alardea: kakao txigortuzko hosto kirriskatsuak, tabako gozoaren erauzkina lorexakiekin usaingozaturik, Venezuelako txokolatezko krema arina eta kokozko azal izoztua. Esateko be!
-Ba, Kermanek esan jeustak postre hori Richard Serraren Snake obran inspiratuta dagoala. Badakik, metalezko suge erraldoi hori, areto handian dagoana.
-Egia esateko, ez non sekula izan museoaren barruan, baina jan dogun postrearen izena be sugearen modukoa don, luuuuuuze-luzea.
-Izena luzea dok, bai, baina gaua laburra, eta nik Jon Ibarra detektibe "ospetsuari" kasu bat argitzeko deitu jeutsaat, gehienbat.
-Ez adarrik jo, Silvia. Ondino ez non, ez detektibea, ez ospetsua. Hilabete baino ez jaronat detektibe-akademian. Baina, tiron, prest nagon hire lagun Kermanegaitik ahalegina egiteko. Bueno, hagaitik baino gehiago heugaitik, Silvia, badakin heu eta biok.
-Tirok, Jon, ez paratu erromantiko, lanerako gelditu gozak-eta!
-Orduan hasi gaitezan hasikeratik. Noiz hasi zonazan desagertzen atun-latak sukaldetik? Kar-kar-kar!
-Ez barrerik egin, Jon. Barregarria emon leikek, baina nire lagun sukaldari Kerman larri jabilek, sukalde-burua haren susmoa hartzen hasi dok-eta.
-Eta zer egingo jeutson harrapatzen badau, afaldu barik zigortu? Tas-tas emon eperdian?
-Joder, Jon, itzi bromak albora, nire adiskidearen lanpostua arriskuan jagok!
-Bale, bale! Campilloren errua don. Hik badakin ardau ona edaten dodanean...
-Orain goazan sukalderantz, honezkero Kerman gure begira egongo dok-eta.
Berak esango deusk zelan sartu museo barrura inork ikusi barik.
-Zelako "esango deusk"? Hi ez hator nigaz, ala?
-Nik beste egiteko bat jaukoat. Bertoko zaindari nagusia nire ahizta Sararen nobioa izan zoan, eta berbea emon jeustak gaur gauez alarma-sistemea deskonektatuta itziko dauana, hi nasai ibili haiten ikerketan, ezegaz arduratu barik. Orain banoak berari konpainia egiten, badakik, akabuko orduan damutu ez daiten...
-Kauenzotz! Gurago neuken, ba, ateko zaindaria izan, lata osti batzuen atzetik ibili barik!
-Lata eta alamena heu habil emoten gaur. Goazan behingoz sukaldera, guztiz mozkortu haiten baino lehen!
-Kerman, Jon detektibea. Jon, Kerman sukaldaria.
-Pozten naiz, Jon. Endredo honetatik irteten lagunduko bazenit!
-Ahalegina egingo da, ba! Silviak argi azaldu deust zure lana jokoan dagoala.
-Lotsa ematen dit laguntza eskatu beharrak atun-lata batzuengatik, baina kontua da atun-latak desagertu egiten direla, benetan, eta gaur nagusiak bigarren abisua eman dit. Nik uste dut latena aitzakia baino ez dela. Bestela ere ezin nau ikusi begien aurrean. Lapurra bera ez ote den ere pentsatzen hasita nago. Baina frogatu egin behar! Ni orain banoa, Jon. Argiak itzaliko ditut, baina zu ate atzean geratu lapurraren zain. Atun-latak armairu horretan ditut. Hainbatetan aldatu ditut lekuz, baina alperrik. Poztuko nintzateke, ba, lapurra nire jefea balitz. Hain da astakirtena!
Klik. Argia amatatu eta hemen itzi naiok morroiak. Silviagaitik ez balitzokà Edozelan be, ez nok suete honetan lotuko gau guztian. Ganera, ni legez kanpo nagok hemen. Bakarrik falta jatak sukalde-artaburu horrek ni hemen ikusi eta lapurtzat hartzea. Noan kanporantza geldiro-geldiro, ea hortik zeozer ikusten dodan. Ez jagok argitasun handirik, baina larrialdietarako argiek harean argitzen jabek kobazulo hau. Hor jagozak eskailerak. Goazan gora, gauzak goitik hobeto ikusten dozak-eta! Hemen be bidea libre, halandaze, aurrera! Joder, ordu txarrean aukeratu najoan detektibea izatea! Potroak saman jaukoadaz! Hor eskultura batzuk jagozak, ea norena dan hori... O-tei-za. Koño! Hau ezaguna dok! Baina arte modu hau ez jagok ulertzerik. Ea zerezkoa dan... Klon-klon! Burdina edo... Kuriosoa dok baina! Burdina hau bero jagok, eta eskultura hau ez jagok berogailuaren ondoan. Txut! Erdiguneak erre egiten jok! Ze eskultura klase dok hau? Izena bajaukok, behintzat: Esferaren desokupazio espaziala. Izen hau ez dok postrearena bezain luzea, baina ha bezain ulergatxa dok, ba! Hara! Esfera horren barruan zeozer ikusten dok aurpegi bat edo Ostias! Hori neure aurpegia dok, eta hemen ez jagok ispilurik! Aporkulo atun-latak! Ni banoak hemetik! Egon, Jon. Orain abots bat entzuten dok. Hau flipantea dok! Ea zer dinon: nireobraezdalatansartukonireobraezdalatansartukonireobraezdalatansartuko...
Hemen be latak? Horixe behar genduan! Honek yu-yu emoten jeustak. Ni banoak etorritako bidetik, eta hor konpon latak! Neure bihotzak lata horreek guztiok baino gehiago balio jok-eta!
-Egun on, Jon, Silvia nok. Deitzen deuat jakiteko zelan joan zan atzoko ikerkuntzea. Ze barri?
-Ze barri? Jon kakalarri! Ez noan gehiagotan holako mesedeak egiten, ezta mila bazkarigaitik be!
-Eta atun-latak? Zeozer topa heuan?
-Topa? Ia-ia bihotzekoak emon eustanan. Eskultura bat ukitu najonan, eta bero-bero egon zonan. Gero neure aurpegia ikusi najonan barruan, gero abots bat entzun najonan: nire obra ez da latan sartuko behin eta barriro esaten ebana. Orduan, kaka eginda, suetera bihurtu nintzonan, txoko baten ostondu eta gaur goizean Kerman etorri artean itxaron jonat. Gero berak lagundu jeustan urteten.
-Eta kasua?
-Ba, huts eginda, ezebezean. Batzuetan hoba izaten don porrot bat onartzea, birritan porrot egitea baino.
-Eta nire lagun Kerman?
-Egia autortu neutsanan. Zer gura heuan egitea, ba! Ganera, lata batzuen kontua badon, kaja bete erosteko prest be banagon.
-Jon, txorradarik ez niri. Gura badok, itziok kasuari, baina ez bromarik egin Kermanen lanpostuaz.
-Parkatu, Silvia, arrazoia daukon, baina benetan dinonat beldurra pasatu nebala museoaren barruan gauez eta bakarrik, edo hobeto esanda, bakarrik nengoalakoan, ze ja ez jakinat zer pentsatu be...
-Parkatuta hago, Jon, baina nik ez deuat barriz deituko. Hurrengoan heuk deitu niri zeozer behar badok. Neuk ikusiko joat egiten dodan ala ez!
-Silvia ez haserrati-ti-ti-ti-ti-tià Kakazaharra!
-Silvia, Jon non, Jon Ibarra, baina ez eskegi, mesedez! Hiru hilabete pasa dozan Guggenheimekoa jazo zanetik, eta ondinokarren be errudun sentitzen non.
-Gizona, horrenbesterako be ez dok. Hik ahalegina egin heuan behintzat.
Ganera, lata guztiak Oteizaren obra baten ostean agertu zoazan biharamunean, huts-hutsik. Baten batek atun-jana egingo joan bertan, arteagaz gogaituta! Kasua ez dok argitu, baina Kermanek eutsi egin jeutsok bere lanpostuari.
-Ikaragarri pozten non, Silvia. Benetan. Ni, ostera, ez nagon neure osoan. Sinistuko deustan esaten badeunat harako gaurik hona ez nazala lehengoa? Antojua hartu jeutsenat museoei. Orain gogoak naturea eskatzen jeustan, espazio libreak. Egunaro urten behar izaten jonat mendi aldera, edo itsasoa ikustera. Kariñoa hartu jeutsenat naturako elementuei: haizea, ura, egurra, burdina, sua...
-Zorotu ez hintzan egingo, eztok?
-"Zorotu" ez jakinat, baina emoten jon lehengo burua hustu egin jatala, eta orain hutsetik pentsaten dodala, hutsetik sentitu, hutsetik ikusi...
-Bale, bale, Jon, artista jenio horreetariko bat emoten dok!
-Paseotxu bat egin gura don nigaz? Horretara sensazino gehiago kontatuko deunadaz...
-Egia esateko, ez jaukoat gogo lar...
-Orduan pentsatu beharko jonat haserre hagoala ondino.
-Tirok, Jon, ordu erdi barru Arrikibarren, bale?
-Benetan ederra don Bilboko alde hau eguzkiaren argia indarrez sartzen danean, ezton, Silvia?
-Bajaukok bere enkantua, bai. Baina mugidu, txo, ostantzean estatua bat hazala pentsatuko jabek!
-Estatuak aitatu be ez egin niri. Artearen korrupzioa dozan. Arte prefabrikatua, arte hila. Benetako artea bestelakoa don.
-Enebada! Lehengo detektibea arte-aditua egin jakuk bat-batean!
-Ez don hori. Baina orain gauzak diferente ikusten jonadaz. Pentsatuko don zorotuta nagoala, baina Guggenheimekoa jazo zanetik... pertsona hustua sentitzen non, nonok burua hustu baleust lez.
-Stop. Hi, Jon, holako abarretea botateko deitu badeustak, jai daukok. Buelta egin eta etxera noak!
-Ez haserratu, Silvia, baina orain artea desbardin ulertzen jonat. Beittu, beittu horrantz! Erreparatu Alhondiga zaharraren ganeko kristalezko kubo erraldoi horri. Ez jan sublimea begitantzen?
-Ze kubo erraldoi, baina?

1995
Ditxosozko ditxolaria
Alfaguara-Zubia