Jon Urruxulegi Agirre Atzera
2009
Hi! Hika ikasteko metodoa
Txertoa
2007
Euskal sufikazioaren kutxa
Txertoa
1999
Sinonimoen kutxa
Elhuyar
1997
Arragoa
Txalaparta. Amaiur Saila
1997
Arragoa
Testua irakurri
Suak probatzen du urrea, euskarak euskalduna.
Nor nintzen adierazi ondoren, bezperako ahotsak berak baimendu zidan sarrera eta etxeko txirrina sakatu nuenean, hogeita hamabost urte inguruko emazteki lirain ilehori begi-urdin batek ireki zidan atea. Txartelaren ifrentzuko zigilua egiaztatu zuenean, hortz super-txuri paregabeak luzituz, irribarre xamur batekin zerbitzuan elkar ongi konpontzea aurrez desiratu nahi bailuen, hallean sartzera inbitatu ninduen.
Rezibidorean, motibo geometrikoz hornitutako pertsiar alfonbra zapaldu nuen orduko, ttottoak (hura ez zitekeen orduko nire ustetan txakurra izan) praka-barrenak usaindu zizkidan, zaunkatxorik ere jaulki gabe. Berehala, halleko argia itzali eta saloira pasarazi zidan, instrukzioak jakitera emateko. Eta zunda gisako elkarrizketari ekitean, nongoa nintzen galdetu zidan eta nik euskalduna nintzela erantzun nion.
-Ah, bai, espainola, ezta? -galdetu zidan gero.
Ez nuen suitea oberturan bertan honda zedin nahi eta baietz esan nion. Halere, san Pedroren ukoaren itxura hartu nion afirmazioari.
-Denbora asko al daramazu Parisen?
-Iritsi berria naiz. Hauxe izango da hemen nire lehen lana.
Marie-Evek Chester zigarro bat atera eta niri eskaini zidan eta ez nuela erretzen esanez desenkusaturik, berak ahoratu zuen.
-Frantsesa nahikoa poliki mintzatzen duzu. Non ikasi duzu?
-Kolegioan. Fraideetarako ikasten aritua naiz.
-Fraidegai izandakoak ongi manejatzen dira munduan. Eskola ona eta normalean oso edukatuak izan ohi dira.
Nire ego presumitua, araldian dagoen emeari isatsa zabaltzen dion pauma baino harroago egin zitzaidan azken hitz hauek entzutean.
-Hamar urteko seme bakarra dugu, Étienne-René, goiz eta arratsaldez oinez kolegiora eraman eta bertan jaso beharko duzuna -hasi zitzaidan eginkizunak azaltzen-. Halaber izango dira zure egitekoak etxerako erosketak -biharamunean berak erakutsiko zizkidan ohiko azoka eta dendak-, bazkalondoko harrikoa, egunean bizpahiru aldiz Daisy -Pomeraniako lulu txuria- paseatzea.Lisakin-lana egitera, astean bitan emakume bat etortzen da. Ez duzu uniformerik beharko. Lana aski arina da, familian kasik semea eta biok bakarrik bizi garelako, nire
Raymond Air Franceko pilotua izanik, oso noizean behin etxeratzen baita.
Mantenu osoa etxean izango duzu eta lo atiko-solairuan dugun chambre de bonne batean egitera behartua zaude. Larunbat-igandeak jai izango dituzu.
Zegokidan xanbra seinalatu, ireki eta argia piztu ondoren:
-Horra zuretzat txoko pribatu hau -xuxurlatu zidan nire begiak xuxen obserbatuz-. Habia pollita usapal mignonne horietako bat erakartzeko, ezta? Apaingarriak zure aurreko neskamearenak dira. Nahi baduzu, aldatu, jakina.
Asteazken goizean zortziretan laneratu nintzen.Unai-prakak, ingeles tipoko zapata sendoak, txaleko beltza alkandora txuriaren gainean eta beltza neraman baita ere larruzko kazadora. Eta Marie-Evek irriño bat zohar ezpainetan, atea irekitzeaz bat txunditua utzi ninduen.Hall zabaleko lanpara-argitan satenezko kamisoi arroxa gardenak emaztekiaren gorputza estali baino areago kilika sujerikorrez nabarmendu egiten zidan.Nola bularrak, garatuxeak eta anartean aski ttentteak, hala Venusen triangelu beltzaran pubikoa nabarmenki exhibitzen zituen, nahiz eta Marie-Everen portaera txit naifa izan itxuraz.Eskotea, bolante txiki txit landuz apaindua, begizta batekin zeraman lotua.Bat-bateko ideien kaskada multikoloreak inbaditu ninduen.
-Jaiki berria nauzu -desenkusatu zen.
Gosaldu eta ttottoa atera nuen.
Berriro etxeraturik, Étienne-René zain neukan kolegiora eraman nezan. Marie-Evek jantzi ia gardenarekin jarraitzen zuen, nire begientzat xarma eta pamerialez sorgindurik.
-Zer moduz portatu da nire poxpolintxoa? -galdetu zidan irriñoa ezpainetan atea irekitzeaz bat.
-Ongi. Alaia eta hitzederra da mutikoa. Ikusten da oso ongi daukazula hezia.
Marie-Everi adats urrekara bizkarrean behera kaskadan zerorkion. Biluzik eta ilea sorki eran moldatuz txirikordaturik bazukeen, Canovaren Hiru Grazietako bat zirudikeen, espirituz animatua.
-Goazen orain nire ohea egitera, bide batez lan honen eta gelako berezitasun txikiak erakutsiko dizkizut eta. Non zer dagoen eta nola gustatzen zaidan.
Marie-Eve aire xarmangarriz desplazatzen zen, ipuinetako lamia zorarazlea nire aurrean magiaz haragitu bailitzan. Biok ohearen alde banatan, ohe barrenean zegoen izara biok batera hartzeko makurtu albait makurtzean, Marie-Everen eskote irekiak bularrak ia erabat agerian jartzen zizkidan. Bere bular eta hegi borobilduen bornu sentsualak zentzugaldurik miresten nituen. Eszena hunkigarri eta aldi berean biolento hark, burua trunbilka jarri zidan eta, bide batez, gezi sutan gorituak erraiak sastatu zizkidala sentitu nuen.Zakila oldartu eta oilartua jarri zitzaidan eta detaile honetaz ongi jabetu zen Marie-Eve. Ez nuen asmatzen tapakiei egoki heltzen, eta hain urduri aurkitzen nintzen, ezen top-modelgai hasberria nirudien pasarelan erortzeko beldurrez ibilki.Argi neukan propio probokatzen ari zitzaidala eta, momentu batez, otu ere egin zitzaidan desioa probokatu eta gero exekuzioa ukatzen duten horietakoa ez ote zen egiaztatzea, baina, bestalde, ez nuen bidezko ikusten lehen egunean bertan manifestazio erotiko nabarmen haiei lakioan harrapaturik nindukatela adieraziz erantzutea, sentitzen nuen bulkada urrakorrak horretara eragiten bazidan ere.
Hurrengo egunean ohea egitera alkobaratu ginenean, Marie-Evek, bere erraietan sortzen zitzaizkion bulkada bortitzei galga bota ezinik, pasioz besarkatu eta musuka hartu ninduen.Utzi egin nion aktua zezan eta rol pasiboan irauten saiatu nintzen. Eta plazerra uholdeka sentitzen nuen bular femenino oparoak nire gorputzaren kontra nabaritzean.Ahoan musu ematean, Marie-Everen mihiak ahalde osoa esploratzen zidan eta gero ezpainak estu eta mihiak erabat igurtziz gozatzen genuen eta nik geroz eta estuago hartzen nuen maitale suharraren gerri meharra.Orduan, bi gorputzak biluzik egon zitezen biziki desiratu nuen, baina Marie-Everi utzi nahi izan nion bere gogara jarrai zezan. Berehala, musukatzeari utzi gabe, besoak libratu, ezkerrarekin lepoa inguratu eta eskuinaren ahur hedatuaz nire genitalei zirkuluka eragiten hasi zen.
Lehenengo oso leun, gero aszkarxeago. Niretzat plazerraren konporta eta barraderak erabat ireki ziren eta sabelaz aurrera-kolpeka hasi nintzen, oso leun baita ere, ez nuelako hazia garaiz kanpo erauzi nahi.
Beti ere musuka ari, Marie-Eve brageta askatzen hasi zitzaidan, baina asmoz aldatu eta gerrikoa askaturik, galtzak eta eslipa eraitsi eta belaunikatu egin zen. Gero, ezkerrarekin eskrotoaren larru sentikorra eta barrabilak ferekatzen zizkidan bitartean, marmola baino gogorragoa zegoen faloa eskuinez txit eztiki igurzten zidan, masajea ematen ari bailitzaion. Ukiketa labur deshinibitzaileak egiten zizkidan, lasaigarri eta aldi berean plazer-iturri gerta zekizkidan.Ondoren, glandea auxikitzen hasi zitzaidan, alboak mihizkatzen. Aldakak aurrera botatzen nituen, eskuekin Marie-Everen burua oharkabean bilatzen nuelarik. Marie-Eve oharturik nire orgasmo menderakaitza laster zetorkidala, mentula gogor hura masailak faunduz zurrupatzen hasi zen, aspiratzen, irensten.Azkenik, burua frenesiz baskulatzen hasi zen, bolardoaren parterik ahalik eta handiena sar-atera erritmiko eroetan aho-gozatuz. Segundo gutxiren buruan, begiak itxita, atzerantz arkutu eta albatan zentzugaldurik, ezin izan nuen gozamena luzarazteko erritmoari bere hartan eutsi eta, astinaldi labur eta bortitzetan, Marie-Everen aho asezina inundatu nuen hazi-erauntsi ugariaz. Felazioaren produktu zen linborearen parte handi bat irentsi egin zuen, nire harriduraz, eta gainerakoa alfonbra gainean barreiatu zen.
-Biluz nazak, Igantzi -eskatu zidan orduan paristar maitale suhar asezinak, hitanoaz lehen aldiz baliatuz.
Bi eskuekin soinburuetan xuabe ireki ondoren, estalki libianoa lurreraino jausi zen, batere eiterik gabeko mila toles desordenatutan plisatu eta Marie-Everen oinak koroatuz. Gero, zipotetzat greziar anfora itxurako aldakak zituen Venus amorostuaren busto marmoreoak berdin egin zuen nire gerriz goiko jantziekin.Oinetakoak erauzirik, biok biluzik, Marie-Evek berriro eskuinarekin heldu zion anartean erekzioan zirauen bolardo haziz gantzutuari, floretea bailitzan astindu eta ezkerrarekin bere efebo maitale inprobisatua nintzena gerritik bilduta berekin eramanez, ohe deseginaren gainean zeharka ertangora etzan zen iztartea zabal, jestu naturalez, betiko zeremonia ofiziatzen ari bailitzan. Adats urrekara ohe gainean hedatu zitzaion, eguzkiaren printzak simulatuz.
Orduan bi eskuekin nire aurpegia hartu eta bere bular esnekarak eman zizkidan edoskitzera. Nik, hasteko, erpuru eta erkoenarekin titipunttak hartu eta leunki estutzen nizkion eta berehala gogorrago jarri ziren.Gero, auxiki egin nizkion emeki-emeki. Ondoren, antsiak nabarmenki hanpaturiko areolak lamikatu eta aldi berean bular inguruak ferekatu nizkion. Ukipen zentzukoi hauek poliki-poliki Marie-Eve areago odolberotu zuten eta nerbio-tentsioa azkartu eta emendatzen hasi zen. Une honetan, ni, neure artasun elementalak eraginda, kopulatzeko desiotan, nire bolardoa Marie-Everen amodioaren leizean barneratu asmoz, jotzeko prestatzen hasi nintzen.
-Oraindik ez, bihotza, oraindik bide luzea falta zaiguk horrera iristeko -zentsuratu zidan amultsuki Marie-Evek.
Intimitate pozgarri hartan, zertxobait ahalke sentitu nintzen. Baina ez zidan inporta izan. Ohartu nintzen bulkada primarioa azkarregi nagusitu zitzaidala. Ohartu nintzen jokoak bi-biona izan behar zuela, plazerraren paradisua areago konpartitu behar nuela, ahalik eta gehien luzaraziz.
-Barkatu! -hauxe bakarrik esanez desenkusatu nintzaion.
Eta zegokion graduazioari guztiz esaneko, berriro titipunttak auxikitzeari ekin nion eta areola hanpatuak eta bularak lamikatzeari. Berehalaxe, maitale nintzaion honen buruari irmo heldurik, ohe gainean dardarka inarrosten hasi zen Marie-Eve.
-Klitoria astin iezadak, ene maitale sutsua -eskatu bainoago zidan exijitu.
Belaunikatu eta lehenik, pubiseko bilo usua miatu eta sexu irekia ahoz ukitzen, musukatzen, miazkatzen eta auxikitzen hasi nintzaion. Ohartu bide zen nire trebeziaren faltaz, seguruenez atsegin gertatu zitzaiona. Bitartean eskuekin izterrak ferekatzen nizkion. Gero...

1987
Bizia eta bizitzaren eboluzioa
Kriselu
1980
Iniciación a la cerámica vasca. Euskal zeramikaren hastapenak
(beste egileekin) Elkar
1978
El arte de Guipúzcoa al alcance de los niños. Gipuzkoako artea haurren adimenaren esku
Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa
1978
Santa Cecilia abesbatza. Coral Santa Cecilia
Caja de Ahorros Provincial de Guipúcoa
06/2009
Kristina Enea-Gladys parkea : historia, flora, fauna
Asociación Naturalista Haritzalde
06/2009
Parque Kristina Enea-Gladys : historia, flora, fauna
Asociación Naturalista Haritzalde
05/2008
Gure Artea 2006, Txuspo Poyo
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia / Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
05/2007
Euskal sufijazioaren kutxa : euskal aurrizki, artizki eta atzizkien adierazpena
Txertoa
-
Arte hiztegia
UZEI / Elkarlanean.
-
Euskara administrazioan
UZEI / Elkarlanean