Jon Elordi Akordarrementeria

Jon Elordi Akordarrementeria Atzera

11/1996
Lizardi eta erotismoa
Alberdania
10/2017
Haztamuka : Dol i Sol
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
10/2004
Hitzen kutxa : iruxkin garatuak
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
09/2010
Hitzen kutxa-Maila nagusia-Iruzkin garatuak
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
04/2008
Hitzen kutxa : maila nagusia
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
KAXATXO HUTSA

Oroigarriz
beteta zituen
gune kuttunak
bere intimitatearen jabe -bederen- bazenak:
armairuak, apalak, mesanotxea,...
ohe azpia,... gela.
Oroigarriak,
gizakien barrunbeetako
isuri luzean denborak
erdituriko alabak,
sarri pilatuta;
pilatuta, barreiatuta, nahaspilatuta,
ordurako "edonon" zeritzen lekuetan.
-Zeren nork ez daki
ordenagailuen apalategi birtual
perfektuki tolesgarriak, ez direla
gureak bezalakoak?-
Malko eta irrizkoak zituen
behialako agenda beteak,
eta paperezko ezpain-zapi zirriborratuak,
eta zine-txartel urratuak,
eta opari-paper zimurtuak,
eta argazkiak eta eskutitzak oro.
Hala, Herio begi zuriari amore
ez ematearren-edo,
kutxa bat egitea deliberatu zuen,
ororen habia,
bere oroigarrien jabe -bederen- bazenak.
Ai baina kutxa ttiki-ttiki bat egin zuen,
agian ttikiegia.
Burua jaso, eta ezari-ezarian,
bere ingurua begiz biltzean,
kuttunak zitzaizkion baita ere
pegatinak eta kartelak,
eta ikasle garaiko apunteak,
eta aspaldi izateari utzi zioten taldeen zinta grabatuak,
eta soinekoak eta zapatak,...
eta mahaia eta apalategia,
ohea eta armairuak,
mesanotxea eta ispilua,
zoruko arrastoak eta arnasten zuen
hutsunea bera ere.
Engoitik, kaxatxoa baino ez zuela
oroigarri
izango deliberatu zuen,
bere kaxatxoaren jabe -bederen- bazenak.

Eta udazken hatsarreko goiz batean,
eskuetan hartu eta emeki zabaldu zuen,
eta kaxatxoak,
gorde ez zuen guztiaren
melodia lurrindatu zion,
apika azkenengoz,
agian lehenbizikoz.

GARAI BATEKO HAURRAK

Garai bateko haurrek,
akaso,
amets dute
zerratoki zaharra
edo mahastia;
amets dute
galtza eta gona motzek
belaun-bernazakietan
estali gabeko
merkromina;
amets dute
sugandila, torratxori, zatitsu, ziraun
xede dituen
tiragoma;
amets dute
bost t'erdietan gelditzea
goma saltorako
edo gerrarako
edo kromoak ifrentzikatzeko;
amets dute
larunbat bazkalostean-edo,
Fiorinaren malkoak
edo Pipi Lastrunen txirikordak
edo Afrodita A-ren bular iheskorrak,
ikustea;
amets dute
"­al ataque!", "­al abordaje!" eta "­morirás perro infiel!"
esaten erakutsi zien
heroikotasun umea;
amets dute,
ai eta, nola ez,
Kin-Kon, Eltzorro eta Sinbadelmarino
benetako heroien
igandeko zinea.

Baina
garai bateko haurrak
beldur dira
etorkizuneko haurrez
noiz-non erdi,
Amonarik gabeko munduan,
"Garai bat"-en agurraren
behazunez hordi.

Baina
zalantzaz eta irrino batez
benetan hala ote?
Hitzen Kutxa, oinarrizko maila : esukal literaturaren aleak
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai
Manual literaturazkoa : edo literatur iruzkinak burutzen ikasteko liburua
Hualde Alfaro, Luis Enrique y Pascual Loyarte, Unai