youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Jokin Erkoreka Abio

Jokin Erkoreka Abio Sormen-lanak

Jokin Erkoreka Abio 1991n jaio zen Gurutzetako ospitalean. Gasteizen igaro zuen haurtzaroa, eta 14 urterekin jatorrizko Bizkaira itzuli zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen, eta, ondoren, Musika Industriaren kudeaketa, Bartzelonako Pompeu Fabran. Haxotz hardcore musika taldean zaildu da bereziki testuak idazten; haiekin, bost bilduma eta liburu bat argitaratu ditu, azkena Lore hilak (2020), zeinetan literaturaren zantzuak dakartzan musika gogorrera. La caída del vencejo film labur sarituaren (Mecal, Cannes, Sitges) soinu-bandaren konposizioan parte hartu zuen, La Espiral blogzine literarioaren editorea da. Denetarik egin du lan: arrainketari, udaleku begirale, zein diskoteketako backstagetan, besteak beste. Banda (Blas de Otero - Bilbo Uria saria 2020) du lehen poesia bilduma argitaratua. Bilbon zehar ikus daiteke, noizik behin, txakurra paseatzen edo Kafe Antzokian kontzertuez gozatzen.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila