Joakin Balentzia Tirapu Atzera
2008
Egunetako aparra
Hatsa
2002
Egunkari ezkutua
Hatsa Elkartea
1995
Amaigabeko zikloa
Gipuzkoako Kutxa
1988-1995-2002
Hildakoen artean izendatu ninduten. Eromenaren ingurua. Amodio deklarazio bat. Hamabi.
Testua irakurri
IZENDATU NINDUTEN (Espaloian dago munduaren xilkoa (Susa, 1988)
(«Epika garaiak ez dira iragan»)
Hildakoen artean izendatu ninduten, asmo oroz, baina erabat okertu ziren, hira berdez mozkortuak;
maiz gertatzen zaiela, nik uste, kakatzazko pailazo horiei,
huskeria distiratsuak, produktu akituak nazioarteko merkatuan iragarriz, hogerlekoak lau pezetetan
saldu nahi dituzte ergel horiek.
Hemen inork sinestu dienik ez pentsa, baina txantxa makina itzela egiten dute deusetaz pentsatu, burua betetzekotan, nahitaez, zama huts baten antzera.
Hildakoen artean izendatu ninduten kontu irrigarri eta ilunak eginez.
Baina nirekin okertu ziren oro
sugandila goibel horiak, galduriko gatazkak zibilizazio eta kulturaren garaipenak bezala kondatzen dituzten agure adurti horiek. Bestelako garaiak ziren,
baina inork ez gogoratu arren, hemen ongi informatu gara eta oraingoan ezagunak baditugu
beren zibilizazioaren egiazko aurpegierak. Haurrek ere irakurtzen ikasi baino lehen egia berri eta zaharrak aldarrikatzen dituzte, datu aurkituen nabaritasunak eskaintzen dienaz ozenki pentsatuz.
Hildakoen artean izendatu ninduten jokalari kirten, arrakero arrunt horiek. Urrezko iturrietan edan zuten, bai zera, eta orain lehor eta pozointsuak daude. Luzaro izorratu zituzten ene belardiak. eta niri purtxileriak saldu nahi kolonizaturiko `basati onei' bezala;
baina, hondarrean, nire benetako truke txanpona erakutsi nien, hots, hodi ketsuak, oihu airatsuak, mila ezpata zutik, arbol lerdenak bezala,
bular mehatxagarriak, ez birginenak, andraundi ergelenak ezta ere,
ahots latz eta kementsuzko sorginenak baizik.
Hildakoen artean izendatu ninduten zakar horiek beren paperetan, inperioko hizkuntzaz idatzita beti,
bizien munduko zerrendatik ezabatuz gero, aise desagertuko nintzela pentsatuz. Baina okertu ziren nirekin oro
jainkozko hiraren kudeatzaile trauskil horiek,
bortizkeria sainduaren apezak,
beren sastagaiak eta pistolak kontsakratuz, goren sazerdote izartsuaren monagiloak, beren jabearen ahots hutsak.
Bidaia luzea izan da geurea,
baina ziur izan buru jotzeko zorian gaudela, pazientzia bait dugu gure uzten haztea urtero ikusteko nahikoa,
esku geldietan ez itxaroteko modukoa, ordea.
Hildakoen artean izendatu ninduten
beren haunditasun eta batasun bortxatuaren kalkuluak egiterakoan, lastozko mamuek; baina okertu ziren behin eta berriz
umeei ere beldurtzen ez dieten fantasma horiek; nire solasak iraun zuen inoiz baino biziago, zanpatzen utzi ez zireneko mila hitzez egindakoa, geure sekreturik barrukoenak elkarri aitortzeko, egiarik gorrienak aldarrikatzen jarraitzeko, jakintzaren adierazpide guztiak azaldu ahal izateko, nire solasak iraun zuen;
hau da herri honen kantua,
hildakoen artean izendatu zuten herria.
EROMENAREN INGURUAN
Amaigabeko zikloa (Gipuzkoako Kutxa, 1995)
Eromena da gauza ez izatea,
errealitate gehiegi pairatzeko gauza ez izatea.
Eromena da ezgauza izatea,
ametsak efikaz bihurtzeko ezgauza
edo biziaren seriotasuna jasatzeko ezgauza izatea, ilusioak ipuin eder batera itzultzeko gauza ez izatea edo eta ilusioak errepresentatzeko beste itxura, gaur onartuta ohi ez den giza konbentzio zaharra, zuhurrik ez delako ametsa.
Eromena da poesia egiteko modu zorrotza, serioegi bihurtzen den pasioa,
estetiko bezala onartzen ez den zintzotasuna, egia hutsa baita eromena.
Eromena da gauza bihurtzearen aitzineko beldurra eta egun kanpoko kimika erabiltzen da gehienbat, modu burugabe batez,
benetako giza aztura hori menperatzekotan, baina egiazko erokeria da sendatzeko grina hori, itsasoaren harrotasuna konjuroz mugatzeko nahia bezalakoa,
edo gizakumeen errebeldia botikaz apaltzeko asmo asasinoa.
Eromena da isiltasuna
edo isilik gehiago jasan ezin duen garrasi eder eta erlatsa.
AMODIO DEKLARAZIO BAT

-Ni ez naiz ur haundiko arraina, ni naiz jende arrunta,
ni, azken finean, gaixo bat naiz, zoritxarreko lehiakide galtzailea, baina neu naiz daukadan guztia eta preziatzen dut guzti hori, ni ez naiz ur haundiko arraina,
ni naiz emakume pila bat seduzitu
nahi lukeen porrot egindako amorantea, ganoragabeko gizakume aspergarria, seme-alaba anitzen aita zapuztua, baina neu naiz daukadan guztia eta gogoko dut guzti hori,
ni ez naiz ur haundiko arraina, ni naiz emagaldu guztiekin oheratu nahi lukeen senar zintzoa, zenbait krimen garrantzitsu egin lezakeen hitzaile koldarra,
artelan miresgarriak irrikatzen dituen artista kaskarra,
baina neu naiz daukadan guztia eta atsegin dut guzti hori,
ni ez naiz ur haundiko arraina,
ni naiz jabeen ondasun distiratsuak gutiziatzen dituen menpeko alferra, negozioak egiten ez dakien analfabetoa,
bere papera antzesten ez dakien aktore txarra,
baina neu naiz daukadan guztia eta maite dut guzti hori,
ni ez naiz ur haundiko arraina,
ni naiz hainbeste misterio ulertzen ez duen sinesdun eskeptikoa,
lagun mina maiz mintzen duen izpiritu zimeldua,
ongia eta gaizkiaren artean bereizten ez duen eta egunero aitortzen den errudun iraunkorra edo kulparen zentzurik ez daukana, baina neu naiz daukadan guztia eta guzti hori onesten dut bihotz bihotzez.
HAMABI
Egunkari ezkutua (Hatsa Elkartea, 2002)
Karrikaz karrika dabil gizona,
etxetik jada ihes egiten ez duen haurra,
hamabi urrats, hamabi kale,
hamabi omen ziren apostolu haiek
eta "hamabi" izena duen tabernan
pausatu egin da gizonezko nekatua
zer edo zer edateko asmoz,
hainbeste ibili ondoren
izugarrizko egarria duelako ;
lehenago ilun, ia argirik gabeko
tokia zen taberna hori,
baina orain ongi apainduta,
lore sorta batekin eta guzti dute ;
hamabi duk dozena bat,
pentsatzen du gizonak,
berebiziko freskagarria edaten duen artean,
dozena bat desira,
dozena bat amets,
dozena bat zigarrokin,
dozena bat oinaze,
eta amodioa infinitua ote ?
Ala dozenaka ere hartu behar ?
Itzalak badira panorama honetan,
karantza goibel ezagunak,
ezagun ezezagun akituak,
zer akabatu behar duten ez dakitenak,
deus gutxi ikasi duten ikasle ohiak
besteen begietan, malkoetan, irrietan
leitzen ere oraindik ez dakitelako, eta gizonak korrok egiten du ozen,
lotsarik gabe, adi dezaten primeran
kontent dagoela dozena honetan,
eta zerbitzari panpoxarekin
solas egiten du karmaz, berraragipenaz,
jainkoa izatea zer den eta
nolako ixura egin behar dugun,
badaezpada, disimulatzen ez dutenen aurrean
kalterik ez izateko moduan.
Arratsaldea aitzina joan ahala,
gizonezkoak, ipurdia ederki jarrita,
entzuten du gustura musika,
bereziki atsegin zaio
Rinozeros talde horrena,
bat ere basatirik ez dena ;
gozo, samur egoten duk hemen,
hausnartzen du gizonak,
baina berandu duk jada,
gaua zetorrek, jaun anker hori,
non ametsak lokamuts
ez dituk halabeharrez bihurtu behar
eta nolabaiteko atsedenaldirik
nahi diat, hamabi abesti entzun,
hamabi karrika, hamabi urrats egin,
hamabi apostolu jasanez gero,
dozena' bat aski duk, motel!

1988
Espaloian dago munduaren xilkoa
Susa
1988
Heriotzaren ipurdia
Pamiela