Jabi Elortza Antia

Jabi Elortza Antia Atzera

2020
Gezurren habia
Elkar
2018/01/03
'Sara' liburua idatzi du Jabi Elortzak, nerabeei zuzenduta

Elkar argitaletxeak argitaratu du Jabi Elortza Antiaren estreinako liburua. 15 urteko gazte talde baten bizipenak kontatzen ditu, nerabeei dago zuzenduta. Irakaslea da Elortza eta, besteak beste, bere ikasleen gustuko irakurgaiak aurkitzen ez zituelako idatzi du Sara.

Bilbotarra da Elortza, baina zumaiarra du ama eta lotura estua du Zumaiarekin. Hemen irakur dezakezue Teresa Larreak Elkarrentzat egindako elkarrizketa.

Hasteko, egile berria zarenez, aurkeztu zeure burua: nor da Jabi Elortza?

Egunean zehar zeregin asko ditut: aita, senarra, euskara irakaslea, 4. mailako tutorea, D.B.H.ko koordinatzailea… Erraz esaten da baina pertsonekin egiten diren lanek badituzte bere alde txarrak eta nekagarriak. Niri asko gustatzen zait irakaskuntza baina nire une gogorrak ere baditut.

Lanetik aparte, nola definituko nuke nire burua…? Bizitzan, orain arte, zorte handia izan duen eta gauzak ondo atera zaizkion norbait. Agian nahiko inkontzientea izan naizelako beti, eta beharbada horrexegatik naiz naizena. Gauza horien artean nerabeen irakaslea, horretarako ere apur bat inkontzientea izan behar da.

Hauxe duzu lehenengo liburua. Zerk bultzatu zaitu idaztera?

Alde batetik gustatu egiten zaidalako eta erlaxatu egiten nauelako, eguneroko arazoak ahaztu eta neuk asmatutako errealitate paralelo batean murgiltzeko aukera ematen didalako, eta, bestetik, kostatu egiten zaidalako ikasleek gustuko duten irakurgairik aurkitzea. Horrekin ez dut esan nahi gauza onik ez dagoela. Esan nahi dudana da nire ikasleen gustuekin bat datorren irakurgairik aurkitzea zaila egiten zaidala.

Eta esperientziarekin pozik?

Oso pozik. Asko ikasi dut. Nobela bat argitaratzea zer den barrutik ikusi dudalako eta oso esperientzia aberasgarria iruditu zaidalako. Gogorra ere bai, baina emaitzak merezi duela uste dut.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Baleike.eus atarian.

2018
Kinito egunak
Elkar
2017
Sara
Elkar