Isabel Diaz Lopez Atzera
1999
Ontzi iluna
Kutxa
1996
Ura badoa maldan behera
Arabako Foru Aldundia
06/1996
Ura Badoa Maldan Behera : Premio del Certamen de Poesía, 1994 Ernestina de Champourcín
Publicaciones de la Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiaren Argitalpenak
Testua irakurri
Heriok, ezinago herio
Hil arterainoko urteak,une guztiak
neureak dira,neureak ez beste
eta deusengatik ezeri
luzatuko nioke txeke zuririk.
Beste koordenatuetan eraiki beharko
mundu berria
aterik gabeko bideak
zabalduko dizkiguna.
Eguneroko egutegi estuki
finkatu eta programatuaren paraleloetan
ito. Gogoak
urkatuak ene antsiak
itoak izaten dira
ezin naiz mugitu
arnasik gabe hilak nahiak eta asmo berriak
diruaren truk
ezelan ez dut nik neure
bizia eskaintzan jarriko.
Heriotzaren garaipenarekin
egungo gizarte kapitalistaren ondasunak
zorioneko
maitasunaren ezintasuna
eta poesiaren
poesiaren porrota.
Heriok, ezinago Herio.
Bi artegatasun aurrez aurre
Edo portugaldar Poetak Van Gogh-i I, eta II
Van Gogh-en erantzuna. Azkena,elkarrenganako
zirrikitua.
I
Eta sosegurik ez.
Etsipenaren atakan bildu zaituela fatuak
zin egingo zenuke
zeure izu izkutuen guztiekin
saudadea eta egoneza zure barruan nahas jirabiraka
erraietan hesteetan, azken batean
zerbait fisikoa edo muinekoa ez ote den zalantzan
eta hor dakusazu aurre egin ezinik zeure burua
gainez eginda
artegatasuna aurrez aurre,zuri begira:
II
herra eternalak jota bezala
begi beileska horiek
sorginaizetan astintzen diren
bi zuhaitz zurrunbilatsu horiek
so egiten dizute
erantzunik gabeko itaunez beterik so egiten dizute
eta orduan,orduan Van Gogh-en zeru berdeak
behar dituzu aurkitu
uhinen oskoletan izar lokak artekatu ahal izateko
eta agian,agian erantzun posible bat osatu ere ahal izateko.
III
Zuek amestu ametsaren bila doaz
gauerdia zeharkatuz izar lokak.
Bizitza-gurpilaren gainean
Emaiozu korda erlojuari
eta amatatu argia
bihar, guk nahi ta nahi ez
argitu ere, argituko baitu, maitia
Baina, nor gara gu?
Nondik gatoz?
Nora goaz?
Bi ezerezaren arteko tarteune zentzugabea
dugu bizitza
Tarteune zentzugabeko esparru horretan
dena zentzugabekeria
Eta gu, absurdu horren karatula hutsak gu
besterik ez
eta orain amatatu argia
Merkatal gizarte alenori!
Madarikatua
madarikatua izan bedi
nire denbora
nire indarra
nire poza
nire beharra
nire egarria
nire mina
nire nahia
zenbakietara itzuli zituena
Madarikatua
Madarikatua
Infinitura
Joseba Sarrionaindiari
Infinitura begirada
galdua
Infinitura luzatua
irriño bat ezpainetan
irriño horren bazterretan
oinazea
Infinitura luzatua
esperantza
espainetan
irriño bat
zeinek daki
zertan duzun
jarrita gogoa
ez du axola
ez du axola
Infinituraino oinazea
luzatua
esperantza
ezpainetan
irriño bat
Infinitura luzatua
Zure irria
Beldur naiz
begiak ireki eta ez ote zaitudan berriro aurkituko
nire ondoan irrifarretsu.
Honetan egunak hogeita lau zementuzko ordu
orduak hirurogei hormigoi armatuzko minutu
zeinetan irri horrek badakien zabaltzen hamaika zirrikitu.
Beldur naiz
begiak ireki eta ez ote zaitudan berriro aurkituko
nire ondoan irrifarretsu.
Ametsetan baina esna
ostadarrararen koloreak ene dastamenean
zoratzen naute eguzki epelak eta aire freskuak.
Begiak itxita margotuz noa zure ezpainak
udaberriaz blai zure bularrak
arratsean mendi-brisa zure sexua
ozpelean bazter hezeetako basamarrubiak
txiribitaz josita muino berdeak
etxe atarian aingerulore usaina
Eta zure irria
erreparatzen diodanean irrifarretsu eni begira
zin dagizut zohartzen dituela
barrunbe hotz-ilunak gozogabeak.
Zure irria
Irri horrek, maitia,
zohargia dakarkit aldeotara.
Bidegurutzetan
Bidegurutzetan topatzen dira gizonak
antzinako kondairak hala dio eta hala berretsi ere eskuizkribuek
bidegurutzetan gizasemeen topagune
ideia berrien, kultura ezberdinen iraganbide
haize xuxurlarien pasagune
suertatze horrek markaturik gizonak
hortik aurrera elkarrekin doaz edo ez
edo bakarrik segi
bidegurutzetan egiten dute topo gizonek eta bidelagun bilakatu ere
bidelagunen solasaldia, elkartrukatze ezinago aberatsa
eta bostekoa despeditzean
abiapuntua gogoan ez, ezta axola ere
Bidegurutzetan topatzen dira gizasemeak
ateak, ezpatak, ibaiak eta ohian magikoak
gailurrak, sugarrak, basoak eta zelai sorginduak
bidegurutzetan erromes, gerlari, kontrabandista, bidaiari
munduaren hastapenetatik
munduaren hastapenetatik
bere bidaietan gizona beste gizonekin aurkitu da beti
sekula ez emakumearekin,inoiz ez ba gizalabarekin
-ez bada dorretxetan gatibu direla-
zeren eta emakumeak gutxitan izan baitira bidaiariak
(Zergatik baina?)
Gaua duzu begietan
Altzorik gabeko hodeiertzean
artegatasun guztiak biltzen
diren lerro ubel horretan
aurkituko dituzu,diote,
begi tristetu guztiak.
Gaua bihotz-begietan
amets galdu baten itzala
betartetik amildua
uraren iragatzea
gogo zahar,atzipetua.
Gaua duzu begietan
eskuen artean ezpainak.
Lainopean Urbasa
Udagoiengo basoa
urdinska umeletan
pagoak oinutsik
xuxurlaka
lihozko amets guztiak
eskutik helduta
dantzaka
Lainopean Urbasa
eta goren ezpainetan
hitz bakar bat
zein gizalabak duen
denetan preziatuena
Libertatea