Iratxe Etxebeste Olano Atzera
2013
Anjel Lertxundiri elkarrizketa
Testua irakurri
Euskal literaturaren ikusezintasuna gai hartuta eman zuen argitara EIEk 2013ko abenduan Hegats aldizkariaren 51. zenbakia.
Besteak beste, Anjel Lertxundiri egindako elkarrizketa jasotzen du.
2008-11-23
Aldaketak
Testua irakurri
Kanpoan egon zara lau egunez. Ohea eginda utzi duzu etxean. Arropak lisatuta, menestra potea izozkailuan eta sukaldea eta komuna dirdira egiten. Atsegin duzu bueltatzerakoan dena utzitako lekuan aurkitzea.
Musu eman diozu irten aurretik. Intentzio berezirik gabeko musua. Betikoa, egunerokoa. Eta maleta hartu duzu esku artean, segidan, aireportura abiatzeko. «Deituko dizut».
«Deituko dizut» sinple bat esaten diozu azkenekoz. Berak ez du «bai» besterik esaten. Intentzio berezirik gabeko «bai» hori, egunero bezala, betiko tonu berean.
Erreskatea behar duenaren gisan deitzen diozu lehen gauean, eta bere falta duzula esaten diozu eskegi aurretik. Gauza bera sentitzen duela hark ere.
Gero, mundua bera gainera datorkizula uste duzunean gauzak aldatu egiten dira. Baina zu ez zara konturatu.
Detaileak. Detaileak dira gauzak aldarazten dituztenak. Begirada bat, bost hitz liburu batean edo egunkaria gosaltzerakoan.
Detaileak dira. Detaileak, nahi gabe ere akorduan geratzen diren gauza txikiegi horiek.
Eta, horrela, galdu egiten zara astiro-astiro, galtzen diren bezala izarrak gau itxian. Galtzen den bezala argia ilunean.
Kanpoan egon zara lau egunez, eta, itzultzean, ematen du ezer ez dela aldatu. Atsegin duzu dena utzitako lekuan aurkitzea, baina ez dago betiko usaina etxean. Ez dago.
Nostalgia sentitzen duzu garbigailua jartzen ari zarenean. Orduan jabetzen zara: zu zara aldatu dena.