Iosune Arrondo Areizaga Sormen-lanak
Iosune Arrondo Areizaga (Segura, 1975). Turismo gradua ikasi zuen (Deustuko Unibertsitatea) eta 2002an kultura eta turismo teknikari oposizioak gainditu zituen Segurako Udalean; ordutik bertan lanean jarraitzen du.
Hazkunde pertsonaleko gaiak bere pasioa dira, hamar urte baino gehiago daramatza gai horiek guztiak aztertzen. Besteak beste, Coach pertsonaleko eta Psikologia holistikoko titulazioak lortu ditu. 2023an autoezagutzari buruzko lehen liburua argitaratu zuen, Barne-bidaia izenekoa. Ilustrazio gehienak, Ane bere alabak, diseinatu zituen. Euskaraz idatzita dago, eta genero eta hizkuntza horretako bakarrenetarikoa da. Hamarkada bateko esperientzia propiotik ikasitako eta bizitako guztia bildu eta ordenatzen du liburuak. Tailerrak eta hitzaldiak ere ematen ditu.
Instagram kontua: itsasoanargia