Inigo Ibarra Alonso Sormen-lanak
Iruñea, 1974.
Odietan bizi den idazle, bertsolari eta euskaltzale nafarra da.
Bertsolaritzan, 2005eko Nafarroako txapelketan finalista izan zen, eta 2014ekoan Leitzako Harrapazank taldearekin.
Komunikabide zenbaitetan kolaboratzaile ibilia da; Eguzki irratian, Euskalerria irratian, Esan-erran irratian eta Pulunpe aldizkarian. Eta euskalgintzan hainbat lan-taldetan buru-belarri egona da. Bai Iruñean eta bai Odietan.
Musika munduan talde mordoxkari letrak eginak dizkie. Eta bertsoa eta musika uztartzen zituen “Ostikalariak” ikuskizuneko partaidea izan zen ere.
Hiztegigintzan pare bat lan argitaratuak ditu:
-Bertsotan leitzeraz hiztegiak (1999 Nafarroako Gobernua eta Nafarroako bertsozale elkartea).
-Heldu arnasari! Odietako euskara. (2016, Odietako Udalarekin) Kasu honetan jostun eta marrazkilari gisara aritu zen eta Koldo Artolaren laguntza izan zuen.
Bertsoa oinarri duten liburuak ere baditu:
-Baserria. Egile berrientzako literatur leihaketak. (2000. Iruñeako Udalarekin).
-Odieta, izkutuko altxorraren aztarrikan liburua Iñaki Vergara argazkilariaren laguntzarekin (2012, Denonartean eta Odietako Udala).
Saiakera batekin eman zituen lehenbizko urratsak bere ibilbide literarioan.
-Aulkipeko sekretuak. (2014, Denonartean)
Eta hari horretatik tiraka jarraituta, gainerako lanak etorri ziren.
-39 idazle nafar liburuan, “Hamar urte” istorioa idatzia dauka. (2017, Pamiela)
-Kenavo, zaku bete urre, liburua gazte literaturan. (2019, Pamiela)